Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa

Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa (ingelesez: Economic Community of West African States, ECOWAS) mendebaldeko Afrikako nazioz haraindiko erakundea da, elkarte kideen artean ekonomia, gizarte eta kultura garapena areagotzea helburu duena.

Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa
Datuak
Izen ofiziala
Economic Community of West African States, Communauté économique des États de l’Afrique de l’Ouest eta Comunidade Económica dos Estados da África Ocidental
Izen laburraECOWAS, CEDEAO eta CEDEAO
MotaRegional Economic Communities (en) Itzuli eta gobernu arteko erakundea
Agintea
LehendakariaNana Akufo-Addo
Idazkari orokorraJean-Claude Brou (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
ECOWAS members.svg
Historia
Sorrera1975eko maiatzaren 28a
webgune ofiziala
Facebook: Ecowas.Cedeao Twitter: ecowas_cedeao Youtube: UCJBEr-975-PKlVtgoms9Qvw Edit the value on Wikidata

1975eko maiatzaren 28an sortu zuen Lagosko Itunak, eta 1977. urtean hasi zen lanean. ECOWAS erakundeak Lagosen du idazkaritza, Nigerian. Sortu zen une beretik merkataritza askatasuna eta ondasun, zerbitzu eta langileen batetik besterako oztopoen gutxitzea sustatu ditu. Halaber, eskualdeen arteko komunikazio eta garraioen hobekuntza bultzatu ditu. Arlo militarrean nabarmentzekoa da 1990eko hamarkadan erakundeak bete zuen papera, ECOMOG armadaren sorkuntzan bereziki gauzatu zena. Hala, aipagarria da Liberiak 1993 eta 1994. urteetan bizi izan zuen gerra zibilean bake prozesua bultzatzeko armada horrek izan zuen eragina.

Herrialde kideakAldatu

  Benin
  Burkina Faso
  Cabo Verde
  Boli Kosta
  Gambia
  Ghana
  Ginea
  Ginea Bissau
  Liberia
  Mali
  Niger
  Nigeria
  Senegal
  Sierra Leona
  Togo

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu