Delta hegala motorrik gabeko hegaldiak planeatuz egiteko diseinatua dagoen aireontzi bat da. Aireratze eta lurrartzea abiadura txikian egiten direnez, oinez egin litezke. Oihal eta hagez osatutako egitura zurruna du.