Izotz gaineko abiadura-patinaje

Izotz gaineko abiadura-patinajea edo izotz gaineko abiadurako irristaketa neguko kirola da, bertan abiadurako izotz-pista obalean izotz-irristailu gainean hainbat distantziatako lasterketak egitean datzana. Hiru motako txapelketak egiten dira: pista luzeko abiadura-patinajea, pista laburreko abiadura-patinajea eta maratoiko abiadura-patinajea. Nazioarteko Irristaketa Batasunak antolatzen ditu lasterketak eta Chamonix-ko Neguko Olinpiar Jokoetan estreinatu zen.

Abiadura patinajea
Gobernu Maila Gorena International Skating Union (ISU)
Ezaugarriak
Generoak Emakumezkoa Gizonezkoa Mixtoa
Presentzia
Olinpikoa 1924 pista luzekoa 1992 pista laburrekoa

1892an sortu zen federazio internazionala, negu kiroletatik lehena. Kirol modalitate oso ezaguna dugu, Herbeheretan, Hego-korean eta baita Norvegian ere, ordea, oso postu ona dute ere munduko rankingean, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania, Italia, Japonia, Errusia eta Kazakhstanek. Munduko txapelketako zirkuitu bat dago, estatu hauetako bitan beti lasterketak eginez, eta hirugarren bat urtero Thilaf izotz pistan (Herenveen, Herbehereak).1892an sortu zen federazio internazionala (International Skating Union), negu kiroletatik lehena.

Modalitateak aldatu

Pistaren neurri estandarra 400 metrokoa da, hala ere, batzuetan 200, 250 eta 333⅓ metrokoak erabiltzen dira.

International Skating Unioneko arauak distantzia ea neurrietan nolabaiteko aldaerak onartzen ditu.

Pista laburreko abiadura patinajea (Short track speed skating) distantzia motzetako modalitatea da, non 500 eta 1000 metroko lasterketak egiten diren.

Bestetik, pista luzeko abiadura patinajean, 1500 metro eta 3000m-ko lasterketak emakumetan eta 5000 metrokoak gizonetan izanez banakako Olinpiar jokoetako abiadura patinajeko distantzia luzeenak.

Abiadura patinajeko lasterketa gehienak, pista obalatuetan egin ohi dira, nahiz eta badauden beste aukera batzuk. Aldaerak, pistaren distantzian, kurbaren zabaleran eta inklinazioan, eta baita ere pista itxia edo irekia izatean daude gehienbat, beste aldagai bat, irteera eta amaiera puntuen kointzidentzian egon daiteke.

Herbeheretan, maratoiak, izotz kanal naturaletan egiten dituzte, ordea batzuetan egoera klimatologikoak medio, pista artifizilak erabili beharra dago, eta 400 metrokoak direnez luzeenak, 100 itzuliko probak ere egiten dira.

Historia aldatu

Abiadura patinajea Eskandinavia, Ipar Europa eta Herbeheretan sortu zen. Bertako natiboek hezur bat jartzen zuten euren oinetako zoletan, neguan izozten ziren erreka eta bideetatik ibiltzeko eta hortik dator bere jatorria, William Fitzstephen-ek 1194ean esandakoaren arabera.

Abiadura irristaketa bertan hasi bazen ere, laster zabaldu zen beste lurraldeetara eta 1592an, pauso garrantzitsu bat eman zen Eskozian burdinazko filamentu bat gehitu zitzaionean hezurra ordezkatuz. Ondoren, 1642an lehen abiadura irristaketa elkartea sortu zen ''The Skating Club Of Edinburgh''.

Gerora, 1763an lehen abiadura patinajearen lasterketa ofiziala antolatu zen Fense-n, Ingalaterran, Abiadura Patinaje Asoziazio Nazionala-k (National Ice Skating Association) antolatua. Aldi berean, Herbehereetan Elfstedentocht izeneko lasterketa ezagun bat antolatzen hasi zen, Friesland probintziako 11 hiriak lotzen zituen kanala zeharkatzen zuelarik.

