Ireki menu nagusia

Maila goreneko partida bat.

Mahai-tenisa edo ping-ponga banaka edo bikoteka jokatzen den kirol bat da, errektangularra den pista batean jokatzen da eta bi zelai sare batek zeharka banatzen ditu. Erraketa joko bat da, eta pilota zelai batetik bestera txandaka kolpatu behar dute jokalariek, aurkariari tantoa egiteko helburuarekin. 1988az geroztik kirol olinpikoa da. Mundu osoan zehar parte-hartzaile gehien dituen kirola da, 40 milioi lagun lehiatzen baitira mundu osoan.[1][2][3] NASAk egindako ikerketa batek dioenez, gizakiak egin dezakeen kirol profesionalik zailena da.[4][5][6] Era berean, beste hainbat ikerketek demostratu dute kirol hau praktikatzen duten pertsonek, besteak beste, erreakzio ahalmena eta denbora, begi-esku koordinazioa, kontzentrazioa eta memoria hobetzen dituztela.[7][8][9][10]

Kirol hau mundu osoan arautzeko ardura duen erakundea Mahai Tenisaren Nazioarteko Federazioa da (ITTF, ingelesezko siglak). Nazioarteko federazio horretan bilduta daude estatu eremuko 200 erakunde baino gehiago eta 33 milioi federatu baino gehiago dituen maila guztietako lehiaketak, kluben arteko txapelketak eta munduko txapelketak; bai eta World Tour deritzona ere, ITTFk antolatutako torneo multzoa, kontinente guztietan jokatua eta eliteko kirolari hoberenak biltzen dituena.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

 
Mahai teniseko txapelketa, areto batean.

Nahiz eta mahai tenisa sarritan Asiako herrialdeekin lotzen den, onartuta dago tenisetik eratorritako kirol hau Ingalaterran sortu zela, XIX. mendearen bukaeran.[11] Kondairak dioenez, eguraldi txarra zela eta tenisetik moldatutako miniaturazko kirol bat asmatu zuten tenis klub batean. Jokatzeko arauzkoa ez zen materiala erabiltzen zutela esaten da. Unibertsitate ikasleek berehala bereganatu zuten Ingalaterra osoan, une hartan areto jokotzat hartzen zena. 1985eko urriaren 9an James Devonshire britainiarrak patentatu zuen, table tennis izenaz. Historian lehenengo aldiz erabili zen mahai tenis terminoa.[11]

1891. urtean, Charles Barterrek patente berri bat erregistratu zuen, kortxozko pilotekin. Urte berean, James Gibb atleta famatuak, bi posteri lotutako sare bat inprobisatu zuen. Poste horiek zurezko gainazala zuten eta lurretik metro bat altxatuta zeuden objektu bati lotuta zeuden. Horrez gain, 21 puntura jokatzen zen joko bat asmatu zuen, gomazko pilotekin jokatua. Gibbek zeluloidezko pilotak aurkitu zituen Ameriketan, eta jokoan barneratzea lortu zuen, lortutako bat-bateko arrakasta ikusi ondoren. Joko horri ping-pong deitzea erabaki zuen, palak pilota eta mahaia kolpatzean ateratzen duen soinuarengatik.

1901. urtean Ingalaterran, ping-pongeko hainbat txapelketa egin ziren, non 300 pertsona inguruk parte hartu zuten eta diru sari mardulak banatu ziren, 25 librakoak hain zuzen. Urte berean ping-pong elkartea sortu zen Ingalaterran. Erakunde honek 500 jokalari zituen bere baitan.

1902an lehenengo aldiz kirol honen inguruan aldizkari bat hasi zen argitaratzen, The Table Tennis and Pstines Pioneer deiturikoa hain zuzen. Astero argitaratzen zen, eta urte horretan 20.000 ale saltzera iritsi ziren.[12][13][14] Mahai tenisaren mundu osoko garapenean zerikusi handia izan zuten garai hartako jokalariak ingeles hauek izan ziren besteak beste: A. Parker, P. Bronfield, P. E. Warden, G. J. Ross, J. J. Payme, J. Thompson, E. C. Goode eta A. T. Finney.

