Niger (ibaia)

Niger[1] (ingelesez Niger River) Mendebaldeko Afrikako ibai nagusia da. 4.180 kilometroko luzerarekin Afrikako hirugarren ibairik luzeena da, Nilo eta Kongo ibaien ostean, eta munduko hamairugarrena. Ginean jaio, eta Mali, Niger, Benin eta Nigeriatik igaro ondoren, Gineako golkoan itsasoratzen da, Nigerren delta handia eratuz. 2.117.700 km²-ko arroa du. Ibaiadar nagusia Bani da.

Niger
Niger River (en)
Niger River View, Djenne (6861797).jpg
Datu orokorrak
Luzera4.180 km
Geografia
Niger river map.svg Map
Koordenatuak9°04′56″N 10°43′24″W / 9.0822°N 10.7233°W / 9.0822; -10.7233
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera2.117.700 km²
Arro hidrografikoaQ87063973 Itzuli
Ur-emaria8.630 m³/s
LakuakKainji Lake (en) Itzuli
IturburuaGinea
BokaleaGineako golkoa

Bamakoraino nabigagarria da eta eskualdeko komunikazio, garraio eta merkataritza ibilbide nagusia da.

EtimologiaAldatu

Nigerren bazterretan bizi direnek izen desberdin ugari dute ibaiari deitzeko. Adibidez mandingaz Jeliba edo Joliba (euskaraz "ibai handia") esaten zaio; songhaieraz Isa Ber ("ibai handia") eta joruberaz Oya, ibaiko jainkosa baten izena. Niger izenaren jatorria ezezaguna da. Baliteke gher n gheren (euskaraz "ibaien ibaia") amazigerazko esalditik etortzea, ngher murriztua. Izen hori erabiltzen da ibaiaren erdialdeko zatian, Timbukturen inguruan. Nigeria eta Niger estatuek ibaitik hartu dute beren izena.

GeografiaAldatu

Nigerren iturburua Loma mendigunean dago, Sierra Leona eta Ginearen arteko mugan. Ipar-ekialderako norabidean Ginea eta Maliko hegoaldea zeharkatzen ditu, Bamako, Timbuktu eta Gao bainatuz.

Maliko erdialdean, Timbuktu eta Djenné artean, Bani ibaiarekin elkartu eta barne delta zabala eratzen du. Uholde garaian 40 000 km²-ko azalera duen hezegune honetan ibaiaren emaria asko murrizten da: uraren %25 eta %50 artean galtzen da, gehiena lurrundurik. Barne deltako hiri nagusiak Mopti, Sévaré eta Djenné dira.

Gero, hego-ekialderako norabidea harturik, Niger zeharkatzen du eta Niger eta Beninen arteko muga egiten du. Aurrerago Nigerian sartu eta hegoalderako norabidea hartzen du. Gineako golkoan itsasoratu baino lehen ibaiadar nagusia, Kamerunetik datorren Benue ibaia, elkartzen zaio. Port Harcourtetik hurbil Atlantikora isurtzen da. Ahoan Nigerren delta handia eratzen du.

IbaiadarrakAldatu

 
Niger ibaia Ségoun (Mali).
  • Bani ibaia.
  • Sokoto ibaia.
  • Benue ibaia.
  • Béli ibaia.
  • Gorouol ibaia.
  • Sirba ibaia.
  • Tapoa ibaia.

Hiri nagusiakAldatu

Niger ibaiaren ertzean dauden hiri nagusiak hauek dira:

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu