Karatea edo karate-doa (空手道 karatedō, «esku hutsaren bidea» euskaraz) armarik gabeko borroka-arte japoniar bat da, jatorria Ryukyu uharteetan duena. 1933an sortu zen ofizialki, gaur egun Okinawa izena duen uhartean zeuden borroka-sistemetan oinarrituta. Japonian ezaguna egin zen Gichin Funakoshi eta Kenwa Mabuniri esker, besteak beste. Kirol hori egiten duenari karateka esaten zaio. Olinpiar kirola da, baina 2024ko Parisko joko olinpikoetan ez da egongo.

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Chōmo Hanashiro.

Karatearen aurrekari ziren borroka-arteak Txinan sortu ziren, eta ehunka urteko praktika eta bilakaeraren ondoren, Okinawako biztanleek —armak debekatuak zituzten— eman zioten behin betiko egitura XVII. mendeaz geroztik. Kirol gisa, 1920. urtearen inguruan arautu zuen Gichin Funakoshi maisuak. 1950ean Mendebalera hedatu zen. Ekialdeko beste borroka motetan bezala, karateak gudu teknika, jarrera eta gizabidezko erritualak biltzen ditu.

Lehiaketako borrokaldiak (kumite) hiru minutukoak dira, nahiz eta epaileek denbora hori agortu baino lehen puntu garbia markatu duena garaile dela erabaki dezaketen. Beste batzuetan, borroka izan beharrean erakustaldia egiten da (kata), alegiazko etsaien aurkako eraso eta defentsa mugimenduak epaitzen dira.

Karate modalitateak

aldatu
  • Kata: mugimenduen erakustaldia, bakarka zein taldeka.
  • Kumitea: bi karatekaren arteko borroka.
  • Kihon: oinarrizko mugimenduak.

Janzkera

aldatu

Praktikan erabiltzen den jantzia keikogi edo karategi (gi-jantzia) da. Jaka, praka eta gerrikoaz osatuta dago.

Karategi hitza judogi-tik dator, Jigoro Kano-ren influentziatik, judoaren asmatzailea. Gaur egun bi karategi mota erabiltzen dira lehiaketetan, bat kumite egiteko, pisu gutxiagokoa eta katak egiteko, pisutsuagoa dena.

Obi (gerrikoa edo zinta)

aldatu

Gerrikoen koloreak borrokalarien maila adierazten du. Modalitate batetik bestera aldatzen dira, baina karate mota gehienetan hauek dira nagusiak: Kyu graduak edo behe mailakoak, eta Danak, gerriko beltzak eta goranzkoak.

Judoaren eredua hartuta, Kyuak ezarri ziren. Kyuak koloreetan nabarmentzen dira. Zuria da hasiberriek hartzen duten lehengo gerrikoa. Ikaskuntza berriak menperatuz joan ala hurrengo gerrikoa lortzen da, kolorea aldatuz. Kolore batetik bestera erdi kolorea dago.

Danak kolore desberdinetan agertu ahal dira, karate motaren arabera. Gorria, zuria edo beltzez agertu ahal dira.

Hau da Shotokan modalitateko ordena: Zuria, zuri-horia, horia, hori-laranja, laranja, laranja-berdea, berdea, berde-urdina, urdina, urdin-marroia, marroia, beltza (10 dan desberdin) zuri-gorria eta gorria

Agurrak eta eskaintzak

aldatu

Jarduerak hasi baino lehen eta amaitzerakoan Rei (agurra) burutzen da, baita ere, jarduera espezifiko bat egin baino lehen. Praktikatzaileek kortesia eta besteekiko errespetuaren balioak barneratzeko helburuarekin erabiltzen dituzte.

Agurrak zutik edo eserita egiten ohi dira, taldeka edo binaka momentuaren arabera. Tatamira sartu eta ateratzen direnean, gehienetan “Oss!” adierazpenarekin.

Agur arruntenak:

  • Seiza
  • Za rei
  • Shomen ni rei
  • Shihan ni rei
  • Sensei ni rei
  • Otagai ni rei

Karate motak

aldatu
  • Shorin-ryu
  • Goju-ryu
  • Uechi-ryu
  • Shito-ryu
  • Shotokan
  • Wadō-ryū
  • Kyokushinkai
Karateka bat kata bat erakusten Heian Godan (shotokan estiloan).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.