Lionel Messi

Lionel Andres Messi Cuccitini, Leo Messi izen-deiturez ezagunagoa, (Rosario, Argentina, 1987ko ekainaren 24a) futbolaria da, jaiotzatik duen Argentinako nazionalitateaz gainera Espainiakoa ere baduena. Rosarion jaio zen, Santa Fe hiritik hegoaldera.

Lionel Messi
Unicef.png
UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

2010 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLionel Andrés Messi
JaiotzaRosario1987ko ekainaren 24a (35 urte)
Herrialdea Italia
 Argentina  (1987 -
 Espainia  (2005 -
BizilekuaRosario
Bartzelona
Paris
Talde etnikoaItalian Argentines (en) Itzuli
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaJorge Messi
Ezkontidea(k)Antonela Roccuzzo
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Newell's Old Boys1995 / 2000176234
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg FC Barcelona C2003 / 2004105
Flag of None.svg FC Barcelona Juvenil A2003 / 20042131
Flag of Argentina.svg Argentinako 20 urtetik beherako futbol selekzio nazionala2004 / 20051814
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba2004 / 2021778672
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg FC Barcelona B2004 / 2005226
Flag of Argentina.svg Argentinako futbol selekzio nazionala2005 / 15176
Flag of Argentina.svg Argentinako 23 urtetik beherako futbol selekzio nazionala2008 / 200852
600px Blu en red con stella e luna gialle.png Paris Saint-Germain2021eko abuztua / 26, 6
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
erdilaria
Kirol zenbakia30
10
10
EntrenatzaileaJorge Castelli (en) Itzuli
José Yudica
Mario Zanabria
Roberto Puppo (en) Itzuli
Mirko Jozić (en) Itzuli
Ricardo Dabrowski
Jorge Castelli (en) Itzuli
Andrés Rebottaro
Pere Gratacós (en) Itzuli
Frank Rijkaard
Josep Guardiola
Tito Vilanova
Jordi Roura Solà (en) Itzuli
Gerardo "Fraca" Martino
Luis Enrique (en) Itzuli
Ernesto Valverde
Ronald Koeman
Quique Setién
Mauricio Pochettino
Christophe Galtier
Lateralitateaezkertia
Pisua72 kilogramo
Altuera170 zentimetro
Enplegatzailea(k)Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa
Bartzelona Futbol Kluba  (2005 -  2021)
Paris Saint-Germain  (2021 -
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Leo Messi, Messi, LM10, D10S, Lío, Leo, La Pulga, El Messías eta Leíto

messi.com
IMDB: nm2177779 Allocine: 691614 Allmovie: p815708
Facebook: LeoMessi Twitter: fundacionmessi Instagram: leomessi Youtube: UCmkNr8WQC7zAC5TnYDI0wQw FIFA: 229397 UEFA: 95803 Edit the value on Wikidata
Firma de Lionel Messi.svg

Gaur egun PSG taldeko futbolaria da, bai eta Argentinako selekziokoa ere. Futbol zelai barruan bere kokapen ohikoena aurrelariarena da. Inoizko futbolaririk onenetarikoa da. Zazpi urrezko baloi irabazi ditu, historiako ezein futbolarik baino gehiago.

Bizitza

Messi-k 5 urterekin hasi zuen bere futbol-ibilbidea, bere auzoko Grandoli futbol taldean, non bere aita entrenatzailea zen. Bi urte geroago Newell's Old Boysen bertan aritu zen 2000ra arte. Bere entrenatzaile Enrique Domínguezek txikitatik jokaldi harrigarriak egiten zituela esaten zuen, “Maradonak soilik egin litzakeenak".

11 urte zituenean River Plate talde ospetsuak ez zuen onartu jokalari bezala hormonetan problemak zituelako eta tratamendua oso garestia zelako, hain zuzen, 900 dolar hilero 3 urtean zehar. Lehenengo urte eta erdian bere aitaren enpresak laguntza eman zion familiari, baina geroago arazo ekonomikoak egon ziren. Orduan Kataluniara joatea erabaki zuen.

Mutikoak hamahiru urte zituenean Bartzelonako futbol taldera joan zen probak egitera. Carles Rexach zen garai arteko entrenatzailea. Proba horiek 15 egunetakoak ziren, baina Carles Rexachek lehenengo entrenamendua ikusi eta jokalari hori fitxatu egin behar zela esan zuen, eta horrela izan zen. Bartzelonak Leo Messiri bere lehenengo kontratu profesionala eskaini zion eta gainera bere tratamendu pertsonala ordainduko ziola agindu zuen.

