Lurreko armada edo, besterik gabe, armada, estatu baten indar armatuen lurreko osagaia da. Beren funtzio nagusia zerbitzatzen duten estatuaren lurraldea zuzenean defendatzea da, nahiz eta kasu batzuetan herrialdearen kanpoaldean ere esku hartzen duten.

Ameriketako Estatu Batuetako Armadako infanteria-soldaduak.

Egitura aldatu

Armada adar ezberdinetan egituratzen da: "arma"k, borrokalariak badira (horietako bakoitza erabilitako arma motagatik eta borrokatzeko moduagatik bereizten da) eta "gorputz"ak, izaera logistikoa, antolaketakoa edo laguntzailea badute.

Estatuen arabera, armek eta gorputzek izen desberdinak izan ditzakete, baina beti honako hauen baliokideak:

  • Infanteria (arina, korazatua, aerotransportatua, mendikoa, etab.)
  • Zalditeria (arina, korazatua, airekoa, etab.)
  • Artilleria (arina, kanpainakoa, korazatua, antiairekoa, kostaldekoa, etab.)