Kanuri hizkuntza

Kanuri hizkuntza Afrikako Sahara aldean hitz egiten den hizkuntza bat da. Gaur egun 4 milioi pertsona inguruk erabiltzen du atzera egiten ari den hizkuntza hau. Hiztun hauek lau estatuetan aurki daitezke: Nigerian, Nigerren, Txaden, Libia hegoaldean eta Kamerun; baita Sudanen dauden iheslarien komunitateek ere hitz egiten dute. Nilo-saharar hizkuntzen familian kokatzen da.[1] Kanurik Kanem eta Bornu inperioekin zabaldu zen eta hauen desagerpenarekin indarra galdu zuen. Bi inperio horiek Txad ingurua mendetan menperatu zuten. Garai horietan eta ondoren ere bai, kanuri lingua francaren papera bete zuen.

Kanuri
kanuri
Kanuri languages map 001.png
Kanuri hizkuntzen bost kide nagusien mapa:
  • BMS Kanuri, Bilma
  • KNC Kanuri, Erdialdekoa
  • KBY Kanuri, Manga
  • KRT Kanuri, Tumari
  • KBL Kanembu
Datu orokorrak
Lurralde eremua Nigeria, Niger, Txad, Kamerun, Libia hegoaldean
Hiztunak ~4 milioi
Eskualdea Txad aintzira
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
Nilo-saharar hizkuntzak
Saharan languages (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia SOV hizkuntza
Alfabetoa arabiar alfabetoa eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 kr
ISO 639-2 kau
ISO 639-3 kau
Ethnologue kau
Glottolog kanu1279
Wikipedia kr

Kanuri hizkuntzaren erabiltzaileek sarritan hausa hizkuntza eta arabiera bigarren hizkuntza erabiltzen dute.

DialektoakAldatu

  • Erdialdeko Kanuri
  • Manga Kanuri
  • Tumari Kanuri
  • Bilma Kanuri
  • Kanembu

HiztegiaAldatu

  • lìtìlîn = astelehen
  • shim = begi
  • samo = belarri
  • karǝgǝ = bihotz
  • talam = hizkuntza
  • kanza = sudur[2]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.