Bartzelonara heldu zenetik aurrerapen handia izan zuen (Infantil A, Cadete B, Cadete A, Juvenil A, Barça C, Barça B eta maila absolutura), baina kosta zitzaion kategoria horietara iristea. Hamahiru urterekin iritsi zenean, paperak ez zituen eta horregatik ezin izan zuen denboraldi hasieran partidarik jokatu. Behin paperak izanda, joka zezakeen, baina hasi eta gutxira min hartu zuen. Haur-kategoria mailatik lehenengo taldera denbora oso azkarrean heldu zen eta 16 urte zituenean Bartzelonako lehen taldearekin debutatu zuen Fútbol Club Oporto-ren aurkako partiduan, José Mourinho bertako entrenatzailea izanik. Geroago LFP ligan debuta egin zuen, Real Club Deportivo Españolen aurka, Kataluniako derbi ospetsuan, Bartzelonak 0-1 irabaziz. Debut horretan Messi markak hausten hasi zen, Futbol Club Barcelona-ko jokalari gazteena izan zelako debuta egiten ligan (16 urte).

Taldeak

Bartzelona

2005/2006

Irailaren 16an, Futbol Club Barcelonak bigarren aldiz denbora laburrean, bere kontratuaren luzatzea ziurtatu zuen. Gehitze honetan Messiren soldata hobetu egin zen eta clubarekiko konpromisoa 2014 arte luzatu zen. 2005eko irailaren 26an, nazionalitate espainola lortu zuen eta horregatik RFEFan jokalari komunitario bihurtu zen. Bi egun beranduago Txapeldunen ligan debuta egin zuen, Camp Nou-ean Udineseren aurka. Partidu bikaina egin zuen eta horregatik aldatu zutenean txalo zaparrada handia jaso zuen.

2006/2007

2006/2007 denboraldia golak sartuz hasi zuen Messik, horietako bat irailaren 27an Werder Bremenen azkenengo minutuan lortu zuena,Txapeldunen ligako lehenengo partiduetan. Zoritxarrez azaroaren 12an Leo Messi lesionatu egin zen eta hilabete batzuk egon zen jokatu gabe.

Behin lesioa alde batera utziz, otsailaren 11an jolasten hasi zen. 2007ko martxoaren 10ean Leo Messi Real Madrid-en aurka bere lehenengo hat-trick-a lortu zuen, hirugarren gola partiduko azkenengo minutuan lorturik eta bere taldeari puntu zoragarri bat emanez. Messik partidu horretan beste marka bat hautsi zuen, 12 urte ziren Barcelona-Real Madrid partidu batean jokalari batek hiru gol egiten zituela.1995-ean Ivan Zamoranok eta 1994n Romariok.

Denboraldia amaitu eta Bartzelonak ez zuen titulu bakar bat ere lortu, nahiz eta denboraldi hori Messik bizi izandako onena izan une horretaraino. Urte horretan historiako golik politenetakotzat jotzen dena egin zuen Leo Messik, Getaferen aurka, Errege kopan; Diego Armando Maradonak Ingalaterrari sartutako golaren antz handia izan zuen. Egun gutxira liga amaitu zen, eta Messi Espainiako ligako iberoamerikar jokalari onena izendatu zuten.

2007/2008

2008ko martxoaren 4an,Txapeldunen ligako partidu batean Celticen aurka Leo Messi lesionatu egin zen, lesio muskularra izan zuen eta hilabete eta erdi egon zen jokatu ezinik. Messi negarrez atera zen zelaitik, baina jendeak izugarrizko txalo zaparrada eman zion. Hurrengo partiduak ezin izan zituen jolastu, baina txapeldunen ligako final erdietan Manchester United-en aurka jolastu zuen. Bartzelonak 1-0 galdu zuen. Partidu hura izan zen Leo Messik eta Cristiano Ronaldok elkarren aurka jokatu zuten lehenengo partidua.

Denboraldia amaitu zenean, aurreko urtean bezala, Bartzelonak ez zuen titulurik eskuratu, baina aurreko urtean bezala Leo Messik izugarrizko denboraldia egin zuen. 2008ko uztailaren 26an Leo Messik partidu atean kapitain moduan debuta egin zuen, Josep Guardiola entrenatzaile izanik.

2008ko abuztuaren 3an Leo Messik zenbakia aldatu zuen eta "10" zenbakia ezarri zioten, clubeko jokalari erreferentzia bihurtuz."10" zenbakia eraman zuen aurreko jokalaria Ronaldinho izan zen.

2008/2009

 
Messi Txapeldunen ligako finalean Manchester Uniteden aurka

2009ko otsailaren 1ean Leo Messi Bartzelonako historian sartu zen, taldearen ligako 5.000. gola lortu zuen Racing de Santander taldearen aurka El Sardinero estadioan. Bartzelonak 1-2 irabazi zuen eta bi golak argentinarrarenak izan ziren. Gainera gol "bereziak" izan ziren, Leo Messi aulkian zegoen eta zelaira atera zenean ekipoa 1-0 galtzen ari zen. Minutu batzuk geroago Messiren bi golei esker Bartzelonak partidua irabazi zuen.

