Ireki menu nagusia

Samuel Ajayi Crowther (Osogun, c.1807 - 1891ko abenduaren 31) nigeriar hizkuntzalari eta apaiza izan zen, bai eta haren herrialdeko lehenengo afrikar apezpiku anglikanoa.

Samuel A. Crowther
Bishop Samuel Ajayi Crowther 1867.png
apezpiku

1864 -
Bizitza
Jaiotza Iseyin Itzuli1809
Herrialdea  Nigeria
 Erresuma Batua
Talde etnikoa Joruba
Heriotza Lagos1891ko abenduaren  31 (82 urte)
Hobiratze lekua Lagos Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Heziketa Fourah Bay College Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
jorubera
Jarduerak
Jarduerak apaiz anglikanoa, Bibliaren itzultzailea, apezpikua, misiolaria, hizkuntzalaria, klerikoa eta Missionary Bishopa Itzuli
Enplegatzailea(k) Ingalaterrako Eliza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa anglikanismoa

Erlijio-bizitzaAldatu

Txikitan, bera eta bere senideak harrapatu zituzten esklabo merkatari portugaldar batzuek eta Sierra Leonara bidali zituzten. Han misiolari batzuek jaso zuten, ingelesa ikasi zuen eurekin eta kristautasunera bihurtu zen.

1842 inguruan apaiztu zen Londresen, eta 1864an gotzain bihurtu.

HizkuntzalaritzanAldatu

1841ean hausa hizkuntza ikasi zuen Nigeriako lurraldeetan egindako espedizio batean, eta bi urte geroago, etxeko hizkuntza zeukan joruberazko gramatika liburua argitaratu zuen eta Bibliaren itzulpenari ekin zion, hil baino urte batzuk lehenago amaitu zuena. Ajayi jorubera batuaren sortzaile nagusitzat jotzen dute adituek.

Halaber, beste hizkuntza batzuk aztertu zituen igboera eta nupera haien artean.