Padel

kirola

Padela (ingelesezko paddle hitzetik) XX. mendean Mexikon sortutako kirola da. Kirol federatua da eta Mexiko, Argentina, Brasil, Kanada, Paraguai, Txile, Erresuma Batua, Portugal eta Espainian garapen handia du. World Padel Tourra (WPT[1]) kirol honetako nazioarteko zirkuitu nagusia da, munduko txapelketekin batera.

Padel partida bat.

Pista mugatu batean palaz jokatzen da, erdian sarea duelarik. Bi bikote aurrez aurre jarrita, kolpeak tartekatuz, pilota beste aldera pasatzea du helburu.

JatorriaAldatu

Kirola Acapulcon, Mexikon, asmatu zuen Enrique Corcuerak 1969. urtean. Gaur egun Latinoamerikako herrialdeetan da ezagunena, Argentinan eta Mexikon, hain zuen ere. Hala ere, gaur egun Europa eta gainontzeko herrialde batzuetara ere azkar hedatzen ari da.

ZelaiaAldatu

 
Padel zelaia

Bere tamaina tenis zelaiaren herena da. Zelaia inguratzen duen zenbait zati burdin harizkoak dira eta gainontzekoa porlanezkoa edo beirazkoa izan daiteke. Pilotak edozein hormatatik errebote egin dezake, baina lurrean behin bakarrik bote egin dezake itzuli aurretik.

  • 20 metro luze eta 10 metro zabal da pista. Atzeko paretak 3 metroko altuera dute eta alboko hormek 4 metro
  • Jokatzeko eremuaren erdian zelaia bitan banatzen duen sare bat dago. Erdian gehienez 88 cm-ko altuera du, bi aldeetatik 92 cm-ra handituz.
  • Zelaiaren alde bat, bi zatitan banatuta dago hesiarekiko elkartzuta. Azteko hormatik 3 metrotara, sarearekiko paralelo dagoen lerroa dago.

ArauakAldatu

  • 3 pilota besterik ezin dira erabili.
  • Pilotak horman errebote egin dezake.
  • Bote bat bakarrik eman dezake zelaiaren alde batean. Bi bote eginez gero edo hormari zuzenean joz gero, txar moduan hartuko da.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Home | World Padel Tour» worldpadeltour.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.