Ireki menu nagusia

La Gazzetta dello Sport (Kirolaren Kazeta) kirola jorratzen duen egunkari italiar bat da, lehen aldiz 1896ko apirilak 3an argitaratu zena. Eliseo Riveraren Ciclista eta Eugenio Camilloren La Tripletta argitalpenen arteko elkartzetik sortu zen. Egunkaria, arrosa kolore bereizgarriko paperean inprimatzen da.2017ko abenduan 225.499 ale argitaratzen zituen egunero. Italian zabalkunde gehien duen hirugarren egunkaria da, lehena kirol egunkarien artean.

2000tik larunbatetan Sportweek izeneko aldizkari bat gehitzen du.

Kirol mota guztiei buruzko berriak ematen dituen arren, futbola eta txirrindularitza dira garrantzitsuenak. Milanen argitaratzen da.

1909tik Italiako Giroaren antolaketako zati aktiboa da. Lasterketa horren bereizgarria den kolore arrosa ematen dio.

Bere egungo zuzendaria Andrea Monti da.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Gazzetta dello Sport