1851an, Ipar Amerikara zabaldu zen. Azkenik, 1889an Herbehetan lehenengo munduko txapelketa antolatu zen, eta 3 urte geroago ISU (International Skating Union) sortu zen bertan. XX. mendetik aurrera, abiadura patinajea kirol modalitate ezaguna eta olinpikoa bilakatuz.

Nazioarteko Irristaketa Batasuna (ISU, International Skating Union) aldatu

 
ISU logoa

XIX. mendean hasi ziren antolatutako abiadura-patinajearen lehenengo lasterketak. 1884an, Norvegiako Axel Paulsen Munduko Abiadura patinajeko amateur txapeldun bezala goraipatu zen, hainbat lasterketa irabazi ondoren AEB-etan. Bost urte geroago, Amsterdam-en ospatu zen Munduko I. txapelketa, Errusia, AEB, Britania Handiko eta Herbeheretako lastekariekin. Internationale Eislauf Vereinigung, edo International Skating Union, 15 naziotako pertsonak sortu zuten Scheveningen-en 1892an, neguko kiroletako lehen federazio internazionala bilakatuz. Ordurarte txapelketak herbeeretako federazio edo asoziazio batek antolatzen zituen esklusiboki. Bertan hasi ziren, distantzia et neurri ezberdinetako lasterketa eta pistak estandarizatzen, honela pista motzeko eta luzeko neurri desberdineko lasterketak desberdinduz. Garai hartan txapelketak amateurrak ziren esklusiboki, eta profesionalek ezin zuten parte hartu; egoera horrek arazoak sortzen zituen. Honen adibide dugu 1904ean Peter Sinnerud-ek irabazi zuen munduko txapelketaren deskalifikazioa, profesionalismoa auziperatuz. Munduko eta distantzia ezberdinetako munduko errekorrak 1891an hasi ziren neurtzen, honek ekarri zuen, denbora gutxian munduko errekorraren apurketa azkar eta handia, nahiz eta 1894tik aurrera jada ikusten dugu hurrengo errekorrak hobetzea gero eta gehiago kostatu izan dela, adibidez, 5000 metroko Jaap Eden-en errekorra, 1894ean Europako Hamar txapelketan lortu zuena, 17 urtez egon zen apurtu gabe.


Elfstedentocht txapelketa aldatu

Elfstedentocht 1909an sortutako txapelketa da. Gaur egun, era irregularrean antolatzen den txapelketa da. Izan ere, Herbeeretako Friesland probintziako hiriak komunikatzen dituen kanalak lotzen dituen lasterketa bat da eta beraz, neguko eguraldiaren menpe egongo da txapelketa burutzea. Lasterketa hau, pista artifizialak sortu arte 15 alditan egin da gutxi gorabehera 100 urtetan. Munduko txapelketak ere ezin ziren urtero burutu pista hauen sorrerara arte. Herbehereetan honetaz baliatuz, eta kirol honen ezagutza handia medio, pista artifizial asko egin ziren bertan eta honela lortzen dute urtero munduko potentzia handiena izatea kirol honetan. Elfstedentoch lasterketa burutzeko egoera naturalean izan behar denez, batzuetan beste herrialde batzuetan burutu izan dira, nahiko antzeko egoera simulatuz, adibidez, Austria, Finlandia edo Kanadan. Munduko patinatzaile onenak hartzen dute parte lasterketa honetan irabazteko helburuarekin.

