Nigerren delta Gineako golkoan (Nigeria) itsasoratzean Niger ibaiak eratutako delta da. Batzuetan Oil Rivers (Olioaren ibaiak) ere deitzen zaio eskualde honi, palma olio ekoizle handia izan zelako[1]. Oso lurralde jendeztatua da eta aberatsa lehengaietan, petrolioan batez ere.

Nigerren delta
MotaIbai delta
Geografia
Map
Koordenatuak5°19′34″N 6°28′15″E / 5.3261°N 6.4708°E / 5.3261; 6.4708
Estatu burujabe Senegal
Senegalgo eskualdeakZiguinchor eskualdea
Village of SenegalTambakounda

Eskualde honek 75.000 km²ko azalera du, Nigeriako hegoaldeko bederatzi estatutan banatua (Abia, Akwa Ibom, Bayelsa, Cross River, Delta, Edo, Imo, Ondo eta Rivers). Munduko hirugarren hezegunerik handiena da eta ur gezako zingira oihanik zabalena, oso bioaniztasun handiarekin. Eremuaren erdia baino gehiago erreka ugariz zeharkaturik eta uharte txikiz zipriztindurik dago. Gainerakoa euri-oihan tropikalez estalirik dago. Biztanleriari dagokionez, 13.300 kokaleku baino gehiago daude (%94 5.000 bizilagunetik beherakoak) eta 30 milioi biztanle inguru[2]. 40 talde etniko baino gehiago daude eta 200 hizkuntza mintzatzen dira[3].

Niger ibaiaren deltako petrolioaren ustiapena 1956an hasi zen, Royal Dutch Shell herbeherear multinazionalaren eskutik[4]. Azken hamarkadetan petrolioak eta gasak Nigeriako Barne produktu gordinaren %40 inguru ekarri dute. 2000 eta 2004 artean hidrokarburoen esplotazioak herrialdeko dibisa sarreren %97 eta gobernuaren sarreren %79,5 eman zituen[2]. Baina deltako herritarrek ez dute horren onurarik jaso: biztanleen %28 bizi ziren pobrezia mailaren azpitik 1980an eta %60 2000n[5]. Horrez gainera, petrolio isuriek (1,5 milioi tona mende erdian) eta petrolioak dakarren gas naturala erretzeak oso eragin kaltegarria izan dute ingurunean eta herritarren osasunean[4]. Herritarren protestak eta mobilizazioak batzuetan bortizki zapalduak izan dira[6]. Nigerren Deltaren Emantzipazio Mugimendua (MEND) da eskualdeko talde armatu garrantzitsuena.

Erreferentziak

aldatu
  1. Oil Rivers Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2012. Web. 2012ko apirilak 24.
  2. a b Niger Delta Human Development Report United Nations Development Programme (2006)
  3. The Niger Delta: The curse of the black gold Independent.co.uk
  4. a b Pello ZUBIRIA: Nigeriako deltan sutan daude Shell-ekin Argia.com
  5. Lazzeri THOMAS eta Carleigh RIXON: La maldición de los recursos Mundonegro.com
  6. Elixabet EPELDE: Urre beltzaren madarikazioa[Betiko hautsitako esteka] Berria.info

Kanpo estekak

aldatu