Kano
Kano Nigeriako iparraldeko hiria eta izen bereko estatuko hiriburua da. Herrialdeko bigarren hiri nagusia da, Lagosen atzetik eta Ibadanen aurretik. Halaber, Afrikako zazpigarren hiririk handiena da. 2006an 2.163.225 biztanle zituen.
Kano | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Nigeria |
Nigeriako estatu | Kano State |
Posta kodea | 700001 |
Geografia | |
Koordenatuak | 12°00′N 8°31′E / 12°N 8.52°E |
Azalera | 499 km² |
Altuera | 488 m |
Demografia | |
Biztanleria | 3.848.885 (2007) 3.999.000 (2019) 4.348.000 (2022) 2.095.000 (1990) 2.602.000 (2000) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2019) |
Dentsitatea | 7.713 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+01:00 |
Geografia
aldatuSahara basamortuaren hegoaldeko ertzean kokaturik dago, sabana eremu estuan, itsas-mailatik 481 metrotako altueran. Kano eta Challawa ibaiek Hadejia ibaiarekin bat egiten duten tokitik gertu dago. Azken ibai hau Txad aintzirara doa.
Historia
aldatu900. urtearen inguruan hausa erreinuetako bat ze. XII. eta XIV. mendeen artean islama iritsi zen hirira. Erdi Aroan Sahara zeharkatzen zuen ibilbidearen hegoaldeko muturrean zegoen merkatal hiria izan zen, hori dela eta Afrika iparraldeko hiri garrantzitsuekin lotuta zegoen.
XIX. mendean fula leinuak konkistatu zuen eta emirerri independente bihurtu zuen harik eta 1903an Britainiar Inperioak eskuratu zuen arte. Orduan Nigeria kolonia eratu zuten britainiarrek eta Kano barruan sartu zuten.
Erlijioa
aldatuKanotar gehiengoa musulmana da, gehienak sunitak eta gutxi batzuk xiitak. Kristauek populazioaren %1a osatzen dute eta musulmanak ez diren gainerako gutxiengoekin Sabon Gari auzoan bizi dira[1].
Ondasun nabarmenak
aldatuHiriak harresia izan zuen inguruan eta oraindik ere ate gehienek zutik diraute. Eraikinen artean aipatzekoak dira:
- Kanoko harresi zaharra (UNESCOk Gizateriaren ondare izendatua)[2]
- Kurmi merkatua[3]
- Kanoko meskita handia[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Kano: Nigeria's ancient city-state. 2004-05-20 (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
- ↑ (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Ancient Kano City Walls and Asociated Sties» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
- ↑ (Ingelesez) «A fading future for Nigeria's indigo dyers» BBC News 2014-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
- ↑ «Great Mosque of Kano» web.archive.org 2005-05-14 (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Kano "on-line"