Hauteskundeak aldatu

2007ko hauteskundeak aldatu

2007an José Muñoz Arias (PSN) atera zen alkate. Orduan alderdirik bozkatuena UPN izan zen, guztira bost zinegotzi eskuratuz. PSNek (4), Nafarroa Baik (4) eta NEBek (1) akordioa egin zuten eta Muñoz alkate izendatu zuten. Udalbatza Eusko Abertzale Ekintzak (2) eta CDNk (1) osatu zuten.

2007ko hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:

Burlatako Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 2.190 5
PSN 2.153 4
Nafarroa Bai 2.052 4
EAE 1.018 2
CDN 769 1
NEB 463 1

Baliogabeko botoak 46 izan ziren (emandako guztien %0,52) eta 150 boto zuri izan ziren (botoen %1,71). Abstentzioa %33,47koa izan zen.

2011ko hauteskundeak aldatu

2011n zerrenda hauek aurkeztu ziren: UPN (4), PSN (4), Bildu (4), NaBai 2011 (3), PP (1), I-E (1) eta CDN (0). Zerrendarik bozkatuena izateagatik alkatetza UPNko Juan Carlos Gonzálezentzat izan zen; PSNk uko egin zion beste alderdiekiko akordioak egiteari eta NaBai 2011k I-Eko zinegotzi bakarrari bere hiru botoak eman bazizkion ere ez zen nahikoa izan UPNren aurreko gehiengo absolutua lortzeko[1].

Burlatako Udala-2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 1.759 4
PSN 1.618 4
Bildu 1.548 4
NaBai 2011 1.346 3
PP 663 1
I-E 585 1
CDN 128 0

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu