Iruñeko autobus geltokia
Iruñeko autobus geltokia Iruñea hiriko autobus geltoki nagusia da. 2007ko azaroaren 9an inauguratu zen, bi urteko eraikuntza lanen ostean.
Iruñeko Autobus Geltokia | |
---|---|
![]() Iruñeko geltokiaren kanpoaldea. ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Herria | Iruñea |
Koordenatuak | 42° 48′ 41″ N, 1° 38′ 42″ W / 42.81133°N,1.64506°WKoordenatuak: 42° 48′ 41″ N, 1° 38′ 42″ W / 42.81133°N,1.64506°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2007ko azaroaren 9a |
Inaugurazioa | 2007 |
Arkitektura | |
Zerbitzuak |
![]() |
Webgunea | http://www.estaciondeautobusesdepamplona.com/ |
|
KokalekuaAldatu
Yanguas Miranda kalean dago, Iruñeko Bigarren Zabalgunean eta Iruñeko Ziudadelaren alboan. BI sarrera ditu, bat Bakearen plazan eta beste bat Nafarroako Foruen plazan.
HistoriaAldatu
Geltoki zaharraAldatu
Iruñeko autobus geltoki zaharra, Oliveto kondearen etorbidea kokatzen zen. 1930eko hamarkadan eraikia, Espainia mailan autobusak eta autobusean joateko txartelak ateratzeko txarteldegiak eraikin berean bildu zituen lehen hiria izan zen Iruñea. Geltokia altxatu zen orubeak 4.900 metro karratu zituen guztira, eta geltokiaren eraikuntza errentagarria egiteko, etxebizitzak altxatu ziren orubearen alboetan. Horrela, autobus geltokia, orubearen erdigunean eraiki zen, etxebizitzen utzitako patioan alegia.
Geltokiaren eraikuntzan 175.000 pezeta gastatu ziren, eta 1934ko azaroaren 17an zabaldu zuten.
Geltoki berriaAldatu
Lurpeko geltoki berriak guztira hiru solairu dauzka. Kanpoaldean lurpean geltoki bat dagoela adierazten duen bakarra, autobus eta kotxeen sartu irtenerako eraiki den arrapal da. 35.000 metro karratuko gune berdeen azpian eraikia, geltokiak 28 autobusentzako nasak dauzka (behar izanez gero beste 24 autobusentzako tokia dagoelarik). Autobusentzako dartsena honen berezitasun nagusia daukan forma biribila da.
Geltokiak dituen baliabideen artean, aire girotudun itxaron gela, eta bidaitxartelak ateratzeko 18 leihatila, informazio bulegoa, autobusen joan-etorria adierazten duten pantaila elektronikoak, kontsigna automatikoa eta taxi eta autoentzako lurpeko aparkalekua dira aipagarri. Horrez gain, geltokiarekin batera, merkatal-gune txiki bat eraiki da, guztira 18 denda eta bi jatetxerekin, merkatal-gune honek sarbide zuzena dauka kanpoaldetik.
Geltokiak trafikoa kontrolatzeko zentrua dauka, segurtasun kamerak eta segurtasun arduradunak eguneko 24 orduetan, orain arte geltoki zaharrean gertatu ez bezala. Lurpeko aparkalekuak 17.000 metro karratuko azalera dauka, eta guztira 400 kotxerentzako edukiera dago. Kanpoaldea eta aparkalekua (-3 solairuan kokatua) zuzenean komunikatzen dituen igogailu bat eraiki da.
EraikuntzaAldatu
1990eko hamarkada hasieran Iruñeko udalak geltoki berri baterako proiektuaren prestaketa hasi zuen, eta ideia lehiaketa bat antolatu zuen, Yanguas eta Miranda kalean eraiki beharko zen geltoki berrirako diseinua aukeratu nahiean. 2004ean lehiaketa hartan irabazle irtendako proiektuaren behin betiko diseinua erabaki zen. Eraikitze lanak 2005. urteko uztailaren 20ean hasi ziren. Geltokiaren diseinuaren proiektua 2006ko martxoan aldatu behar izan zuten, orubean aurkituriko aztarna arkeologikoak zirela eta.
Proiektuaren azken aldaketa horrek, geltokiaren eraikuntza garestitu zuen eta guztira 38 milioi euroko inbertsioa egingo da. Guztira lurpeko hiru solairu eraikiko dira. Lurpeko bi solairu, autobus geltokiaren ihardueretarako izango dira, hau da, autobusen joan-etorrietarako. Hirugarren solairuan, autoentzako aparkaleku bat egokituko da, guztira 598 kotxerentzako edukiera duena. 2006ko martxoan proiektua aldatzean, aparkalekua handitu zen.
Geltokia 2007ko azaroaren 9an inauguratu zen. Geltokia Azysa eraikuntza enpresa nafarrak eraiki du.
Konpainiak eta HelmugakAldatu
NBusAldatu
Linea | Jatorria | Helmuga | Besteak | Ustiapena |
---|---|---|---|---|
|
Iruñea | Soria | Tafalla, Tutera, | Conda |
Artieda[1][2][3]Aldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Iruñea | Jaurrieta | - |
Iruñea | Eugi | - |
Iruñea | Orreaga | - |
Bilman Bus[4]Aldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Irun | La Manga del Mar Menor
- |
Iruñea
Teruel, Valentzia, Benidorm, Alicante, Murtzia, Santa Pola, Guardamar, Torrevieja, Campoamor, San Pedro del Pinatar, Santiago de la Ribera, Los Alcázares |
CONDA[5]Aldatu
NafarroaAldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Iruñea | Lodosa | - |
Iruñea | Milagro | - |
Iruñea | Otsagabia | - |
Iruñea | Orbaizeta | - |
Iruñea | Irunberri | - |
Iruñea | Tafalla | Artaxoa |
Iruñea | Tutera | - |
Iruñea | Fitero | - |
Iruñea | Garraioaren Hiria | - |
NazionalakAldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Iruñea | Donostia | - |
Iruñea | Zaragoza | - |
Donostia | Castelló de la Plana | Iruñea |
Donostia | Salou | Iruñea |
Donostia | Bartzelona | Iruñea |
NazioartekoakAldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Iruñea | Donibane Garazi | - |
Iruñea | Baiona | Donibane Garazi |
Iruñea | Lourdes | - |
EDSA[6]Aldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Iruñea | Eibar | Soraluze, Bergara, Zumarraga, Beasain, Lazkao |
La Baztanesa[7]Aldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Iruñea | Erratzu | Elizondo |
Iruñea | Donostia | Oronoz-Mugairi, Doneztebe, Irun |
La Burundesa[8]Aldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Iruñea | Gatseiz | - |
Iruñea | Bilbo | - |
Iruñea | Donostia | Lesaka, Irun |
Iruñea | Ubarmin Klinika | - |
Iruñea | Santander | - |
Iruñea | Zarautz (Udan) | Orio |
Iruñea | Altsasu | Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Uharte Arakil, Irurtzun |
Iruñea | Jaka | - |
La Estellesa[9]Aldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Iruñea | Logroño | Lizarra, Gares |
Iruñea | Azagra | Lizarra, Calahorra |
Iruñea | Sartaguda | Lizarra |
La Mugiroarra[10]Aldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Iruñea | Aldatz | - |
La Pamplonesa[11]Aldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Iruñea | Bidaurreta | Etxauri, Ororbia, Asiain |
Iruñea | Arraitz (Bentak) | Ultzama |
La Tafallesa[12]Aldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Iruñea | Uztarroze | - |
Iruñea | Figarol | Zarrakaztelu |
Iruñea | Erriberri | Tafalla |
Iruñea | Faltzes | - |
Iruñea | Lerin | - |
La Veloz Sangüesina[13]Aldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Iruñea | Zangoza | - |
Iruñea | Kaseda | Zangoza |
Leizaran Mariezcurrena[14]Aldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Iruñea | Doneztebe | Leitza |
PLM[15]Aldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Iruñea | Madril | Logroño |
Iruñea | Jaen | Lizarra, Logroño, Madril |
Vibasa (Monbus)[16]Aldatu
Jatorria | Helmuga | Besteak |
---|---|---|
Irun | Bartzelona | Donostia, Tolosa, Iruñea, Tutera, Alfajarin, Lleida |
Irun | Salou | Donostia, Andoain, Iruñea, Tutera, Alfajarin, Lleida, Tarragona |
Beste konpainiakAldatu
- Autobuses Jimenez Sur
- Autobuses Rio Irati
- Continental Auto
- La Union
- PESA
Eskualdeko Hiri Garraioarekin konexioaAldatu
Eskualdeko Hiri Garraioa | |
---|---|
Geldialdia | Linea |
Armada etorbidea | |
Oliveto kondearen etorbidea | |
Yanguas Miranda kalea | |
Zaragoza etorbidea |
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Autocares Artieda Pamplona y Navarra alquiler autobuses» www.autocaresartieda.com Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ «Autocares Artieda Pamplona y Navarra alquiler autobuses» www.autocaresartieda.com Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ «Autocares Artieda Pamplona y Navarra alquiler autobuses» www.autocaresartieda.com Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ «Estaciones y puntos de venta | Bilman Bus» web.bilmanbus.es Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
- ↑ «Conda S.A. - Disfruta de tu viaje todo irá sobre ruedas» www.conda.es Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ «Línea Eibar-Pamplona» www.edsa.es Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ «Autobuses Elizondo - Pamplona - San Sebastián» www.labaztanesa.com Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ Bidaiarien zerbitzura -. Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Rutas Regulares - LA ESTELLESA» www.laestellesa.com Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ «Iruñeko Autobus Geltokia - LA MUGUIROARRA, S.A.» www.estaciondeautobusesdepamplona.com Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ «autobuses la pamplonesa - HORARIOS LINEAS REGULARES» www.lapamplonesa.com Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
- ↑ «Iruñeko Autobus Geltokia - LA TAFALLESA, S.A.» www.estaciondeautobusesdepamplona.com Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ «Iruñeko Autobus Geltokia - LA VELOZ SANGÜESINA. S.A.» www.estaciondeautobusesdepamplona.com Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ (Gaztelaniaz) «ORDUTEGIAK» autobusesleizaran Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ (Gaztelaniaz) plmadmin. «Rutas» PLM Autocares Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ (Gaztelaniaz) Monbus. «Mapa Rutas autobús - Compra billetes online» Monbus Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
Ikus gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Autobus geltokiaren webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz) Geltoki berria iruditan.