Munduko Saskibaloi Txapelketa

Munduko Saskibaloi Txapelketa
Antolatzailea FIBA
Sorrera 1950
Eremua Mundu mailakoa
Parte hartzaileak 24
Garaipen gehien Jugoslavia Jugoslavia (5)
Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuak (5)
2019ko Txapelduna Espainia Espainia
Webgune ofiziala

Munduko Saskibaloi Txapelketa (ingelesez Basketball World Cup) saskibaloi selekzioek jokatzen duten txapelketa gorena da, olinpiar jokoetako txapelketak ere beronek besteko sona baduen arren. 1950an izan zen lehenengo ekitaldia Argentinan eta lau urtean behin jokatzen da.

HistoriaAldatu

Lehenengo 5 ekitaldiak Hego Amerikan jokatu ziren eta selekzio amerikarrak izan ziren nagusi. 1963tik aurrera Ekialdeko Europako selekzioen gorakada iritsi zen. 1994tik aurrera Estatu Batuetako jokalari profesionalek ere jokatu dute txapelketa.

Txapelketa gehien irabazi dituzten taldeak Jugoslaviakoa (3 aldiz Jugoslavia bezala eta beste bitan FR Jugoslavia izenarekin zeina Serbia eta Montenegrok osatzen zuten) eta Amerikako Estatu Batuak izan dira, 5 garaipenekin talde bakoitzak.

SailkapenaAldatu

Munduko txapelketa jokatzeko, kontinente bakoitzeko txapelketetako talderik onenek hartzen dute parte, txapeldun olinpikoak eta talde antolatzaileak. FIBAk hauetaz gain beste lau talde ere gonbida ditzake.

PalmaresaAldatu

Urtea Egoitza Irabazlea Emaitza Finalista Hirugarrena
1950 Argentina   Argentina 64-50   Ameriketako Estatu Batuak   Txile
1954 Brasil   Ameriketako Estatu Batuak 62-41   Brasil   Filipinak
1959 Txile   Brasil 81-67   Ameriketako Estatu Batuak   Txile
1963 Brasil   Brasil 90-71   Jugoslavia   Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
1967 Uruguay   Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna 71-59   Jugoslavia   Brasil
1970 Jugoslavia (Eslovenia)   Jugoslavia 80-55   Brasil   Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
1974 Puerto Rico   Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna 82-79   Jugoslavia   Ameriketako Estatu Batuak
1978 Filipinak   Jugoslavia 82-81   Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna   Brasil
1982 Kolonbia   Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna 95-94   Ameriketako Estatu Batuak   Jugoslavia
1986 Espainia   Ameriketako Estatu Batuak 87-85   Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna   Jugoslavia
1990 Argentina   Jugoslavia 92-75   Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna   Ameriketako Estatu Batuak
1994 Kanada   Ameriketako Estatu Batuak 137-91   Errusia   Kroazia
1998 Grezia   Serbia (FR Jugoslavia) 64-62   Errusia   Ameriketako Estatu Batuak
2002 Ameriketako Estatu Batuak   Serbia (FR Jugoslavia) 84-77   Argentina   Alemania
2006 Japonia   Espainia 70-47   Grezia   Ameriketako Estatu Batuak
2010 Turkia   Ameriketako Estatu Batuak 81-64   Turkia   Lituania
2014 Espainia   Ameriketako Estatu Batuak 129-92   Serbia   Frantzia
2019 Txina   Espainia 95-75   Argentina   Frantzia

GaraipenakAldatu

Selekzioa Garaipenak Urteak
  Jugoslavia (Jugoslavia eta Serbia) 5 1970, 1978, 1990, 1998, 2002
  AEB 5 1954, 1986, 1994, 2010, 2014
 SESB 3 1967, 1974, 1982
  Brasil 2 1959, 1963
  Espainia 2 2006, 2019
  Argentina 1 1950

Kanpo estekakAldatu