Borisav Jović (serbieraz: Борисав Јовић; Nikšić, Batočina, 1928ko urriaren 19a - Belgrad, 2021eko irailaren 13a) jugoslaviar eta serbiar ekonomialari, politikari eta diplomazialaria izan zen. Jugoslaviako presidentea izan zen 1990eko maiatzetik 1991ko maiatzera.

Borisav Jović

12. Lerrokatu Gabeko Mugimenduko idazkari nagusi

1990eko maiatzaren 15a - 1991ko maiatzaren 15a
Janez Drnovšek - Stjepan Mesić
12. Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako presidentea

1990eko maiatzaren 15a - 1991ko maiatzaren 15a
Janez Drnovšek - Sejdo Bajramović (en) Itzuli
Jugoslabiako enbaxadorea Italian

1975 - 1979
Bizitza
JaiotzaNikšić (en) Itzuli1928ko urriaren 19a
Herrialdea Jugoslavia  (1928 -  1992)
 Serbia eta Montenegro  (1992 -  2006)
 Serbia  (2006 -  2021)
Lehen hizkuntzaserbiera
HeriotzaBelgrad2021eko irailaren 13a (92 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Belgrade Faculty of Economics (en) Itzuli
Hizkuntzakserbiera
errusiera
italiera
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, diplomazialaria, politikaria eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Socialist Party of Serbia (en) Itzuli
League of Communists of Serbia (en) Itzuli
Jugoslaviako Komunisten Liga
IMDB: nm1268947 Edit the value on Wikidata

Ekonomia ikasi zuen Belgradeko Unibertsitatean. 1970eko hamarkadan, Jugoslaviako enbaxadorea izan zen Italian. Serbiako Alderdi Sozialistako buruzagia eta Jugoslaviako presidentetza kolektiboko ordezkari serbiarra izan zen.

Slobodan Miloševićen aliatua eta aholkularia izan zen, eta boterera iristen lagundu zion. 1990eko maiatzaren eta 1991ko maiatzaren artean Jugoslaviako Presidentetza Kolektiboko presidentea izan zen, ordezkari serbiarraren txandan. Serbia eta Kroazia Jugoslaviatik kanporatzea eta serbiarrak bizi diren Kroaziako eremuak atxikitzea proposatu zuen. Urteko agintaldiaren amaieran presidentetzan, Jović saiatu zen Stjepan Mesić Kroaziako ordezkariaren kargu hartzea saihesten, eta larrialdietarako botereak eskatu zituen. Azkenean ezin izan zituen Esloveniaren eta Kroaziaren independentziak saihestu.