Sabana
Sabana belartza tropikal edo azpitropikal hedatsua da, landaredi lehorte-jasailez eratua eta zuhaitz bakanak dituena. Normalean, sabanak baso eta estepa arteko eremuak dira.

"Sabana" hitza, amerindiarrek erabili zuten larredia izendatzeko.
Hala ere, sailkapena, deskribapen fisikoa baino konplexuagoa da.
Tropiko arteko sabanakAldatu
Sabana arketipikoak dira. Tropikoen artean kokaturiko biomak dira, batzuetan eskualde azpitropikalean ere agertzen direnak.
Ezaugarriak:
- Ura: urte-sasoi lehorra dute.
- Lurzorua: emankortasun gutxikoa.
- Tenperatura: urte-sasoi bat epel eta lehorra eta bestea bero eta euritsua.
- Landareak: belarrak.
- Animaliak: ugaztunak, txoriak eta intsektuak.
Adibidez, mota honetako sabanak Afrikako Serengeti eta Hego Amerikako Los Llanos dira.
Sabana epelakAldatu
Bost kontinenteetako erdialdeko latitudetan kokatutak, bioma hau larredia da.
Ezaugarriak:
- Ura: eskasa.
- Lurzorua: emankorra.
- Tenperatura: urte-sasoi bat epela eta negu gorria.
- Landareak: belarrak.
- Animaliak: ugaztunak, txoriak eta intsektuak.
Mediterranear sabanakAldatu
Klima mediterraneo duten bost kontinenteetako erdialdeko latitudeetan kokatuta daude.
Ezaugarriak:
Adibidez, Kaliforniako Chaparral mota honetakoa da.
Sabana paduratsuaAldatu
Mota honetako sabanetako ezaugarri nagusia sasoiko edo ohiko uholdeak da.
Ezaugarriak:
- Ura: ugari.
- Lurzorua: emankorra.
- Tenperatura: epela.
Adibidez, Zambezi inguruan dagoena edo Estatu Batuetako Evergladesen.
Sabana menditsuakAldatu
Normalean, Tropiko inguruko eskualde alpinetan edo azpialpinetan daude.
Adibidez, Hego Amerikako Altiplanoan edota Afrikako Madagaskarren daudenak.