Mexikoko estatua

Constitución Política de los Estados Unidos Mexicanos

Mexikoko estatua (gaztelaniaz: Estado de México) Mexiko erdialdeko estatu federala da. Mugakide ditu iparraldean Hidalgo eta Queretaro, ekialdean Tlaxcala eta Puebla, mendebaldean Michoacán, hegoaldean Morelos eta Guerrero eta erdialdean, ferra itxuraz inguraturik, Mexiko Hiria. 22.357 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 15.175.862 biztanle zituen 2010ean.[1] Hiriburua Toluca de Lerdo bada ere, Ecatepec de Morelos, Nezahualcóyotl, Naucalpan eta Tlalnepantla de Baz handiagoak dira. Izan ere lau hiri hauek Mexiko Hiriko metropoli eremuaren barnean daude.

Mexikoko estatua
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
HiriburuaToluca de Lerdo
GobernadoreaAlfredo del Mazo Maza
LaburduraMéx.
Diputatuak63
Geografia
Koordenatuak19°21′15″N 99°37′51″W / 19.3542°N 99.6308°W / 19.3542; -99.6308
Azalera22.357 km²
Demografia
Biztanleria15.175.862 biztanle (2010[1])
Dentsitatea678.8 bizt/km²
http://www.edomex.gob.mx/

Estatu honetan dago Teotihuacan hiri prehispanikoa, 1987an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuena.[2]

Ilargiaren Piramidea, Teotihuacan

Erreferentziak aldatu

  1. a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
  2. Cité préhispanique de Teotihuacan, whc.unesco.org

Kanpo estekak aldatu