Brunei,[2] izen ofiziala Bruneiko Estatua, Bakearen Egoitza[2] (malaysieraz: Negara Brunei Darussalam, jawi alfabetoan: نڬارا بروني دارالسلام), Hego-ekialdeko Asiako estatu burujabea da, Borneo uhartearen iparraldeko kostaldean dagoena. Iparraldean Hego Txinako itsasoa du, eta Malaysiako Sarawak estatua gainerakoan (Sarawakek Brunei bitan banatzen du, gainera). 5.765 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2018an 442.400 biztanle zituen.[1] Hiriburua Bandar Seri Begawan da.

Bruneiko Estatua, Bakearen Egoitza
برني دارالسلام
Negara Brunei Darussalam
Bandera Armarria
Goiburua: Brunei Darussalam
“Brunei, bakearen aberria”
Ereserkia: Allah Peliharakan Sultan
Hiriburua
eta hiri handiena
Bandar Seri Begawan
Hizkuntza ofiziala(k) malaysiera
Herritarra bruneitar
Gobernua Monarkia absolutua
 -  Sultana Hassanal Bolkiah
Independentzia
 -  Erresuma Batutik >1983ko abenduak 31 
Azalera
 -  Guztira 5,765[1] km2
 -  Ura (%) 8,6
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2018[1]) 442.400 (168.a)
 -  Dentsitatea 72,1 bizt./km2 (134.a)
Dirua Dolar bruneitar (BND)
Ordu-eremua GMT +8 (UTC+8)
 -  Udan (DST)  (UTC+8)
Aurrezenbakia 673
Internet domeinua bn
txinera, ingelesa eta tawi hizkuntzak hitz egiten dira.

GeografiaAldatu

Hego-ekialdeko Asiaan dago, Borneo uhartearen iparraldeko itsasbazterrean. Mendebalde, hegoalde eta ekialdetik Malaysiako Sarawak estatuak inguratzen du, eta bitan zatitzen. Iparraldean 161 kilometroko kostaldea du Hego Txinako itsasoaren ertzean. Itsasaldea laua da, eta ekialdea menditsua; mendebaldea zelaia da, muinoalde batzuekin. Bukit Pagon (1.850 metro) da mendirik garaiena. Klima ekuatoriala dago, beroa eta euritsua.[3]

HistoriaAldatu

1984. urtean burujabetasuna lortu zuenez gero, Hassanal Bolkiah sultana izan da Bruneiko estatuburu eta gobernuburua. Errege-familiaren barneko liskarrak eta administrazio publikoan, armadan eta ekonomian atzerritarrek (Britainia Handiak eta Estatu Batuek batez ere) izan duten boterea izan dira azken urteetako historiaren ezaugarri nagusiak. Sultanak ez du onartu liberalizazio politikoa eta oso politika itxia eraman du aurrera, nahiz eta 1993az gero nolabaiteko zabaltzea ekarri zuten aldaketa txikiak izan ziren; harreman diplomatikoak sortu zituen Albania, Bulgaria, Costa Rica eta Myanmarekin; inbertsioak egin zituen Vietnamen eta Txinan; 1993an APEC elkartearen bileran parte hartu zuen (Asia-Ozeano Bareko Elkarte Ekonomikoa) eta GATT hitzarmena sinatu zuen. 1998an, sute handiak izan ziren Borneo uhartean, Indonesiaren lurraldean, eta Bruneiraino iritsitako keak kalte handiak eragin zituen eguneroko bizitzan.

2019an, sultanak zigor kodea erreformatu eta xaria lege islamikoa ezarri zuen. Nazio Batuen Erakundeak eta hainbat eragilek gogor kritikatu zuten neurria.[4]

Gobernua eta administrazioaAldatu

PolitikaAldatu

Sultanerri konstituzionala da (konstituzioa 1959an sartu zen indarrean), eta sultanak du aginpide absolutua; bera da estatuburu eta gobernuburua, eta berak izendatzen ditu kargu politiko eta administratibo gehienak eta, oro har, agindu bidez gobernatzen du herrialdea. 2019an, xaria lege islamikoa ezarri zen.[3]

Banaketa administratiboaAldatu

Lau barruti (daïra) eta 38 azpibarrutitan (mukim) banaturik dago.

Barrutia Hiriburua Biztanleria (2011ko errolda) Eremua (km2)
Belait Kuala Belait 60.744 2.724
Tutong Pekan Tutong 43.852 1.166
Brunei-Muara Bandar Seri Begawan 279.924 571
Temburong Pekan Bangar 8.852 1.304

DemografiaAldatu

BiztanleriaAldatu

2018an 442.400 biztanle zituen.[1] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 22,4 dira, 15-24 urte bitartekoak % 16,1, 25-54 urte bitartekoak % 47,2, 55-64 urte bitartekoak % 8,3, eta 65 urtetik gorakoak % 5,9. Bizi itxaropena 77,9 urtekoa da; 75,5 urtekoa gizonezkoena eta 80,4 urtekoa emakumezkoena (2020ko zenbatespenak).[3] Hezkuntza doakoa da maila guztietan, baita bertako zein atzerriko unibertsitateetan ikasketak egiten dituztenentzat ere. Biztanle gehienak hiriburuan bizi dira.

Banaketa etnikoaAldatu

Gizatalde nagusiak malaysiarrak (% 65,7) eta txinatarrak (% 10,3) dira.[3].

HizkuntzakAldatu

Malaysiera (ofiziala), ingelesa (harreman ofizialetarako erabiltzen dena) eta txinera dira hizkuntza nagusiak.

ErlijioaAldatu

Biztanleen % 78,8 musulmanak dira, % 8,7 kristauak, eta % 7,8 budistak (2011ko zenbatespena).[3].

EkonomiaAldatu

 
Muarako portua.

Oro har, aski herrialde aberatsa da, eta Asiako hego-ekialdeko estatuen artean bizi-maila altuena duena. Bertako eta atzerriko enpresen mende dago Bruneiko ekonomia, eta petrolioaren ustiapena da jarduera nagusia (petrolio-ekoizle handietakoa da). Petroliotik eta gas naturaletik ateratzen da barne produktu gordinaren % 65, gutxi gorabehera. Dena dela, ekonomia-jarduerak ugaritzeko ahaleginak egiten ari da gobernua, petrolioaren gorabeheren mende baitago bestela herrialdea. Petrolioaren prezioen beherakadaren eta Asiako krisiaren eraginez, esaterako, Bruneiko ekonomiaren hazkundea oso murritza izan zen 1999an. Petrolioaz gainera, garrantzitsua da baso-ustiapena eta nekazaritza. Bruneiko sultana, Hassanal Bolkiah, munduko pertsonarik aberatsenetakoa da.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d Brunei. citypopulation.de . Noiz kontsultatua: 2020-2-4.
  2. a b 38. araua: Munduko estatuen izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia, euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2011-03-30.
  3. a b c d e Brunei. The World Factbook, cia.gov . Noiz kontsultatua: 2020-2-4.
  4. Berasain Tristan, Kristina. Bruneiko sultanak adulterioa eta homosexualitatea harrika hiltzearekin zigortuko ditu. Berria egunkaria, 2019ko apirilak 4, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2020-2-4.

Kanpo estekakAldatu