Joko Olinpikoak aldatu

Abiadura patinajea 1924an izan zen lehen aldiz olinpiar jokoetan. Nahiz eta 1914ko Olinpiar Jokoetako kongresuan esan 1916ko jokoetan izango zela, kirol hau ez zen 1924. urtera arte (Chamonix) olinpikoa izan, I. Mundu Gerragatik besteak beste. Urte horretan, Charles Jewtraw-ek izan zen txapelketan garaile. Denboraren nuerketa arazo handia izan zen 500m-ko proban ordulari elektronikoak iritsi arte 1960. hamarkadan. Finlandiako eta Norvegiako kirolariak irabazi zituzten I. Mundu Gerran zehar domin guztiak. Izan ere, ISU-ak arautzen zituen estilo edo distantziak ez ziren packstyle-ekoak eta horregatik, Herbehereetako eta AEB-etako kirolariek ez zuten lehiatzen. 1932an izan zen ISU-ak estilo hauek onartu zituenean. Amerikarrak izan ziren nagusi kirol honetan hasieran, norvegiarren lehiarekin. Norvegiarrak, suitzarrak, finlandiarrak eta japoniarrak protesta egin zuten packstyle-aren aldeko ISU-aren mugimenduaren aurka, honen atzera-pausua eskatuz.

Aurrerapauso teknikoak aldatu

Pista artifizialak, 1960ko Neguko Olinpiar Jokoetan erabili ziren lehenengoz eta urte berean izan zen lehen emakumezkoen abiadura patinajeko txapelketa ofiziala. Ondoren, jantzi aerodinamikoen arazoa etorri zen, eta hauek arautzeko prozesua. Pista luzeko eta laburreko distantzietarako jantzi bera arautu zen, laburrekoak burukoa ere erabili zezaketelarik, jauziak oso arruntak baitira distantzia hauetan. Ondorengo aurrerapena, malgukidun zapatillak izan ziren. Hauek 1971an iritsi ziren eta munduko errekor denak hobetzeko arrazoi nagusia izan dira, bataz besteko abiadura 45km/h-tik 52km/h-ra igoz 1500m-ko distantzian. Beste distantzietako lasterketetan antzerakoa gertatu da abiaduraren igoerarekin.

Profesionaltze prozesua aldatu

1972 urteaz geroztik, europako pista luzeko abiadura-patinajeko txapelketa edo erregulartasun liga osatu zen, International Speed Skating League, bertan ordura arteko eta momentuko lasterkari onenak aritu ziren lehian bi urtetan zehar, arazo ekonomikoak direla medio ezin izan zutelako aurrera jarraitu txapelketa honekin. Gainera, ISU-k ez zuen profesionaltasuna bultzatzen eta txapelketan honek ez zuen inongo federazio internazionalen laguntzarik. Geroxeago, ISU-k sortu zuen bere munduko txapelketa bat, diru laguntza erakargarriekin, eta honekin batera, 90ko hamarkadan, talde profesional askoren sorrera gertatu zen herbeheretan. Honek mundu mailako herbeheretarren nagusitasuna ekarri zuen, bakarrik atleta japoniar eta amerikar gutxi batzuk borrokatu edo baldintzatu ahal izan dutelarik, azken hauek lehen distantzia motzean ere irabazle asko eduki dituzte. Orain ordea, ia denak distantzia luzeko kirolariak dituzte, olinpiar jokoetan domin bat irabazteko nahiak distantzia motzetik luzera pasarazi die eta.

Pista laburra eta Olinpiar Jokoak aldatu

Ez zen izan 1992. urtera arte pista laburreko modalitateen Olinpiar Jokoetan parte hartzea. Europan dauden kirol honetako estatu nagusietan, ez du inoiz pista motzeko distantziak luzekoak izan duen arrakasta izan. Nahiz eta, berriagoka izan distantzia laburreko lasterketak azken urteetan nahiko azkar doa zabaltzen pista luzekoa baino azkarrago, gehienbat pista izotz hockeyekoa izan daitekeelako eta oso eskura ditugu pista hauek mundu osoan zehar, ordea pista luze obalatuak espezialagoak dira eta toki gutxiagotan aurkitu ditzakegu.

