Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea[1] (LPEE, ingelesez: Organization of the Petroleum Exporting Countries, OPEC) petrolio ekoizleak diren hamabi herrialdek osatutako kartela da. Herrialde kideak Aljeria, Angola, Ekuador, Iran, Irak, Kuwait, Libia, Nigeria, Qatar, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak eta Venezuela dira. Kartelaren egoitza nagusia Vienan dago 1965etik[2], eta herrialde kideen energia ministroen aldizkako bilerak antolatzen ditu. Indonesia LPEEtik irten zen 2008an, petrolio inportatzaile bihurtu baitzen, baina berriro kartelara itzultzeko desioa agertu zuen berriro esportatzaile bihurtuko balitz[3].

LPEE
Flag of OPEC.svg
OPEC Logo.svg
Datuak
Mota nazioarteko erakundea, Interes-taldea eta gobernu arteko erakundea
Industria petrolioaren industria
Herrialdea international (en) Itzuli
Jarduera
Ekoizpena
Gobernantza
Idazkari-orokorra Mohammed Barkindo (en) Itzuli
Egoitza Innere Stadt (en) Itzuli eta Viena
Zeren jabe
OPEC.svg
Historia
Sorrera 1960ko irailaren 14a
Sorrera lekua Bagdad

opec.org

Twitter Logo.png

Bere estatutuen arabera, bere helburu nagusia kartelaren interesak, bai banakakoak zein talde gisa, zaintzeko beharrezkoak diren bitartekoak zehaztea da. Horrez gain, petrolioaren nazioarteko merkatuetako salneurriak egonkortzeko moduak eta bitartekoak jartzea da beste xedeetako bat, gorabehera kaltegarri eta ez beharrezkoak saihestuz, betiere nazio ekoizleen interesak eta haiek dituzten diru-sarrera premiak babestuz; petrolio hornidura erregularra eta eraginkorra segurtatzea nazio kontsumitzaileei, eta kapitalen itzulera bidezkoa bermatzea petrolioaren industriari.

KideakAldatu

Afrika, Asia eta Hegoamerikako hamahiru herrialdek osatzen dute LPEE.

Herrialdea Eskualdea Sartze-data Biztanleria (2016) Azalera (km²) Ekoizpena (upel/egun) 2019ko ekoizpena (upel/egun)[4]
  Aljeria Afrika 1969 41.255.581 2.381.740 1.348.361 (18º) 1.016.000
  Angola Afrika 2007 21.198.991 1.246.700 1.769.615 (14º) 1.394.000
  Arabiar Emirerri Batuak Ekialde Ertaina (1967) 9.575.729 83.600 3.106.077 (8º) 3.085.000
  Ekuatore Ginea Afrika 2017 901.155 28.051 227,000 (36º) 120.000
  Gabon Afrika (1975) 2016 2.340.581 267.667 210,820 (37º) 206.000
  Irak Ekialde Ertaina 1960 38.762.240 437.072 4.451.516 (5º) 4.779.000
  Iran Ekialde Ertaina 1960 83.356.611 1.648.000 3.990.956 (4º) 2.194.000
  Kongoko Errepublika Afrika 2018 5.125.821 342.000 260.000 (31º) 318.000
  Kuwait Ekialde Ertaina 1960 3.512.240 17.820 2.923.825 (9º) 2.653.000
  Libia Afrika 1962 7.211.198 1.759.540 384.686 (29º) 1.056.000
  Nigeria Afrika 1971 190.271.140 923.768 1.999.885 (13º) 1.866.000
  Saudi Arabia Ekialde Ertaina 1960 29.630.021 2.149.690 10.460.710 (2º) 9.805.000
  Venezuela Hegoamerika 1960 32.128.270 912.050 1.137.000 (20º) 712.000
Guztira 477.407.976 12.150.695 km² 35.221.741 upel/egun 29.741.000 upel/egun

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.