San Joan Bataiatzailearen eliza (Burlata)
San Joan Bataiatzailearen eliza Nafarroako Burlata udalerrian dagoen eliza bat da. San Joan Bataiatzailearen omenez sagaratua dago.
San Joan Bataiatzailearen eliza | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Burlata |
Koordenatuak | 42°49′N 1°37′W / 42.82°N 1.62°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1954ko urriaren 7a |
Izena | Joanes Bataiatzailea |
Arkitektura | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-248 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
248 | |
|
Kokalekua
aldatuEliz plazako 4. zenbakian dago.
Eraikina
aldatuAntzinako eliza
aldatuAntzinako eliza gaur egungo San Joan plazan zegoen. San Joan Bataiatzailearen omenez eginiko erretaula nagusia nahiz San Blasen omenez eginikoa Nafarroako Museoan daude. Esteban de Obray frantses zizelkariak eta Juan del Bosque iruindar margolariak egin zuten erretaula nagusia.[1]
-
Barnealdea.
-
San Joan Bataiatzailearen irudia.
Gaur egungo eliza
aldatu1952ko ekainaren 24an, San Joan egunarekin batera eliza berria izanen zenaren lehen harria paratu zuten. Basilio Armendariz jauna erretore-lanetan zegoen eta Pedro Santesteban herriko alkatea zen. 1954ko urriaren 17an inauguratu eraikina zuten. Javier Yarnoz arkitektoak tenpluaren proiektua gauzatu zuen.
Eraikinaren oinplanoa latindar gurutze formakoa da, egitura modernokoa, eta nabarmenak dira elizaren barnealdeko altzariak, Nafarroako hainbat tokitatik hartuak. Gaur egungo erretaula nagusia estilo neoklasikoari dagokio, eta Iruñeko katedraletik hartua da (San Blasen omenezko erretaula da).[1]
Garraioa
aldatuEskualdeko Hiri Garraioak 3 linea ditu:
|
|
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «SAN JUAN ELIZA - Burlatako Udala» www.burlada.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).