Aerobic

Aerobik» orritik birbideratua)

Aerobica[1] ariketa fisikoa da, musika biziaren erritmoarekin egiten dena, normalena musika diskoarekin. Hori esker gure gorputzeko energia handitzen da eta indarra, malgutasuna, ukimena eta koordinazioa prestatzen da. Aerobica izan da eta oraindik da oso erabilia emakumeengan, baina orain dela urte batzuk gizonak aerobica praktikatzen hasi ziren. Erritmoa desberdina da pertsonen adinen arabera eta erabiltzen den abestiak intentsitatea markatzen du.

Aerobic ikastaroa Asteasuko ikastetxe batean, 1997an

Aerobica praktikatzeko arrazoiak:

  • Itxura fisikoa hobetzeko
  • Kaloriak erretzeko
  • Gorputza moldeatzeko
  • Ongizate psikikoa hobetzeko
  • Sasoian egoteko
  • Ondo pasatzeko, lagun berriak egiteko...
  • Bihotza erregulatzeko

Kirol hau uretan ere egiten da eta kirol honi Aqua-Aerobics edo body power deitzen zaio. 1968an Kenneth H. Cooper-ek bihotza eta birikak entrenatzeko ariketa fisiko bat asmatu zuen. Bere liburuak aerobics entrenamendu gimnastikoa eragin zuen. Lehenengo adibide aerobikoak esparru militarrarekin erlazionatuta daude, Kennetk. H medikua Estatu Batuetako aire armadakoa zelako. Aktibitate hau XX. mendean egin zen ezaguna.

Motak aldatu

Zenbait mota ezberdinetako aerobicak daude, baina arruntenak hauek dira:

  • Circuit-Aerobics
  • Bodystyling
  • Intervall-Aerobics
  • Box-Aerobics
  • Step-Aerobics
  • Aqua-Aerobics
  • Dance-Aerobics
  • Slide

Eskolen egitura aldatu

Eskolen egitura ona errespetatzea ezinbestekoa izango da. Horregatik klaseak fase jakin batzuk izan behar ditu:

  • Fase aerobikoa : erresistentziaren arnasa hobetzeko.
  • Beroketa: oso garrantzitsua da organismoa tenperatura egokian egoteko.
  • Luzaketak: malgutasuna lantzeko, oso mugimendu geldoak.
  • Errekuperazioa: intentsitatea jaisten egiten da.
  • Bizkorpena: indar ariketak.

Hiru fase desberdin daude aerobica egiteko:

  • 1.fasea: oso garrantzitsua da arnasa eta giharrak eta mugimenduak orokorrean arruntak izaten dira. Giharrak lehenengo astiaren fasea da. Ariketak izan behar dira intentsitate erdian jauziak eta desplazamenduak egin gabe. Erritmoa gutxi gorabehera %60koa izan behar da eta intentsitatea 130-140 taupada minutukoa. Fase honek 5 minutu iraun ahal du.
  • 2.fasea: Fase hau egiteko forma fisiko batean egon behar da eta intentsitatea 140-150 taupada minutuko.
  • 3 fasea: Maiztasunaren bihotz belarra gutxitzea da fase honetan egin behar dena tenperatura egokian. Fase hau 5 minutukoa da gutxi gorabehera.

Aerobicean berotzeko, luzatzeko eta zoruko ariketak ere egiten dira:

  • Beroketa: Organismoa tenperatura on batean egoteko.
  • Luzaketak: Malgutasuna lortzeko, luzaketak oso mugimendu mantsoak.
  • Denbora: Lehiaketa bakoitzean denbora desberdinak daude eta kirolariak denbora horretan dakien guztia eta bere kualitateak erakusten ditu.
  • Puntuazioa: Epaileek haien puntuazioa ematen dute itxura artistikoarengatik eta horretarako bilera dibertigarria eta erakargarria izan behar da.

¡ Aerobic eskolak ondo antolatzeko puntu hauek gogoan izan behar dira:

  • Intentsitatea.
  • Klaseko egitura: beroketaz, luzaketaz, indartzeko ariketaz, berreskuratzeko faseaz eta fase aerobikoaz osatzen da.
  • Musika: Intentsitatea erregulatzen du eta horrela bilera entretenigarria izaten da. Gehienetan musika pop eta diskoa erabiltzen da denbora oso markatuta dagoelako.
  • Ariketa aerobiko desberdinak egitea.

Arriskuak aldatu

Baina ez badira eskolak ondo antolatzen oso arriskutsua da mina hartzea. Aerobicean kiroleko istripuak ez dira gertatzen baina bai kiroleko ezbeharrak. Ezbehar hauek esfortzu asko egin delako edo mugimendu berdina denbora osoan errepikatzean gertatzen dira. Erasan hauek gainzamak dira.

Osagarriak aldatu

Aerobica kirol bat denez, une desberdinetan egin ahal da eta ez da garrantzitsua material oso garestiak erabiltzea.

  • Kiroldegia: Oso arduratsuak izan behar gara gelaren ezaugarriekin: zorua, aireztapena, argiztapena, garbitasuna eta giroa. Kiroldegia aukeratzeko erosotasuna eta aldagelak ondo egon behar dira.
  • Oinetakoak: Garrantzitsua da oinetakoak ondo aukeratzea erasanik ez edukitzeko eta erosotasunean egoteko. Oinetakoak arinak eta malguak izan behar dira hobeto eramateko.
  • Arropa: Arropa egokia ekarri behar da mugimenduak askatasunarekin egiteko itsatsia izan ez dadin eta gorputza trinkatu ez dadin.
  • Beste material batzuk: Eskolak dibertigarriak izateko beste material hauek erabiltzen dira:
    • Step
    • Slide
    • Gomak
    • Pilotak
    • Lastairak

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Gorputz Hezkuntza Hiztegia] [2012] eta [Kirol-materialak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak aldatu