Neymar

futbolari brasildarra

Neymar da Silva Santos Junior (Mogi das Cruzes, São Paulo, 1992ko otsailaren 5a), Neymar izenez ezagutua, brasildar futbol jokalaria da, ezker hegalean edo puntaerdian jokatu ohi duena. Gaur egun Frantziako Ligue 1-ean jokatzen du, Paris Saint-Germain FC taldean hain zuzen ere.

Neymar
Neymar PSG.jpg
Bizitza
Izen osoaNeymar da Silva Santos Júnior
JaiotzaMogi das Cruzes1992ko otsailaren 5a (29 urte)
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaBrasilgo portugesa
Familia
Bikotekidea(k)Bruna Marquezine (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HizkuntzakBrasilgo portugesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg 17 urte azpiko Brasilgo futbol selekzioa2009 / 200931
Santos FC.JPG Santos Futebol Clube2009 / 201310254
Flag of None.svg Brasilgo futbol selekzio nazionala2010 / 10161
Flag of None.svg 20 urte azpiko Brasilgo futbol selekzioa2011 / 201179
Flag of None.svg Brazil Olympic football team2012 / 201274
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba2013 / 201712368
600px Blu en red con stella e luna gialle.png Paris Saint-Germain2017 /
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Kirol zenbakia10
Pisua69 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak
Nominazioak

neymarjr.com
IMDB: nm4827772 Allocine: 664099 Rottentomatoes: celebrity/neymar
Facebook: Neymaroficial Twitter: neymarjr Instagram: neymarjr Youtube: UC5da8mf7_m2eLIlq-GUyxRw Musicbrainz: 92b72d0f-e0d3-4888-a6ca-542e6264df47 Discogs: 4566492 FIFA: 314197 UEFA: 250039508 Edit the value on Wikidata
Neymar da Silva Santos Júnior signature.svg

Brasilgo selekzio nazionalean ere jokatzen du, eta bertako historiako 2.goleatzaile onena da, Pelék bakarrik gaindituta.

BizitzaAldatu

Neymar Da Silva Santos Junior 1992ko otsailaren 3an jaio zen Sao Paulon. Brasildar jokalaria da, gaur egun, F.C. Barcelonan jokatzen du aurrelari postuan. 2009 eta 2013. urteen artean Brasilgo Santos F.C. taldean jokatu zuen.

Neymarrek hainbat sari irabazi ditu debuta egin zuenetik, adibidez, 2009an jokalari gazte onenaren saria irabazi zuen, 2010ean Paulista txapelketan jokalari eta aurrelari onena izendatu zuten eta urte berean goleatzaile handiena izendatu zuten Brasilgo kopan. 2011an urteko futbolaria izendatu zuten Santos taldean egindako jokaldiengatik eta urte horretan Club-en Munduko Txapelketaren brontzezko baloia ere irabazi zuen, non amaierara arte heldu zen Santos F.C. taldearekin eta Bartzelona Futbol Kluba-ren aurka ere jokatu zuten. Galdu egin zuten 4-0.

2010. urtean debutatu egin zuen Brasilgo selekzio absolutuarekin, eta Hegoaldeko txapelketako goleatzaile handienaren saria irabazi zuen. Selekzio sub-23-rekin 2012ko Joko Olinpikoetan jokatu zuen eta, bertan, txapeldunorde izan ziren eta historiako goleatzaile handiena izan zen 11 golekin.

Neymarren gurasoak Sr.Neymar eta Nadine dira, horregatik, haren aitaren izena jarauntsi zuen, zeina futbolaria izan zen eta gaur egun Neymar Juniorren aholkularia da. Arreba ere badauka, Rafaella izenekoa. 1992an, haren familiarekin Sao Vicent-era joan ziren bizitzera. Geroago, Santosera joan zen 2003an, irabazitako diruarekin etxe bat erosi zuen Vila Belmiron. Haren familia kideen bizitza hobetu zen 15 urterekin 10.000 erreal irabazten dituelako eta 16 urterekin 25.000 erreal.

2011an, Neymar, 19 urterekin aita izan zen eta haren semeari David Lucca izena jarri zion. Bere neska-lagunak Carolina izena du, zeinak 17 urte soilik zituenean erditu zuen.

2013an, 21 urterekin, Messi eta Suarezekin batera aurrealdea menperatzeko etorri zen, Santosen denboraldi bikainak egin eta gero. 123 partidu jokatu eta 68 gol sartu zituen. 2017ko udan, Neymar PSGra joan zen, honek 222 milioi euro ordaindu ondoren, baina lesioek gelditu egin zuten bere ibilbidea.

Bertan, jokatu duenean eta lesioek errespetatu dutenean, erakutsi du sekulako maila duela, baina partidu erabakigarrietan agertu ohi ez denez, ez dago munduko jokalari onenen artean.

Berak esan duenez, bere ibilbideko momentu onenetariko bat Camp Noueko 2016-2017 denboraldiko neurketa da (Bartzelona 6-1 PSG), final zortzirenetan kanporaketa irauliz aurrera egin zuten egunekoa.

Irudi galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neymar