Rafael Aizpun

Rafael Aizpun Santafé (Caparroso, 1889ko urriaren 24a - Iruñea, 1981eko maiatzaren 1a) [1] legelari eta politikari nafarra izan zen. Jesús Aizpunen aita da.

Rafael Aizpun
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1943ko martxoaren 16a - 1946ko apirilaren 24a
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko otsailaren 28a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Nafarroa
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko azaroaren 26a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Nafarroa
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 13a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Nafarroa
Bizitza
Jaiotza Caparroso1889ko urriaren 24a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1981eko maiatzaren 1a (91 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak abokatua eta politikaria
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Sozial Popularra
Unión Navarra
Q8248861 Itzuli

BiografiaAldatu

Zuzenbidea ikasi zuen Bartzelonan. Liberal autonomista, gaztetan maurismoaren zalea izan zen. 1922an, Partido Social Popularreko kide bihurtu zen, zenbaitek Espainiako lehenengo alderdi demokrazia-kristautzat jo izan duten alderdikoa, Rafael Aizpun bera bezala bestalde,[2] eta Iruñeko Udaleko zinegotzi hautatu zuten. Aizpun lurjabea eta abokatua zen, baita Crédito Navarroko kontseilaria ere. Javier Drondak batez ere jabeen klasearen interes ekonomikoen babesletzat dauka.[3]

1920. urtetik aurrera Eusko Ikaskuntzako kidea ere izan zen. 1930ean Lizarrako Estatutua idazteko batzarretan parte hartu zuen. Bigarren Errepublikako 1931ko hauteskundetan Nafarroako diputatu hautatu zuten, Miguel Gortari katoliko; Jose Antonio Agirre jeltzale eta Joaquín Beuntza eta Rodeznoko kondea karlistekin batera.1933an Unión Navarra alderdia sortu zuen, CEDA barruan egon zena eta gero Acción Popular de Navarra izango zena. 1933an eta 1936an berriro hautatu zuten diputatu. Aldi honetan, Nafarroan nekazaritza erreforma aplikatzearen kontra nabarmendu zen, foruen kontrakoa zela argudiatuz, eta Nafarroan lur-jabetzen pilaketa arazorik zegoela ukatu zuen.[4]

Espainiako justizia ministroa izan zen Lerroux presidentea zela, hau da, 1934ko urritik 1935eko apirilera arte. Industria eta Merkataritza ministroa ere izan zen 1935eko maiatzatik irailera. Ministro gisa, 1934ko urriko iraultzaren ondoren, Nafarroako udal sozialistak bertan behera uzteko lehiatu zen, lurralde horretan istilurik izan ez zen arren.[5] Gerra Zibilean altxatuen alde egin zuen eta, 1938an, lan handia egin zuen 1938ko abenduan sortutako batzordean 1936ko otsailaz geroko errepublikazaleen jarduera zuzenbidez kanpokoa omen zela frogatzeko. Nafarroako Zuzenbide Ikasketen Kontseiluko kide zela, berriz, frankismoak foru-zuzenbidea errespetatzen zuela defenditu zuen.[6] Gerra bukatu eta gero politika utzi zuen.

1960ko hamarkadaren bukaeran, ekonomia irakasle izan zen Nafarroako Unibertsitatea izango zen eskolan.

LanakAldatu

Nafarroako Zuzenbide Foralean aditua, hauek dira idatzi zituen liburuak:

  • Anteproyecto de apéndice de Navarra al Código Civil (1930).
  • Estudio jurídico de las leyes forales (1952).
  • Ideas Generales de las instituciones de Derecho Civil Navarro (1958).

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)Espainiako Kongresuaren fitxa
  2. Dronda, Javier. (2013). Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936). Tafalla: Txalaparta, 101 or. ISBN 978-84-15313-31-1. Payne historialariak, berriz, EAJ-PNV jotzen du Espainiako lehen alderdi demokrata-kristau arrakastatsutzat.
  3. Dronda, Javier (2013), 102. or.
  4. Dronda, Javier (2013), 102. or.
  5. Dronda, Javier (2013), 102. or.
  6. Dronda, Javier (2013), 102. or.