Tuterako geltokia
Tutera Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren eta autobus geltoki bat da, Tutera udalerrian kokatuta dagoena.
Tutera | |
---|---|
Hurrengo trenak | |
Kokapena | |
Helbidea | Geltoki plaza, z/g; 31500 |
Udalerria | Tutera, Nafarroa Garaia |
Geltokiaren datuak | |
Kodea | 81202 |
Irekiera | 1861eko maiatzaren 16a |
Irisgarria | |
Zerbitzuak | |
Aldageltokia | |
Nasak | 9 |
Trenbideak | 4 |
Jabea | Trenbide Azpiegituren Administratzailea |
Eragilea | Renfe Operadora |
Garraio zerbitzuak | |
NBus | 301 Iruñea ↔ Soria (autobidetik) 350 Iruñea ↔ Tutera ↔ Zaragoza 351 Tutera ↔ Tarazona 352 Tutera ↔ Fitero 353 Tutera ↔ Cortes 354 Tutera ↔ Alesbes 355 Tutera ↔ Milagro |
Urbanoa | G Diaz Bravo ↔ Ospitalea |
Geltokia 1861eko maiatzaren 16an ireki zen.
Egoera
aldatuGeltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
- Zaragoza — Altsasu: 77,416 kilometro-puntua
- Tutera — Tarazona: 0,000 kilometro-puntua
Sarbideak
aldatuHistoria
aldatuGeltokia 1861eko maiatzaren 16an ireki zen, Aragoi eta Nafarroa lotu nahi zituen trenbidearen Tutera-Murelu Konde zatia ireki zuenean, Zaragozatik Iruñerako Burdinbide Konpainia delakoak, Zaragoza-Altsasu burdinbidea. Azken horrek Zaragozatik Bartzelonarako Burdinbide Konpainia bat egin zuen, eta ondorioz, Zaragozatik Iruñea eta Bartzelonarako Burdinbide Konpainia sortu zen.[2]
1861ko irailaren 18n, Zaragoza-Altsasu burdinbidea handitu zen, Casetastik Tuterara.[3]
1878ko apirilaren 1ean, bere egoera ekonomiko txarrak Norteko Konpainiarekin bat egitera behartu zuen, Altsasutik haratagoko trenbideen jabea zena eta burdinbidea Gasteiz, Donostia, Bilbo edo Burgosekin lotuz.
1941ean, Espainiako trenbidearen nazionalizazioak Norteko Konpainia sortu berrian integratzea ekarri zuen, RENFE enpresa publikoa sortu zen.[4]
2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]
Geltokia
aldatuHerrigunearen mendebaldean dago, Ebro ibaia eta Azucarera parketik hurbil. Hiru solairudun pabilioi batez osatutako bidaiarientzako eraikin zabala du, bi hegal gehigarri eta mutur banatan bi dorre. Lau burdinbide eta bidaiarientzako bi plataforma ditu, bata albokoa eta bestea erdikoa. Biak ere, estaliak dira.
Bidai txartel saltokia, informazio gunea, itxaron gela, komunak, kafetegia, jatetxea, auto alokairua eta pertsona ezgaituentzako zerbitzu egokituak ere baditu. Kanpoaldean, aparkaleku egokitua eta autobus geltokia daude.
Zerbitzuak
aldatuDistantzia luzea
aldatuDistantzia ertaina
aldatu
|
Hiriarteko garraioa
aldatuNafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 301 350 351 352 353 354 eta 355 lineak zerbitzua ematen diote geltoki honi:
|
Etorkizuna
aldatuEz dago etorkizuneko planik geltoki hau oraingoz barne hartzen duenik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ EuroFerroviarios. «Tutera (geltokia)» www.euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ «Zaragozatik Iruñera eta Altsasura» web.archive.org 2011-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ ROP, 1896, 13. zk, 262/265 orr.
- ↑ Herri Lanen Memoria 1884
- ↑ Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
|
[[Kategoria:]]