Nazioartekotzea eta araudiaAldatu

1922an jada kirol berri hau ezaguna zen Europan eta Indian. Hainbat herrialdetan erregulatuta zegoen eta txapelketak jokatzen ziren maiztasunez. 1926. urtean Ingalaterrako Mahai Tenis Elkartea sortu zen eta Ivor Montagu aukeratu zuten presidente.[11] Montagu arduratuko zen Londresen jokatuko zen Munduko txapelketa antolatzeaz. Zuzendari horrek kongresu bat egin beharra ikusi zuen, eta kongresua egin ostean ofizialki Mahai Tenisaren Nazioarteko Federazioa (ITTF) sortu zen, non presidente Igor Montagu izan zen aukeratua; eta presidenteorde, Bill Pope. [15][16][17]

Lehenengo Munduko txapelketan besteak beste, Hungariak, Austriak, Ingalaterrak, Indiak, Galesek, Txekoslobakiak eta Alemaniak hartu zuten parte.[18] Emakumeen parte hartzea nahiko eskasa izan zen, 14 jokalarik soilik lehiatu zutelako. Lehenengo Munduko txapelketan, hungariarrek nagusitasun nabarmena erakutsi zuten, jokoan zeuden titulu guztiak eskuratuta.[19] Txapelketa honetan taldekako modalitatean, 21 tantoko jokoetara jokatu zen, eta hiru jokoetatik gehienak irabazten zituena zen garailea. Banakakoan aldiz, bost jokoetan partida gehienak irabazten zituena zen garailea.[20][21]

Asiako herrialdeen agerpenaAldatu

 
Ma Long 2013ko Munduko txapelketan.

Mahai tenisaren hastapenetan, nagusitasuna Ekialdeko Europako herrialdeen esku zegoen, batez ere Hungaria eta Txekoslobakiaren esku.[22]

1959an, Dortmundeko Munduko txapelketan, Rong Guotuang txinatar jokalariak irabazi zuen banakako urrezko domina. Horrela, herrialde horretatik edozein kiroletan munduko txapelketa batean urrezko domina irabazten zuen lehenengo kirolaria izan zen.[23][18] 1960az geroztik, txinatarrak dira nagusi kirol honetan. Gaur egun, Txina da mahai teniseko potentzia nagusia. Kirol hau programa olinpikoan sartu zenetik, eta Rio de Janeiroko 2016ko azken Joko Olinpikoetaraino, jokoan zeuden 32 urrezko dominetatik 28 txinatarrentzat izan dira.[24][18]

Kirol olinpikoaAldatu

Mahai tenisa kirol olinpiko izateko lehenengo proposamenak 1931n izan ziren, baina ez zen 1977. urtera arte hau lortu. Batzorde Olinpikoaren 84. bilkuran, 1981ean, kirol hau olinpikotzat onartu zen. Hala ere, 1984ko Olinpiar Jokoetan, Los Angelesen, ezin izan zen estreinatu, egitaraua jada itxita zegoelako, eta erakustalditzat egin zen. Programa ofizialean lehenengo aldiz Seuleko 1988ko Joko olinpikoetan agertu zen. [11]

AraudiaAldatu

Munduan araudi ofiziala ezartzen duen erakundea ITTF da. Araudi hau jarraituz, jarraian datozen arauak adierazten dira:[18][25]

MahaiaAldatu

 
Arauzko mahai tenis baten neurriak

Mahaiaren gainazala, joko azalera, errektangularra da. 2,74 metroko luzera du eta 1.525 metroko zabalera. Geruza hau plano horizontalean egongo da kokatuta, lurretik 76 zentimetrotara. Mahaiaren gainazala edozein materialez eginikoa izan daiteke, baina bote uniformea ziurtatu behar du. Neurri berdineko bi zelaietan zatitzen da bertikalki kokatutako sare baten bitartez, hondoko marrekiko paraleloa dena. Sareak zelaiaren zabalerako neurria izango du eta jarraia izango da.

PilotaAldatu

Pilota esferikoa da, 40 milimetroko diametroa dauka, eta 2,7 gramo pisatzen ditu. Zeluloidezkoa izan ohi da, edo antzekoa den beste plastikozko material batekoa. 2015ean ITTF-k 74 modelo ezberdin aprobatu zituen txapelketa ezberdinetan erabiltzeko.[18]

ErraketaAldatu

 
Mahai teniseko erraketa

Pilota kolpatzeko erraketa bat erabiltzen da. Edozein tamaina, forma eta pisutakoa izan daiteke, nahiz eta palaren burua laua eta zurruna izan behar den. Gutxienez % 85 zurezkoa izango da bere loditasunean. Pilota kolpatzeko erabiltzen den palaren aldea, gomaz estalita egongo da.

PartidakAldatu

 
2015eko Munduko txapelketako binakako partida

Partidak banakakoak edo binakakoak izan daitezke. Bi tanto egin ondoren, errestatzailea sakatzaile bilakatuko da, horrela joko bukaerararte. Bikotekako partidetan, pilota txandaka jo beharko dute (aurrena bikote batek eta gero besteak). Binaka, sakea modu gurutzatuan egiten da, sakatzen duen jokalariak eskuineko aldetik egingo du sakea eta beste aldean eskuinean dagoen aurkariaren zelaira bideratu beharko du pilota. 11 tantotara iristen den bikoteak joko bat irabaziko du. 10eko berdinketa ematen bada, jokoa irabazteko bikote batek bi tanto egin beharko ditu jarraian (adibidez 12-10). Partidak bakoitiak diren jokoetara jokatuko dira (3-5 joko), eta garaipena lortzeko partida gehienak irabazi behar dira. Joko kopurua txapelketaren arabera aldatu egiten da.

Azelerazio arauaAldatu

Joko bat ez bada bukatzen 10 minuturen buruan (18 tanto baino gehiago egiten direnean salbu), azelerazio araua jarriko da martxan. Momentu horretatik aurrera jokalari bakoitzak txandaka egingo dituzte sakeak jokoa amaitu arte. Errestoan dagoen jokalariak 13 kolpe edo gehiago sartzea lortzen badu tanto horretan, puntua bereganatuko du. Behin arau hau martxan jartzen denean, partida bukaeraraino errespetatuko da.

SakeaAldatu

Sakearen sekuentzia, jokalariak pilota esku baten ahurrarekin helduta duela hasiko da, beste eskuan pala duela. Jarraian, pilota gora botako du, ahalik eta bertikalen. Pilota beherantz datorrela, palarekin kolpatu beharko du, lehendabiziko botea bere zelaian eginarazteko, eta bigarren botea berriz aurkariaren zelaian.

JantziakAldatu

Jokoan erabiltzen den arropa mauka motzeko edo mauka gabeko polo bat ,galtza motzak edo gona, galtzerdiak eta kirol zapatilak izan ohi dira. Jokoan zehar ezingo da beste jantzi mota bat erabili, epaileak onartzen ez badu behintzat. Ez dago baimenduta pilotaren kolore bereko arropak erabiltzea.[25]

Txapelketa nagusiakAldatu

 
2009ko Munduko txapelketa

Federatuta dauden kirolariekin sailkapen bat egiten da, non hauen joko maila erakusten duen horrek. Sailkapen honen arabera, jokalariak maila ezberdinetan sailkatzen dira, lehiaketa eta torneoetan parte hartzeko. Nazioarteko txapelketetan ITTFk hilero ranking bat publikatzen du, txapelketa ofizialetako jokalarien emaitzak kontutan hartuz.[26]

Mahai teniseko txapelketa nagusiak banakako Munduko txapelketa eta taldekako Munduko txapelketa dira, non bi urtez behin egiten diren. Olinpiar Jokoak ere oso garrantzitsuak dira eta lau modalitate ezberdinetan hartzen dute parte jokalariek: gizonezkoen banakakoa, emakumezkoen banakakoa, binakakoa gizonezkoetan eta emakumezkoetan eta 2008tik aurrrera taldekakoan.[27]

Nazioarteko sailkapeneko sistema World Tourreko txapelketetan ere erabiltzen da. Hauek ITTFk antolatzen dituen hainbat torneo dira, mundo osoan zehar jokatzen direnak eta jokalari hoberenak biltzen dira bertan.