2009ko maiatzaren 2an Leo Messik Real Madrilen aurka jolastutako partiduan bi gol sartu zituen. Emaitza finala gaur egun historian dagoen emaitza da, 2-6 irabazi baitzuen Bartzelonak Real Madrilen aurka Santiago Bernabeu estadioan.

2009ko maiatzaren 27an Estadio Olimpico de Roma zelaian Leo Messi eta bere taldekideek Txapeldunen liga irabazi zuten Manchester Uniteden aurka, bertako ekipoan Cristiano Ronaldo egonda. Emaitza finala 2-0koa izan zen eta Messik partiduko bigarren gola lortu zuen.Urte horretan Urrezko Baloia eta Urteko Munduko Futbolariaren Saria (Fifa World Player) tituluak eskuratu zituen, momentuko jokalaririk onena izendatuz.

2009/2010

2009ko irailaren 18an, Leo Messik bere kontratua luzatu zuen 2016ra arte eta bere klausula 250 milioikoa izatera pasatu zen. 2010eko urtarrilaren 16an, 22 urte 6 hilabete eta 23 egunekin Leo Messi Bartzelonarekin 100 gol sartzea lortu izan duen jokalaririk gazteen bihurtu zen. 2010eko maiatzaren 21an Zaragozaren aurka jolastutako partiduaren ostean Messik beste marka bat hautsi zuen: bi tripleta jarraian lortu izan dituen lehenengo jokalaria bihurtu zen, astebetean 8 gol sarturik. Hat-trick-a Valentzia eta Zaragozari egin zion eta Zaragozaren aurka lortutako bigarren gola zuzenean Ronaldok Compostelaren aurka lortutako golarekin konparatu zen. Une horretatik aurrera Leo Messi Maradona baina hobea ote zatekeen ere esan zuten.

2010eko apirilaren 6an, Leo Messi Txapeldunen ligako partidu batean lau gol sartzeko zortea izan zuen historiako lehenengo jokalaria bihurtu zen. Aurrean zuen taldea Arsenal Football Club taldea zen eta Messiren lau golei esker Bartzelonak aurrera egin zuen.

Denboraldia amaitu zenean Bartzelonak liga irabazi zuen, 99 puntu eskuratuz. Horrela, beste marka berri bat hautsiz, Real Madrid izan baitzen ordurarte puntu gehien lortu zituen taldea, 92 punturekin hain zuzen. Messik denboraldia 34 golekin amaitu zuen Ronaldoren gol berak sartuz 1996/1997, Pichici eta Bota de oro garaikurrak lortuz.

2010/2011

Ligako lehen jardunaldian bere karrerako golik azkarrena sartu zuen, eta klubaren historiako 3. goleatzaile bihurtu zen gol kopuruari dagokionez. 10 jardunaldiz jarraian golak sartzen aritu zen. Bartzelonak Madrili 5-0 irabazi zionean, ordea, ez zuen golik sartu.

Urrezko Baloia irabazi zuen, eta Messiren taldekide Iniesta eta Xavi ere sarirako izendatuen artean izan ziren.

53 gol sartu zituen denboraldi osoan: 12 Europako Txapeldunen Ligan, 31 Espainiako ligan, 7 Espainiako kopan eta 3 Espainiako superkopan. Espainiako liga eta Txapeldunen Liga irabazi zituen Bartzelonarekin.

2011-Gaur egun

2011tik aurrera Bartzelonak hainbat titulu irabazi ditu, eta beti jokalari garrantzitsuena izan da. 2013tik 2017ra inoizko erasoko hirukote onenetariko bat osatu zuen Neymar eta Luis Suarezekin batera. 2011tik beste 4 urrezko baloi eskuratu ditu: 2011an, 2012an, 2015ean eta 2019an. 2017an Cristiano Ronaldo bosnako berdinketa lortu zuen argentinarrarekin, baina 2019an argentinako izarrak seigarrena lortu zuen. Denbora honetan beste alderdi bat landu zuen, falta jaurtiketa.

Argentina

Selekzioko kategoria guztietatik pasatu ostean, Mundial sub-20en egindako txapelketagatik, txapeldunak geratu ziren argentinarrak, Messik Jose Pekerman Argentinako entrenatzailearen deia jaso zuen. Hungariaren aurka, 2005eko abuztuaren 17an Messik debuta egin zuen 63. minutuan eta 47 segundo geroago kanporatu egin zuten Vimos Vanczak jokalari hungariarrarekin iskanbila bat eduki eta gero. Irailaren 3an aukera berria izan zuen selekzioarekin, Paraguai aurka zutelarik.

2007ko Amerika Kopan finalera iristea lortu zuen, baina finalean Brasilen aurka 3-0 galdu zuten argentinarrek.

2008an jokatu ziren Joko Olinpikoetan, Argentinak urrea lortu zuen, finalean Nigeriari irabazita, Angel Di Mariaren gol bati esker.

Hat-trick-ak

Kanpo estekak