Abiadura patinajea Euskal Herrian aldatu

Maila nazionalean, Espainian ez da oso ezaguna kirol modalitate hau neguak ez baitira oso hotzak izaten eta beraz, izotz gutxi dagoenez, ez dago tradizio handirik kirol honetan. Hala ere, badago abiadura patinajeko federazio nazionala (Espainia mailan) eta autonomikoa (Euskal Herri mailan). Honek azaltzen du zergatik ez duen inoiz dominarik irabazi ez Euskal Herriko kirolariren batek ez Espainiako kirolaririk Europa maila edo maila altuagoko lasterketetan.

  • Domeinu irabazleen lista (Heerenveen 2017 arte)
# Herrialdea Guztira
1 Herbehereak 43 44 45 132
2 Norvegia 37 35 35 107
3 Alemania 24 19 9 52
4 Errusia 19 13 23 55
5 Suezia 10 5 7 22
6 Finlandia 8 7 6 21
7 Txekiar Errepublika 5 2 3 10
8 Austria 3 6 4 13
9 Italia 1 4 2 7
10 Letonia 1 0 0 1
11 Belgika 0 2 1 3
12 Frantzia 0 1 1 2
13 Hungaria 0 0 2 2
TOTAL 151 138 138 427

Arauak aldatu

Pista laburrak aldatu

 
Pista laburreko abiadura patinajea

Lasterketak beti ordulariko aurkako zentzuan korritzen dira, 111m-ko distantziako pistan. Lasterketa hauek taldekako irteeran (mass start format) hasten dira, non 6 patinatzaile batera ertengo diren. Santzioak era desberdinekoak izan daitezke, irteera faltsua, galaraztea, edo mozketa pista barrutik. Irteera faltsua, lasterketa irteera eman aurretik ertenez gero ematen da, galraztea edo eragoztea, patinatzaile bat bestearen bidean sartzen edo gurutzatzen denean, bigarren honek bere abiadura edo norabidea galtzeko, eta azkenik mozketa, bidea markatzen duten marketatik ertetzen denean ematen da.

Pista luzeak aldatu

 
Pista luzeko abiadura patinajea

Lasterketak beti ordulariko aurkako zentzuan korritzen dira, 400m-ko distantziako pista obalatuan. Denak, banaka egiten dira, nahiz eta, binaka egiten diren irteerak baina bakoitzak bere bidea duelarik eta ezin dute biak bide bera eduki momentu berean. Bi bide daude pista osoan zehar, eta itzuli bakoitzean aldatzen joango dira biak distantzia ber-bera egiteko, zabaletik datorren lasterkariak duelarik bide eskubidea aldaketa momentu berean egingo badute. Hemen santzioak ere jaso ditzazkezu irteera faltsua, galaraztea, edo mozketa pista barrutik egitearren. Irristilari batek bere lasterketan falta egin badu edo jauzi egin bada, berriro egiteko aukera izango dute. Ez dago gainerainongo finalik, behin egiten duzu zure distantzia eta ondoren daudenen artean denboraren arabera klasifikazioa egiten da.Hemen ere daukagu banakakoa ez den modalitate bakarra, talde-jazarpen proba, non hemen ere bi 3-4 ko taldek distantzia bat burutuko duten, ordea, hemen talde bakoitza, pistako puntu desberdinetatik hasiko dira, eta beti pista osoa erabili ahalko dute itzuliak ematen dituzten bitartean, beti barrukaldea izanez itzulia egiteko distantziarik laburrena eta erabiliena.

Ekipamendua aldatu

Abiadura patinak, oso desberdinak dira hockey edo patinaje artististikoekin alderatuz gero. Hauek, ez dira botak, zapatillak dira, zeren eta orkatilararte iristen dira soilik. Oinetako, burdinezko aho zorrotza, 30-45 zm-ko luzeera eta zabalera desberdinetako izan daiteke patinatzailearen urte eta altueraren arabera. Distantzia laburreko oinetakoan burdinezko ahoa bi adetatik dago lotuta, luzekoa (clap skates) aurrekaldetik dago lotuta oinetakora, atzekaldean malguki bat duelarik burdinetik oinetakoaren erdikaldera iristen dena, honek indar gehio egitea baimentzen diolarik irristaketa bakoitzeko, abiadura handituz.