Kontinente eremuan, Latinoamerikako txapelketa, Panamerikar Jokoak, Ipar Amerikako txapelketa, Asiako Jokoak eta Europako txapelketak izaten dira, besteak beste. Kluben arteko txapelketa garrantzitsuak ere izaten dira, eta horren adibide da txapeldunen liga.[27]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez)  Naul, Roland; Binder, Deanna; Rychtecký, Antonín; Culpan, Ian (2017-02-17) «The promotion of Olympic education by the International Olympic Committee» Olympic Education (Routledge): 16–27 ISBN 9780203131510 . Noiz kontsultatua: 2019-03-26 .
  2. (Portugesez)  Niada, Aurea Cristina Magalhães; Baptista, Paulo de Paula (2013-10) «Hierarquia de metas do consumidor para diferentes níveis de autoconexão com a marca: um estudo sobre a relação dos corredores de rua com a marca de seu tênis de corrida» RAM. Revista de Administração Mackenzie (5): 140–176 doi:10.1590/s1678-69712013000500006 ISSN 1678-6971 . Noiz kontsultatua: 2019-03-26 .
  3. (Gaztelaniaz)  Diego, P; Grandío Pérez, MM (2018-04-26) El asentamiento de la ficción seriada española en el extranjero (2005-2017). El caso de la adaptación norteamericana de Los misterios de Laura desde el punto de vista de sus creadores . Noiz kontsultatua: 2019-03-26 .
  4. (Gaztelaniaz)  Alvarenga, Luis (2017-12-10) «Romero, Óscar Arnulfo. Homilías. Tomo IV. Ciclo B: 3 de diciembre de 1978-17 de junio de 1979» Realidad: Revista de Ciencias Sociales y Humanidades (112): 309 doi:10.5377/realidad.v0i112.3953 ISSN 1012-5515 . Noiz kontsultatua: 2019-03-26 .
  5. (Gaztelaniaz)  Guyot, Joëlle (1990) «El discurso artîstico en la revista mexicana Contemporáneos (junio de 1928-diciembre de 1931)» America (1): 137–150 doi:10.3406/ameri.1990.976 ISSN 0982-9237 . Noiz kontsultatua: 2019-03-26 .
  6. (Gaztelaniaz)  «--------------- por la de Teolojía, el 17 de id. i el 23 de diciembre» Anales de la Universidad de Chile (0) 2010-08-31 doi:10.5354/0365-7779.1862.2827 ISSN 0365-7779 . Noiz kontsultatua: 2019-03-26 .
  7. (Ingelesez)  Vidja, Kalpesh; Dodhia, Dr. Shital S; Bhabhor, Dr.Mahesh K; Bhanderi, Priti; Chudasama, Jatin; Jani, Hitesh (2012-06-01) «Long Term Playing of Table Tennis Improve the Visual Reaction Time» International Journal of Scientific Research (6): 155–156 doi:10.15373/22778179/nov2012/54 ISSN 2277-8179 . Noiz kontsultatua: 2019-03-27 .
  8. (Ingelesez)  Ak, Emre; Koçak, Settar (2010-6) «Coincidence-Anticipation Timing and Reaction Time in Youth Tennis and Table Tennis Players» Perceptual and Motor Skills (3): 879–887 doi:10.2466/pms.110.3.879-887 ISSN 0031-5125 . Noiz kontsultatua: 2019-03-27 .
  9. (Ingelesez)  Rodrigues, Sergio T.; Vickers, Joan N.; Williams, A. Mark (2002-1) «Head, eye and arm coordination in table tennis» Journal of Sports Sciences (3): 187–200 doi:10.1080/026404102317284754 ISSN 0264-0414 . Noiz kontsultatua: 2019-03-27 .
  10. (Gaztelaniaz)  Vila, Miguel (1975-04-30) «Responsabilidad y marcas de calidad. Conferencia pronunciada en Barcelona, el 11 de diciembre de 1974 en el II Congreso Nacional de la Calidad» Informes de la Construcción (269): 113–117 doi:10.3989/ic.1975.v27.i269.2880 ISSN 1988-3234 . Noiz kontsultatua: 2019-03-27 .
  11. a b c d (Gaztelaniaz)  Toledano, S. (2015) El periodismo de investigación en España: Un diagnóstico desde el futuro de la profesión . Noiz kontsultatua: 2019-04-02 .
  12. (Gaztelaniaz)  Sevillano, Francisco (2016-01-30) «Guerra de palabras. El discurso político de la derecha en las elecciones de febrero de 1936» El Argonauta español (13) doi:10.4000/argonauta.2483 ISSN 1765-2901 . Noiz kontsultatua: 2019-04-04 .
