Benue ibaia

Benue» orritik birbideratua)

Benue[1] mendebaldeko Afrikako ibaia da, Niger ibaiaren adar nagusia. Kamerungo iparraldeko Adamawa goi-ordokian du iturburua. Garuatik igaro ostean, mendebalderanzko norabidea hartu eta Nigerian sartzen da. Ondoren, hego-mendebalderako norabidea harturik, Jimeta, Ibi eta Makurdi zeharkatzen ditu, eta Lokojan Niger ibaira isurtzen da.

Benue ibaia
Datu orokorrak
Motaibai eta ur-laster
Luzera1.370 km
Geografia
Map
Koordenatuak7°47′00″N 6°46′00″E / 7.78333°N 6.76667°E / 7.78333; 6.76667
Estatu burujabe Nigeria
Nigeriako estatuKogi State
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera441.000 km²
Arro hidrografikoaNiger Basin (en) Itzuli
Ur-emaria3.170 m³/s
LakuakLagdo Reservoir (en) Itzuli
IturburuaAdamawa goi-ordokia
Bokalea
()
Niger

Benueren ibaiadar nagusia Mayo Kébbi da, ur goraldietan, Logoneren bitartez, Txad aintzirarekin lotzen duena. Mayo Kébbi ibaiaren elkargunetik behera, Benue urte osoan nabigagarria da 0,75 metro baino gutxiagoko sakonera duten ontzientzat, eta ur goraldi sasoian ontzi handiagoentzat. Hori dela eta, garrantzi handia du merkataritza-produktuen garraioan.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
  2. Benue River. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2012, britannica.com (Noiz kontsultatua: 2012-5-7).

Kanpo estekak aldatu