Arraunketa
Arraunketa itsas, ibai edo lakuen uretan ontzi gainean burutzen den kirola da.
Arraunketa bi motatan sailkatzen da eserlekuaren arabera: tosta (finkoa) edo aulki mugikorra. Orokorrean, gaur egun, lehenengoa Bizkaiko golkoan erabiltzen da eta bigarrena lakuetan edo itsasadarretan.
Tostako arraunketaAldatu
Euskal kiroltzat hartzen da askotan, hala ere, Kantauri itsaso osoan egiten da. Galiziatik Iparraldera. Arraunlari kopururaren arabera 3 txalupa moten estropadak dira nagusi: traineruenak 13 arraunlarirekin, trainerillenak 6 arraunlarirekin eta batelenak 4 arraunlarirenak.
Hauetaz aparte egoten dira 3 arraunlari dituzten batelekuen bidaiak, baina oso hedatuak ez egoteaz gain, abentura bezala hartzen dira gehiago estropada bezala baino.
HistoriaAldatu
Hainbat mendeetan zehar kostaldeko arrantzarako erabiltzen ziren ontzi haiek. Guztiz garrantzizkoa zenez arineketan bueltatzea arrantza ahalik eta gehien saltzeko, antzinako biziraute modu hori abiadura kirola bilakatu zen. Bizkaian Bilbon eta Gipuzkoan Pasaian, kostaldera hurbiltzen ziren eta lehorreratu nahi zuten belauntzi handiei laguntzeko, traineruen moduko ontziak erabiltzen ziren, eta ogibide horretatik ere norgehiagokak sortu ziren. Hasiera batean desafioak eta apustuak izan ziren arraunaren erdigunea. Geroago federazioak, txapelketak eta 2003.tik aurrera liga egonkorrak sortu ziren, beste hainbat kiroletan bezala...
Estropada moten deskripzioaAldatu
Bateletan, adinaren arabera, 1000, 1.500 edo 2.000 m-ko luzerakoak dira. Gehienetan ur lasaietan; hau da, portu barruan, itsasadarrean edo lakuren baten. Gehienak negu amaieran eta udaberriaren hasieran izaten dira.
Trainerilletan, 3.500 m-ko luzerakoak dira. Estropada antolatuko den herriaren arabera mota askotakoak izan daitezke, itsasadarrean, portuan, itsasoan, zati bat parte baten eta bestea beste baten... Gehienak udaberrian zehar izaten dira.
Traineruetan itsas-miliaka neurtzen dira, 3 hain zuzen ere; hau da, 5556 metro. Mota honetakoak udan izaten dira ia beti.
Txapelketarik garrantzitsuenakAldatu
Trainerutan:
- TKE Liga: Arraunaren ligarik garrantzitsuena, kantauri osokoa
- Kontxako Bandera: Donostian 1879. urtetik egiten den estropada da, Kantaurin egiten den guztien artean garrantzitsuena dena.
Mediterraneoko txalupakAldatu
Katalunian, Valentziako Erkidegoan eta Andaluzian eta tostarteko arraunketa egiten da. Tradizionalki oso antzekoak diren ontziak erabili izan dituzte, llautak, llagutak eta faluchoak. 2005ean ontziak bateratu zituzten, llaütak dira orain, eta ordutik aurrera Espainiako txapelketa jokatzen dute. Inoiz euskaldunek ere hartu izan dute parte bertan, eta horrela 2008an Orio eta 2013an Kaiarriba (Donostiarra) izan ziren txapeldun.
Aulki mugikorraAldatu
Estropadarik garrantzitsuenakAldatu
- Oxfordeko Unibertsitatea eta Cambridgekoaren artekoa: Zalantzarik gabe munduan entzutetsuena.
- Deustuko Unibertsitatea eta EHUko ingeniaritza-eskolaren artekoa.
TxapelketakAldatu
Arraun taldeakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- TKE (San Miguel) Ligaren webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) KAE Ligaren webgune ofiziala
- Arraunketako Euskal Federakuntza
- (Gaztelaniaz) Gipuzkoako Arraun Federazioa
- (Gaztelaniaz) Federación Española de Remo
- (Frantsesez) Fédération Française des Sociétés d'Aviron
- http://estropa.net Arraunzaleen topagunea, estropadei buruzko berriak, bideoak etab.
- Kontxako Bandera Urte guztietako denborak, bestelako datuak, bideoak...
- arraunikasi.com Euskal arraunketa ezagutzen/Conociendo el remo vasco.