Ireki menu nagusia

Umaru Musa Yar'Adua (Katsina, 1951ko abuztuaren 16a - Abuja, 2010eko maiatzaren 5a) nigeriar politikaria izan zen. 2007ko maiatzaren 29tik 2010eko maiatzaren 5ean hil zen arte Nigeriako Errepublikako 13. Estatu Burua eta 4. Presidentea izan zen.

Umaru Yar'Adua
Umaruyaradua07052007.jpg
Nigeriako presidentea

2007ko maiatzaren 29a - 2010eko maiatzaren 5a
Olusegun Obasanjo - Goodluck Jonathan
Governor of Katsina State Itzuli

Bizitza
Jaiotza Katsina Itzuli1951ko abuztuaren 16a
Herrialdea  Nigeria
Heriotza Nigerian Presidential Complex Itzuli2010eko maiatzaren 5a (58 urte)
Hobiratze lekua Katsina State Itzuli
Heriotza modua : gaixotasun kardiobaskularra
Hezkuntza
Heziketa Barewa College Itzuli
Ahmadu Bello University Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama
Alderdi politikoa People's Democratic Party Itzuli

1999ko maiatzaren 29tik 2007ko maiatzaren 29ra Katsina estatuko gobernadorea izan zen. Iruzur salaketa ugari izan ziren arren, 2007ko apirilaren 21eko presidentetza hauteskundeetako irabazletzat jo zuten eta maiatzaren 29an kargua hartu zuen[1] [2]. 2009ko azaroaren 23an Saudi Arabiara eraman zuten perikarditisaren tratamendua hartzera. Nigeriara 2010eko otsailaren 24an itzuli eta maiatzaren 5ean hil zen[3].

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Umaru Yar'Adua