Mendebaldeko Afrikan Batasun eta Jihadaren aldeko Mugimendua

Wikimediako zerrenda artikulua

Mendebaldeko Afrikan Batasun eta Jihadaren aldeko Mugimendua (MOJWA) (arabieraz: جماعة التوحيد والجهاد في غرب أفريقيا‎ Jamāʿat at-tawḥīd wal-jihād fī gharb ʾafrīqqīyā; frantsesez: Mouvement pour l'unicité et le jihad en Afrique de l'Ouest) talde armatu salafista islamista izan zen, Islamiar Magrebeko Al Kaidatik bereizitakoa, Mendebaldeko Afrikan zehar jihada hedatzeko asmoa zuena. Hala ere, bere ekintzak Aljeriako hegoaldean eta Maliko iparraldean izan ziren. Lehenengo ekintza armatua 2011ko urrian egin zuen. 2013ko abuztuan El-Mouaguiine Biddam taldearekin batu zen, Al-Mourabitoune sortzeko[2].

Mendebaldeko Afrikan Batasun eta Jihadaren aldeko Mugimendua
جماعة التوحيد والجهاد في غرب أفريقيا
Jamāʿat at-tawḥīd wal-jihād fī gharb ʾafrīqqīyā
bandera
Data2011ko urria-2013
BuruzagiaHamada Ould Mohamed Kheirou
IdeologiaSalafismo, jihadismo
Ekintza eremuaMali, Aljeria, Niger
EstatusaErakunde terrorista NBEren arabera[1]
Tamaina500-1.000 kide

Ekintzak aldatu

Talde honen lehen agerpena 2011ko urriaren 22an izan zen, Mendebaldeko Sahararen esku dagoen Tindufeko errefuxiatu esparruan (Aljeria) Europako hiru kooperante bahitu zituztenean. Hasieran, AQMI-ren ekintza izan zela adierazi zuen Fronte Polisarioak. Baina egun batzuk geroago MOJWA-k bideo bat igorri zuen, bere esku zeuden kooperanteak (italiar bat eta bi espainiar) askatzeko 30 milioi euro eskatuz. 2012ko martxoaren 3an, bere gain hartu zuen Tamanrasseteko komisaria baten aurkako atentatu suizida. Ekintza horretan 24 lagun zaurituak izan ziren[3].

2012an, Mali iparraldeko gatazkan parte hartzen ari zirela adierazi zuten. 2012ko ekainean, Ansar Dinerekin elkar hartuta borrokatu ziren Gaoko guduan, MNLA talde nazionalistaren aurka[4].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu