Distantzia ertaineko lasterketa

Distantzia ertaineko edo iraupen-erdiko lasterketak, 800 metrotik 3000 metrora bitarteko distantziak oinez korritzean datzan atletismo proba mota bat dira. Olinpiar Jokoetan, 800 eta 1500 metro oztopogabeak eta 3000 metro oztopodunak baizik ez dira ofizialak; baina, joko horietatik kanpo, ohikoak dira 1000 metroko, milia bateko nahiz 3000 metroko lasterketa oztopogabeak ere.

Distantzia ertaineko lasterketetan behar den esfortzu motak, abiadura eta erresistentzia konbinatzen dituztenak, oso gogorrak egiten ditu proba hauek, bereziki 800 metrokoa, oso lasterketa azkarra baita, baina taktika eta iraupen puntu batekin, lasterketaren taktikarako tarte txikia utzita. Mantendu beharreko abiadurak zailtasun handia dira lasterkari amateurrarentzat proba hauetan hastean.

Euskal Herrian, distantzia ertaineko lasterkari ospetsua dugu Maite Zuñiga eibartarra, 800 nahiz 1500 metroko lasterketetan lehiatu baitzen bai Europako eta munduko txapelketetan, bai Joko Olinpikoetan.

ErrekorrakAldatu

GizonezkoakAldatu

EmakumezkoakAldatu

Kanpo estekakAldatu