  13. (Ingelesez)  Ritchie, M. J. G. (1902) Table tennis and how to play it Lippincott . Noiz kontsultatua: 2019-04-04 .
  14. (Gaztelaniaz)  Sola Ayape, Carlos (2017-08-02) «En busca del apoyo de América. El exilio español ante la Conferencia de Cancilleres de Chapultepec (febrero-marzo de 1945)» Revista de El Colegio de San Luis (14): 105 doi:10.21696/rcsl7142017701 ISSN 2007-8846 . Noiz kontsultatua: 2019-04-04 .
  15. (Gaztelaniaz)  Iglesias Delgado de Torres, Alfredo Investigación y análisis sobre la idoneidad de la práctica del tenis de mesa en la Educación Primaria Universidad Politecnica de Madrid - University Library . Noiz kontsultatua: 2019-04-09 .
  16. (Gaztelaniaz)  Sevillano, Francisco (2016-01-30) «Guerra de palabras. El discurso político de la derecha en las elecciones de febrero de 1936» El Argonauta español (13) doi:10.4000/argonauta.2483 ISSN 1765-2901 . Noiz kontsultatua: 2019-04-09 .
  17. (Ingelesez)  Itoh, Mayumi (2011) «Nagoya World Table Tennis Championships» The Origin of Ping-Pong Diplomacy (Palgrave Macmillan US): 105–128 ISBN 9781349298129 . Noiz kontsultatua: 2019-04-09 .
  18. a b c d e (Frantsesez)  Wieviorka, Michel (2015-05) «Ulrich Beck (1944-2015)» Revista Mexicana de Ciencias Políticas y Sociales (224): 349–352 doi:10.1016/s0185-1918(15)30013-1 ISSN 0185-1918 . Noiz kontsultatua: 2019-04-09 .
  19. (Ingelesez)  Crego, Robert (2003) Sports and games of the 18th and 19th centuries Greenwood Press ISBN 0313316104 PMC 47643312 . Noiz kontsultatua: 2019-04-09 .
  20. (Gaztelaniaz)  Iglesias Delgado de Torres, Alfredo Investigación y análisis sobre la idoneidad de la práctica del tenis de mesa en la Educación Primaria Universidad Politecnica de Madrid - University Library . Noiz kontsultatua: 2019-04-09 .
  21. (Ingelesez)  Itoh, Mayumi (2011) «Nagoya World Table Tennis Championships» The Origin of Ping-Pong Diplomacy (Palgrave Macmillan US): 105–128 ISBN 9781349298129 . Noiz kontsultatua: 2019-04-09 .
  22. (Ingelesez)  Sports around the world: history, culture, and practice ABC-CLIO 2012 ISBN 9781598843019 PMC 815668821 . Noiz kontsultatua: 2019-04-09 .
  23. (Ingelesez)  Sports around the world: history, culture, and practice ABC-CLIO 2012 ISBN 9781598843019 PMC 815668821 . Noiz kontsultatua: 2019-04-09 .
  24. (Ingelesez)  Bragazzi, Nicola (2019-03-11) «How much popular is table tennis? Googling for table tennis (Preprint)» dx.doi.org . Noiz kontsultatua: 2019-04-09 .
  25. a b (Gaztelaniaz)  «El modelo de juego» Periodización táctica: un ejemplo de aplicación en el fútbol basado en el sistema de juego 1-4-4-2 (Editorial Universidad del Rosario): 29–32 2018-11-30 ISBN 9789587841541 . Noiz kontsultatua: 2019-04-09 .
  26. (Gaztelaniaz)  Juanto, Consuelo (2015-07-10) «I Congreso Internacional El Protocolo Contemporáneo (Madrid, 23 al 25 de abril de 2014). Desde el Congreso de Viena hasta la actualidad (1814-2014)» REVISTA ESTUDIOS INSTITUCIONALES (2): 64 doi:10.5944/eeii.vol.2.n.2.2015.18358 ISSN 2386-8694 . Noiz kontsultatua: 2019-04-09 .
  27. a b (Gaztelaniaz)  Msuya, Cleopas Sila (1994-08) «Cometido de la Federación Internacional en la prevención y el control de las enfermedades transmisibles» Revista Internacional de la Cruz Roja (124): 402 doi:10.1017/s0250569x00019166 ISSN 0250-569X . Noiz kontsultatua: 2019-04-09 .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ping-pong