Ireki menu nagusia

Petri Rodezkoa, Petri Andoudequekoa ere deitua (Rodez, ? - Tolosa Okzitaniakoa, 1115), okzitaniar elizgizona[1] eta Iruñeko gotzaina izan zen.[2] Iruñeko gotzain postuko bere esleipenak politika berri bati eman zion hasiera, frankoen (okzitaniarren) aldekoa eta nafarren kontrakoa, Pirinioez iparraldetik etorritako fraide eta elizgizonen olde batez lagundua.[2]

Petri Rodezkoa
Iruñeko gotzaina

Bizitza
Jaiotza Rodez, ?
Heriotza Tolosa Okzitania1115
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa

Gurasoak Dido de Andouque eta Estefania zituen. Conquesen eta Thomièresen fraidea izan ondoren, azken monasterio horretako Frotardo abadeak Iruñeko apezpiku izateko haren izendapena bultzatu zuen. Hala egin zuten, eta haren izendapen urtean bertan, Monjardingo gaztelua fraide frantsesei (okzitaniarrei) eman zien.[2]

Iruñeko Katedraleko Kabildoa berrantolatu zuen San Agustinen araua jarraituz: kargu berriak ezarri zituen (priore, artzadiakono, sakristau...), eraikin berriak egin zituen (tartean 1100ean katedral erromanikoa) eta erromatar liturgia inposatu zuen, toledotarra edo mozarabiarra baztertuz. Bere diozesiaren mugak hedatu egin zituen eta nafar elizak zein monasterioak eman zizkien beste frantses batzuei, adibidez, Jon Done Satordi Artaxoako monasterioa, Tolosa Okzitaniako Jon Done Satordiri transferitua, haren hamarren, primizia, jabetza eta ogasunarekin batera.[2]

Hasiera hasieratik Antso V.a Nafarroakoaren laguntza izan zuen. Petri I.a Nafarroakoari laguntza eman zion Huesca eta Barbastro konkistatzeko eta honek Zubiri eta bi etxe Huescan eman zizkion[3] Gurutzadetan parte hartzeko asmoarekin, 1100. urtean Lur Santura joan zen eta itzultzean Okzitaniako Tolosan geratu zen.

ErreferentziakAldatu

  1.   Idazle asko (1994) La catedral de Pamplona I Elortzibar: Nafarroako Kutxa 37. orrialdea ISBN 84-87120-21-0 .
  2. a b c d   Orella, Jose Luis (2010) «La gasconización medieval occidental del Reino de Navarra» Lurralde (33): 204 ISSN 0211-5891 . Noiz kontsultatua: 2018-10-21 .
  3.   Idazle asko (1990) Gran Enciclopedia Navarra Villatuerta: Nafarroako Kutxa 66. orrialdea ISBN 84-87120-11-3 .


Aurrekoa
Gartzia Ramirez
Iruñeko apezpikua
1083 - 1115
Ondorengoa
Gilen