Euskal herriko izotzetako pistak aldatu

Txuri urdin aldatu

 
Txuri urdin izotz jauregia

Txuri-Urdin Izotz Jauregia Anoeta kirol esparruan dago. Izotz gaineko hockey eta patinaje artistikoaren nazioarteko lehiaketetarako tamaina ofizialeko izotz-pista dauka (28x58=1625 m²). Bertan izotz gaineko edozein aisialdi ekintza praktika daiteke. 650 ikusleentzako eserlekuak ditu eta eserlekuetatik kanpo beste 400 lagunentzako lekua dago. 1973.ean zabaldu zuten eta 2000.ean berritu, instalazioak hobetzeko. Gimnasioa eta kirol anitzeko aretoa daude. Kafetegitik izotz-pista ikus daiteke. Irakasleak daude. (Anoeta, 24  20014  DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN).

Bakh aldatu

 
Bakh izotz pista

Bakh kirol-zentro berrian dago Gasteizko izotz gaineko patinaje pista. Patinajeaz gozatu nahi duen edonorentzat zabalik dago, adin mugarik gabe. Pistak harmailak ditu inguruan eta kafetegi bat dago; bertatik izotz-pista ikus daiteke. Ekintza ezberdinak antolatzen dituzte bertan: eskolako izotz-programa, patinaje artistiko eta hockey ikastaroak eta txapelketa ofizialak, besteak beste. Horrez gainera, taldeentzako txango bereziak prestatzen dituzte.( Biosferako pasealekua, z/g  01080  VITORIA-GASTEIZ).

Ikusi ere aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. NBC's Olympics coverage
  2. (in Norwegian) Olympiske vinterleker 1924–2006, Åge Dalby, Jan Greve, Per Jorsett, ISBN 82-7286-162-3, Akilles forlag 2006, pg. 29
  3. (in Dutch) Wat is Langebaanschaatsen, KNSB.nl
  4. (in Norwegian) Skøytesportens stjerner, Knut Bjørnsen and Per Jorsett, J. W. Cappelens forlag 1971, pg. 183
  5. Less orange during the uneven years, from nrc.nl, published 1 July 1999
  6. (in Norwegian) Olympiske vinterleker 1924–2006, Åge Dalby, Jan Greve, Per Jorsett, ISBN 82-7286-162-3, Akilles forlag 2006, pg. 252
  7. (in Norwegian) Olympiske vinterleker 1924–2006, Åge Dalby, Jan Greve, Per Jorsett, ISBN 82-7286-162-3, Akilles forlag 2006, pg. 230
  8. Turner, James, in collaboration with Zaidman, Michael (1997). The History of Roller Skating. National Museum of Roller Skating. ISBN 0-9658192-0-5.
  9. Roller Skating 3: Types of Competition, from hickoksprots.com. Retrieved 25 December 2006
  10. World In-Line Skating Medalists - Men
  11. Ice Skating, The Electronic Encyclopedia of Chicago
  12. Sportsboken 1992, Schibsted forlag, ISBN 82-516-1428-7
  13. "longtrack". www.socalspeedskating.org. Retrieved 2015-11-02.

Bibliografia aldatu

  • Dianne Holum: The Complete Handbook of Speed Skating (1984), ISBN 0-89490-051-X
  • USOC: A Basic Guide to Speed Skating, Griffin Publishers - Torrance, Ca. (2002), ISBN 1-58000-087-8
  • Barry Publow: Speed on Skates, Human Kinetics Publishers - Champaign, Ill. (1999), ISBN 0-88011-721-4
  • Matthias Opatz: Taschenfibel Eisschnelllauf (Pocketguide Speedskating), Lotok Publ. - Stedten-upon-Ilm, Germany (2005), ISBN 3-939088-00-5

External links aldatu

Kanpo estekak aldatu