Ireki menu nagusia

Inguru naturala eta kokalekuaAldatu

Nafarroako hegoaldean dago, Tuterako merindadearen iparreko muturrean. Geografiaren aldetik, Aragoi behereko eskualdean dago, hau da, Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.[2][3]

HistoriaAldatu

1981eko maiatzean, Luis de Silva y Azlor de Aragón Mirandako dukeak eta Germaine Bouchez Narrosko markesak, kontzejuaren jabe bakarrak zirenak, errentariei lurrak saldu eta eraikinak kolonoei eman zizkieten. Nafarroako Foru Aldundiak laguntza eman zioten salerosketa egiteko.

Demografia eta biztanleriaAldatu

Udalerri gisa agertzen den erroldan (1842ekoan) 62 biztanle eta 13 etxe zituen. 2008ko erroldaren arabera 55 biztanle ditu.

Traibuenaseko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
70 69 63 62 59 61 61 59

OndareaAldatu

San Joan Batailatzailearen eliza, XVI. mendearen hasieran eraiki zen. Barruan, XVIII. mendeko errataula nagusi barrokoa nabarmentzen da. Erretaularen ondoan, Familia Sakratuari buruzko margo bat dago.

Traibuenasko jauregia, Granadako dukearen jabetza izan zen, eta gaur egun honen ondorengoena. XV. mende amaierako atea eta saetera batzuk kontzerbatzen dira. Antzina, hobi bat izan zen jauregia inguratzen.

Jaiak eta ospakizunakAldatu

Traibuenasko herriko jaiak, abuztuaren 29tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira, San Joanen omenez. Urriaren 7tik hurbilen dagoen igandean, Erradako gainean dagoen San Nikolas elizarako erromeria antolatzen da, Errosarioko Ama Birjinaren omenez.

ZerbitzuakAldatu

Traibuenas, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindiaren EODA
  2. (Gaztelaniaz) Mairaga-Erdialdea Mankomunitatearen webgunean adierazten dute eskualde horretakoa dela.
  3. Euskaltzaindiak 151. arauan (5. orrialdea) dio «Aragoi beherea (-a)» izena duela Nafarroako eskualde geografiko horrek.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu