Murillo el Cuende
Murillo el Cuende[4] ([muɾiʎo el kuenðe] gaztelaniaz eta ofizialki; Murelu Konde [muɾelu konðe] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroa Garaiko hegoaldeko udalerri bat da. 653 biztanle zituen 2014. urtean, eta Iruñeko hiriburutik 50 kilometro hegoaldera dago.
Murillo el Cuende | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Erriberriko merindadea | ||||||||
Eskualdea | Arga-Aragoiko Erribera | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea |
Jesús María Mar Iturbide (PSN) | ||||||||
Posta kodea |
31391 | ||||||||
INE kodea |
31178 | ||||||||
Herritarra | murilloar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 23′ 52″ N, 1° 37′ 47″ W / 42.397777777778°N,1.6297222222222°WKoordenatuak: 42° 23′ 52″ N, 1° 37′ 47″ W / 42.397777777778°N,1.6297222222222°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 58,85 km2 | ||||||||
Garaiera | 350 metro | ||||||||
Distantzia | 50 km Iruñera | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
673 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 11,1 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 30,69 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 53,57 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,8 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 14,24 (2013) | ||||||||
Euskara | |||||||||
Euskaldunak[1] | % 0,6 (2010) | ||||||||
Erabilera estimatua[2] | % 0,0 (2011) | ||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||
Etxeko erabilera | % | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Webgunea | http://www.murilloelcuende.com |
IzenaAldatu
Udalerriaren izen ofiziala eta Murillo el Cuende[4] bada ere, hainbatetan Murelu Konde erabili izan da.
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokalekuaAldatu
Murillo el Cuende Erriberriko merindadeko udalerria da, Bardeatik iparraldera, eta Erriberritik hamar kilometro hegoaldera. Herrira heltzeko N-121 errepidea hartu behar da Caparroso edo Erriberri abiapuntutzat harturik.
Geografiaren aldetik, Aragoi behereko eskualdean dago, hau da, Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.[5][6]
Mugakide ditu iparraldean Erriberri eta Pitillas, hegoaldean Bardea, ekialdean Santakara eta Mélida eta mendebaldean Caparroso.
Klima eta landarediaAldatu
Udalerriak klima mediterraneo kontinentala dauka. Urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa (aldaketa termiko handiarekin) eta prezipitazioak 400 eta 500mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 60-70 baino ez dira izaten. Prezipitazioak nahiko irregularrak dira urte osoan zehar (ekainekin abuztura hiru hilabete idor daude), eta orokorrean ugariagoak dira udaberri eta udazkenean. Haizerik ohikoena iparreko ziertzo haizea da; eta, uda garaian, hegoaldekoa.
Murillo iparraldean klima mediterraneoari dagozkion espeziak aurki daitezke, zumelak batez ere, eta hegoaldean, txapardi eta pinuak. Horrez gain, igeltsua ugaria den hegoaldeko lurretan, landare gipsikola eta halofiloak ageri dira.
Estazio meteorologikoaAldatu
Traibuenasko auzoan, itsasoaren mailatik 312 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
HerriakAldatu
Hiru herri daude udalerri honetan barnan: Murillo el Cuende izen berekoa, Arrada eta Traibuenas.
HistoriaAldatu
Arradako kontzejua, 1972an sortu zen, Nafarroako Foru Aldundiarekin sinaturiko akordioaren ondorioz. Kontzejua Traibuenasko lurretan sortu zen. Kontzeju berriak 2.609 hektareako azalera izango zuen, Espainiako gobernuak herrigune berriak kolonizatzeko eginiko politikaren barnean. Arradako kontzejuko lehen bizilagunak 1960ko hamarkadaren hasierakoak dira, garai hartan hasi zirelako bertan etxeak eraikitzen. Kontzeju independentea eratu arte, Traibuenasko kontzejuko juntaren menpe izan ziren.
Traibuenasko kontzejua bestalde, 1845an Murillo el Cuendera bildu zen, Nafarroa Garaian eginiko erreforma administratiboarekin batera. 1855ean Nafarroa Garaian 13.000 hildakotik gora eragin zuen kolera izurriak Murillon izandako eragina, txikia izan zen.
EkonomiaAldatu
Murillo el Cuendeko jarduera ekonomiko nagusiak bi dira: industria eta batez ere nekazaritza. Biztanle gehienak nekazaritzarekin zerikusia duten lanetan aritzen dira, gehienbat Murillo el Cuende eta Traibuenasko kontzejuetan. Azken horretan, mahasti ugari dago landaturik, eta eskualdeko ardogintza enpresa garrantzitsu bat bertan dago.
Arradako egoera desberdina da, betan bizi diren familia bakoitzak, IRYDA elkarteari erositako lur zati bat dauka, baina gaur egun, lur horiek, ortu osagarriak baino ez dira. Zerri eta ardi abere-lurren ustiategiak nagusi dira bertan, guztira lau ustiategi daudelarik. Horrez gain, 25 pertsona enplegatzen dituen elementu elektromagnetikoak ekoizten dituen lantegi bat dago. Orokorrean, biztanle gehienak, Caparroso eta Tafallan dauden lantegietan egiten dute lan.
DemografiaAldatu
Murillo el Cuendeko biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 24 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,70a (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
2007an UPN alderdiko Ángel Arnaudas Granell aukeratu zuten alkatek. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz gehiengo absolutua baina PSNrekin lau botoren alde txikia egon zela. Baliogabeko botoak 6 izan ziren (emandako guztien %1,22a) eta zurizko 18 boto izan ziren (botoen %3,72a). Abstentzioa %15,67koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 235 | 4 |
PSN | 231 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan alderdi berberak aurkeztu ziren baina egoera irauli egin zen eta PSNk irabazi zuen.[8] Alkatetza Jesús María Marrentzat izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
PSN | 277 | 5 |
UPN | 165 | 2 |
UdaletxeaAldatu
Udaletxea XX. mendearen amaieran berriztu zen azken aldiz. Beheko solairua harriz eginda dago eta lehen solairuan balkoi korritu bat ageri da. Balkoirantz zabaldutako bi hutsalen artean udalerriko armarria dago. Udala alkatea eta sei zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Santa Fe Plaza, 5 (Murillo el Cuende kontzejua)
Alkateen zerrendaAldatu
1999 - 2003 | Ángel Arnaudas Granell | UPN |
2003 - 2007 | Ángel Arnaudas Granell | UPN |
2007 - 2011 | Ángel Arnaudas Granell | UPN |
2011 - 2015 | Jesús María Mar Iturbide | PSN |
Azpiegitura eta garraioakAldatu
Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean. Autobusak honako ibilbidea egiten du:
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Murillo el Cuende eremu ez-euskalduneko udalerria da. Hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 0,63k zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak eta ospakizunakAldatu
Herriko jaiak, abuztuko azken asteburuan ospatzen dira, Santa Feren omenez. Bestalde, maiatzaren 15ean eta egun horretatik hurbilen dagoen asteburuan, San Isidroren jaiak ospatzen dira, herriko nekazarien omenez.
ArradanAldatu
Familiaren eguna, herriko gurasoen elkarteak antolatzen du, udalaren laguntzarekin, ekainean, umeek eskola amaitzean. Murillo el Cuendeko kontzejuak bezala, Arradak ere San Isidro eguna ospatzen du maiatzaren 15ean. Arradako herriko jaiak, abuztuko azken asteburuan ospatzen dira. Udalak, hiru herrietako jubilatuen arteko anaiarte bazkari bat antolatzen du.
Erromeriei eta jai erlijiosoei dagokionez, honako hauek ospatzen dira: irailean, Arradako gainean dagoen San Nikolas elizarako erromeria, maiatz edo ekainean Ihintzeko Andre Mariaren erromeria, eta irailaren 14an, Gurutze Santuaren gurtzea.
TraibuenasenAldatu
Traibuenasko herriko jaiak, abuztuaren 29tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira, San Joanen omenez. Urriaren 7tik hurbilen dagoen igandean, Arradako gainean dagoen San Nikolas elizarako erromeria antolatzen da, Arrosarioko Andre Mariaren omenez.
Ondasun nabarmenakAldatu
Santa Fe elizaAldatu
Santa Fe eliza, XVI. mendean eraiki eta XVIII. mendean handitu zen. Erretaula nagusiaren aurrealdean, XVIII. mendeko erretaula barroko bat ageri da. Herrigunetik, hurbil, muino txiki baten gainean, Erdi Aroko eliza txiki baten arrastoak daude, "Gurutze Santuaren baseliza" izenekoak. Eraikina, 1200. urtearen inguruan eraiki zen, eta gaur egun abside erdizirkularra eta ondoko zati bat baino ez dira mantentzen zutik.
ArradaAldatu
Arradan, antzinako eraikuntzen arrasto ugari aurkitu dira. 100 metro harresi inguru azaleratu dira, eta bi dorreen arrastoak. Horrez gain, kale baten eta etxebizitza zaharren arrastoak aztertu dituzte harresiaren ondoan.
San Nikolas elizari dagokionez, 1986 eta 1987 urteen artean, Vianako Printzea elkarteak, eliza zaharberritzeko lanak hasi zituen. Elizaren atzean, nekropolia dago, bizilagunak euren jabetzekin lurperatzeko erabiltzen zena. Almenara dorrea bestalde, harlanduzko dorre biribila dago, herriaren defentsarako dorre baino, seinaleak egiteko erabiltzen zena.
Gaur egungo ondareari dagokionean, Gurutze Santuaren parrokia, herri berria 1960ko hamarkadan eraikitzearekin batera altxatu zen.
TraibuenasenAldatu
San Joan Batailatzailearen eliza, XVI. mendearen hasieran eraiki zen. Barruan, XVIII. mendeko erretaula nagusi barrokoa nabarmentzen da. Erretaularen ondoan, Familia Sakratuari buruzko margo bat dago.
Traibuenasko jauregia, Granadako dukearen jabetza izan zen, eta gaur egun honen ondorengoena. XV. mende amaierako atea eta saetera batzuk kontserbatzen dira. Antzina, hobi bat izan zen jauregia inguratzen.
ZerbitzuakAldatu
Murillo el Cuende, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Mairaga-Erdialdea Mankomunitatearen webgunean adierazten dute eskualde horretakoa dela.
- ↑ Euskaltzaindiak 151. arauan (5. orrialdea) dio Aragoi beherea (-a) izena duela Nafarroako eskualde geografiko horrek.
- ↑ Nafarroako Meteorologia Agentziaren webgunea.
- ↑ Emaitzak Berrian.
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Murillo el Cuendeko udalaren webgunea.
- Arradako Itxaropen kalea Google Street View-n.
- (Gaztelaniaz) Murillo el Cuenderi buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |