Arrada

Murelu Kondeko kontzejua eta udalburua, Nafarroa Garaian

Arrada[1][a] Aragoiko Erriberako Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.

Arrada
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Gurutze Sainduaren eliza, Nafarroa etorbidean


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErdialdea
UdalerriaMurelu Konde
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Rada
Burua
(2019-2023)
Miguel Rodriguez Jimenez
(kontzejuburua)
Posta kodea31391
Herritarraarradatar
Geografia
Koordenatuak42°19′11″N 1°34′27″W / 42.319722222222°N 1.5741666666667°W / 42.319722222222; -1.5741666666667
Azalera28,50 km²
Garaiera344 metro
Distantzia65,9 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria596 (2021:  0)
Datu gehigarriak
Sorrera1954ko urtarrilaren 1an

Herria Espainiako Kolonizazio Institutuak XX. mendearen erdialdean eraikitako bat izan zen, Nafarroan beste 4 herrirekin batera, Erdi Aroko herri hustu bat zegoen lekuan. 2021 urtean 596 biztanle zituen.

Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerriko udalburua da. Bertako biztanleak arradarrak dira.

Izena aldatu

Arrada toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Arrada (1131)
  • Rada (1192)
  • Errada (1201)
  • Rada (1258)
  • Rada (1311)
  • Raada (1360)
  • Rada (1366)
  • Rada (1534)
  • Rada (1702)
  • Rada (1816)
  • Arrada (1990)
  • Arrada (2000)

Etimologia aldatu

Mikel Belaskoren ustez, esanahi ezezaguna du. Izen enigmatiko gisa definitzen du, eta Arrada edo Errada forma zaharra izan zuela adierazten du. Batzuetan, "herri zabala" edo "iratze herria" bezala itzuli izan da, baina oinarririk gabe. Arturo Kanpionek "erre" euskal ahotsarekin lotu zuen populazioaren izena.

Arrada hau XV. mendean suntsitutako herri hustutik eta izen bereko izen horretatik bereizteko, Arrada horrek "Zaharra" izena jaso ohi du.

Ezaugarriak aldatu

Armarria aldatu

Arradako armarriak honako blasoi hau du:[3]

« Hondo berde batez eta aurrean urrezko hiru dorredun gaztelu batez osatuta dago, erdikoa handiagoa izanik. »

Geografia aldatu

Arrada Erdialdea eskualdean dago, Aragoiko Erribera eremu naturalean, Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Arrada Erriberriko merindadeko herria da, Bardeatik iparraldera, eta Erriberritik hamar kilometro hegoaldera. Herrira heltzeko N-121 errepidea hartu behar da Kaparrotsu edo Erriberri abiapuntutzat harturik.

Geografiaren aldetik, Aragoiko Erribera eskualdean dago, hau da, Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.[4][5]

Inguru babestua da Arradako ibar-basoak, Aragoi ibaian.

Klima eta landaredia aldatu

Herriak klima mediterraneo kontinentala dauka. Urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa (aldaketa termiko handiarekin) eta prezipitazioak 400 eta 500mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 60-70 baino ez dira izaten. Prezipitazioak nahiko irregularrak dira urte osoan zehar (ekainekin abuztura hiru hilabete idor daude), eta orokorrean ugariagoak dira udaberri eta udazkenean. Haizerik ohikoena iparreko ziertzo haizea da; eta, uda garaian, hegoaldekoa.

Arrada iparraldean klima mediterraneoari dagozkion espeziak aurki daitezke, zumelak batez ere, eta hegoaldean, txapardi eta pinuak. Horrez gain, igeltsua ugaria den hegoaldeko lurretan, landare gipsikola eta halofiloak ageri dira.

Estazio meteorologikoa aldatu

Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerrian ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Kaparrotsu pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 303 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]

      Datu klimatikoak (Kaparrotsu, 1953-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 23.0 28.0 32.0 38.5 42.0 47.0 43.0 41.0 33.0 27.0 21.0 47.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.8 12.1 16.2 18.3 23.0 28.3 31.4 31.0 26.6 20.6 14.0 10.2 20.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.5 6.9 10.2 12.3 16.7 21.2 23.9 23.7 19.9 15.1 9.4 6.1 14.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.3 1.7 4.2 6.3 10.3 14.2 16.4 16.4 13.2 9.5 4.9 2.0 8.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -7.0 -7.0 -3.0 1.0 5.0 8.0 7.0 4.0 -1.0 -8.0 -13.0 -13.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 27.7 22.9 25.9 50.9 48.3 31.6 22.1 25.0 42.4 47.7 41.1 35.8 421.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 32.5 26.6 31.0 44.2 50.6 42.2 35.8 83.0 84.2 45.5 42.5 41.2 84.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.1 8.2 7.7 10.3 9.7 6.4 4.6 4.7 5.8 9.6 10.9 9.7 97.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.7 0.8 0.4 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 0.6 2.7
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia aldatu

Arradako kontzejua, 1972an sortu zen, Nafarroako Foru Aldundiarekin sinaturiko akordioaren ondorioz. Kontzejua Traibuenasko lurretan sortu zen. Kontzeju berriak 2609 hektareako azalera izango zuen, Espainiako Kolonizazio Institutuak herrigune berriak kolonizatzeko eginiko politikaren barnean. Arradako kontzejuko lehen bizilagunak 1960ko hamarkadaren hasierakoak dira, garai hartan hasi zirelako bertan etxeak eraikitzen. Kontzeju independentea eratu arte, Traibuenasko kontzejuko juntaren menpe izan ziren.

Demografia aldatu

2021 urteko erroldaren arabera 596 biztanle zituen Arradak.[8]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
510 513 504 530 542 553 547 541 542 539 523 547 562 580 570 562 590 579 570 585 596
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika aldatu

Arradako kontzejua kontzejuburuak eta lau kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Miguel Rodriguez Jimenez da.

Kontzejua aldatu

Arradako kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Miguel Rodriguez Jimenez da. Kontzejukideak 4 daude:

  • Luis Miguel Galindo Iturraran
  • Itziar Malon Caspe
  • Cristina Dominguez Yoldi
  • Joseba Perales Baztan

Kontzejuburuak aldatu

2011tik, Arradak 3 kontzejuburu izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Juan Carlos Mar Iturbide 2011 2015
Cristina Dominguez Yoldi 2015 2019
Miguel Rodriguez Jimenez 2019 jardunean

Garraioa aldatu

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 325 linea zerbitzua ematen dio kontzeju honi. Herriak autobus geldialdi bakarra du Nafarroa etorbidean, Tafallarantz.

  Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
325 Tafalla ErriberriMurelu KondeTraibuenasKaparrotsu Arrada

325 linea linea erregularra den arren, udalerriko hiru geldialdiak eskariaren araberako geldialdiak baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Koldo Zuazok, 2010ean, Arrada ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[9]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerria eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 0,63k zekien euskaraz, 2010ean % 0,60k eta 2018n % 3,30k.

Jaiak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /aráð̞a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Arrada - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Olite. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. (Gaztelaniaz) Mairaga-Erdialdea Mankomunitatearen webgunean adierazten dute eskualde horretakoa dela.
  5. Euskaltzaindiak 151. arauan (5. orrialdea) dio Aragoi beherea (-a) izena duela Nafarroako eskualde geografiko horrek.
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Kaparrotsu» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Kaparrotsuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. «Arrada» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  9. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu