Ireki menu nagusia

Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua

Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduaren kideak 2009an (urdin ilunez) eta begiraleak (urdin argiz).

Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua[1] (LGHM) edo Lerrokatu Gabeko Herrialdeak (ingelesez: Non-Aligned Movement, NAM) estatuek osatutako nazioarteko erakunde bat da, inolako potentzia mundialaren alde edo aurka daudela aldarrikatzen dutenak. Mugimendua Egiptoko presidente Gamal Abdul Nasserrek, Indiako lehen ministro Jawaharlal Nehruk eta Jugoslaviako presidente Josip Broz Titok sortu zuten Belgraden 1961ean. 2009an 118 kide zituen eta 17 begirale estatu[2]. Erakundearen xedea 1979ko Habanako adierazpenean ezarri zen: lerrokatu gabeko nazioen independentzia, burujabetza, lurralde osotasuna eta segurtasuna ziurtatzea, batez ere inperialismo, kolonialismo, neo-kolonialismo, arrazakeria eta atzerritar eraso mota guztien aurka[3]. Nazio Batuen Erakundeko estatuen bi herenak dira gutxi gorabehera eta munduko biztanleriaren %55 batzen dute.

Lerrokatu Gabeko Mugimenduak mundu mailako hainbat estatu garrantzitsu batzen ditu barnean, hala nola, India, Aljeria, Egipto, Indonesia, Pakistan, Kuba, Hegoafrika, Iran, Malaysia eta antzinako Jugoslavia. Txina kide izan da aldi batez. Brasil ez da inoiz kide izan, baina xede gehienekin bat dator eta erregulartasunez begiraleak bidaltzen ditu goi bileretara.

KideakAldatu

BegiraleakAldatu

Goi bilerakAldatu

Batzarra Data Tokia
I 1961ko irailak 1-6 Belgrad (Jugoslavia)
II 1964ko urriak 5-10 Kairo (Egipto)
III 1970ko irailak 8-10 Lusaka (Zambia)
IV 1973ko irailak 5-9 Aljer (Aljeria)
V 1976ko abuztuak 16-19 Kolonbo (Sri Lanka)
VI 1979ko irailak 3-9 Habana (Kuba)
VII 1983ko martxoak 7-12 New Delhi (India)
VIII 1986ko irailak 1-6 Harare (Zimbabwe)
IX 1989ko irailak 4-7 Belgrad (Jugoslavia)
X 1992ko irailak 1-7 Jakarta (Indonesia)
XI 1995ko urriak 18-20 Cartagena de Indias (Kolonbia)
XII 1998ko irailak 2-3 Durban (Hegoafrika)
XIII 2003ko otsailak 20-25 Kuala Lumpur (Malaysia)
XIV [4] 2006ko irailak 11-16 Habana (Kuba)
XV 2009ko 11-16 Sharm el-Sheikh (Egipto)

Idazkaritza orokorraAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu