Tai-xia edo tai-xi-xuana (jatorrizko txineraz 太極拳) arte martzial txinatarra da, barneko energia garatzean oinarritzen dena. Tai xi-ak gorputza, adimena eta espiritua batera lantzen ditu. Arte martzial hori praktikatzea edozein adinetako jendearentzat ona da eta gaur egun, milioka pertsonak praktikatzen dute mundu osoan.

Tai-xian taldean eta espazio publikoan aritzea, txinatar ohitura ezaguna.

Nork sortu zuen argi ez badago ere, arte martzial zaharrena da. Txinako dinastiaren Liang aroan (502-577) dokumentatuta zegoen. Cheng Xing-Xi- buruzagi militarrak hain gustuko zuen, non bere soldaduak hura egitera animatzen baitzituen. Teknika horiek beraien lurrak arrakastaz defendatzeko erabili zituzten. Cheng-ek artikulu ugari idatzi zituen, tai-xiaren eraginkortasuna baieztatzen.

Tai-xiaren oinarrietatik, Moy jakintsuak tai-xi yaoista sortu zuen, hau da, yai-xiarekin batera, meditazio taoista sartu zuen, Txinako medikuntza tradizionala, erlijio taoistarekin nahastuz.

Tai-xiaren hitzez hitzeko esanahia oinarrizko printzipioaren ukabila da. Hura oinarritzat hartuta, beste hainbat arte martzial anitz sortu dira baina ez dute harremanik tai-xi taoistarekin. Ezagunena txi kunga da.


Gaur egun, nahiz eta nagusiki tai-xia erlaxatzeko erabili, borrokarako teknika eskas batzuek ere badiraute. Horietatik, oso ezaguna ez den arren, Bushï-te Shoreï (“Shaolin gudariaren ukabila”) teknika da.

Kanpo estekakAldatu