Ezkabarte

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkaba (argipena)».

Ezkabarte[3] ([es̻kaβaɾte]) Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Iruñerriko eskualdean dagoen Iruñeko merindadekoa. 1.816 biztanle zituen 2014. urtean

Ezkabarte
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ezkabarte Ezkaba menditik.jpg
Flag of None.svg
Bandera

Ezkabarteko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaEscudo de Pamplona.svg Iruñea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEscudo de Ezcabarte.svg Ezcabarte
AlkateaPedro Maria Lezaun Espartza
(Ezkabartearen Alde Bizilagunak)
Posta kodea31194
INE kodea31101
Herritarraezkabartear
Geografia
Koordenatuak42°51′48″N 1°37′15″W / 42.863333333333°N 1.6208333333333°W / 42.863333333333; -1.6208333333333
Azalera34 km²
Garaiera452 metro
Demografia
Biztanleria1.817 (2022: Green Arrow Up.svg 8)
alt_left 861 (%47,4)(2019) (%52) 944 alt_right
Dentsitatea53,63 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 13,22
Ugalkortasuna[1]‰ 42,08
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,35 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 10,52 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 16,70 (2018: Green Arrow Up.svg %4,35)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ezcabarte.es/eu/

1842ko erroldaren ostean sortu zen orain ezagutzen dugun udalerria; urte haietan Garrues (haranaren gehiengoa zena) eta Makirriain udalerri independente gisa agertzen dira baina 1857koan jadanik "Ezkabarte" izenpean agertzen da, gaur egun bezala.

GeografiaAldatu

Ezkabarte Iruñeko metropoli eremuko iparraldean dago.

MugakideakAldatu

Udalerriak mugakide ditu Berriobeiti mendebaldean, Berriozar, Antsoain, Burlata, Atarrabia eta Uharte hegoaldean, Esteribarrekin ekialdean, eta Txulapain, Odieta eta Olaibar iparraldean.

HerriakAldatu

Ezkabarte ondoko herri hauek osatzen dute: Anotz, Arre, Azotz, Zildotz, Eusa, Ezkaba, Garrues, Makirriain, Orikain (herriburua), Orrio eta Sorauren. Aderizko jaurerria ere Ezkabarten dago.

DemografiaAldatu

XXI. mendearen lehen hamarkadan biztanleria etengabe hazi zen. 1996tik biztanleriak % 40 egin zuen gora, eraiki diren ehunka etxebizitza berrietara etorritako bizilagun berriak zirela eta.

Ezkabarteko biztanleria

2008ko erroldan, Espainiaz kanpoko 76 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 4,83 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

UdaletxeaAldatu

Udaletxea 1962an eraiki zen eta errepidearen ertzean dago, Orikaingo kontzejuan. Bi solairu eta lau fatxada dauzka, eta fatxadetako batean, harria eta porlana nahasten dira. Antzinako udaletxea ere kontzeju berean izan zen, eta gaur egun, eraikinean etxebizitzak daude. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Irungo errepidea, 13 (Orikain)

Udal hauteskundeakAldatu

2007an Arreko Independenteak (IA-AI) herritar taldeko Carola Gutiérrez Collazos aukeratu zuten alkate. Udaletxeko bederatzi zinegotzietatik hiru lortu zituen bere talde politikoak; hautetsi kopuru berarekin zerrendarik bozkatuena Agrupación Concejos de Ezkabarte izan zen baina AIk Ezkabartearen Alde Bizilagunak[4] (edo Vecinos por Ezcabarte, AIVE-EAB; 2 zinegotzi) taldearekin ituna sinatu zuen. Baliogabeko botoak 112 izan ziren (emandako guztien % 12,38) eta boto zuriak hamabost (% 1,89). Abstentzioa % 28,00 izan zen.

Ezkabarteko Udala 2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Concejos de Ezkabarte (ACE) 245 3
Arreko Independenteak (AI) 225 3
Ezkabartearen Alde Bizilagunak 165 2
Nafarroa Bai 143 1

2011n hauek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta lortutako zinegotzi kopurua: Gutiérrez Collazos alkatea buru zen Agrupación Independientes de Ezcabarte-Ezkabarteko Independiente[5] (AIE, 3), Ezkabartearen Alde Bizilagunak (AIVE-EAB, 2), Bildu (2), NaBai 2011 (1) eta PSN (0). Bilduk eta NaBaik AIVE-EABko Pedro María Lezaun aukeratu zuten alkate.[6]

Ezkabarteko Udala 2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
AIE 275 3
AIVE-EAB 206 2
Bildu 184 2
NaBai 2011 178 1
PSN 44 0

AlkateakAldatu

Hauek izan dira Ezkabarteko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Jose Antonio Zabalza Villava[8] 1979 1983 Agrupacion Independiente del Valle de Ezcabarte
1983 1987 Independenteak
1987 1991 Independenteak
1991 1995 Independenteak
1995 1999 Independenteak
1999 2003 Independenteak
2003 2007 Agrupacion Concejos de Ezkabarte
Carola Gutierrez Collazos 2007 2011 Arreko Independenteak
Pedro Maria Lezaun Esparza 2011 2015 Ezkabartearen Alde Bizilagunak
Pedro Maria Lezaun Esparza[7] 2015 2019 Ezkabartearen Alde Bizilagunak
Pedro Maria Lezaun Esparza[7] 2019 Jardunean Ezkabartearen Alde Bizilagunak

GarraioaAldatu

Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren line bat da:

Gainera, La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka Ezkabarteko Sorauren kontzejuan. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez, bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbide hau egiten du:

Ondasun nabarmenakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Hauxe da taldeak erabiltzen duen euskarazko izena; ez nahasi 2003an legez kanpo utzitako Ezkabarteren Alde zerrendarekin.
  5. Horixe da bere izen osoa. Ikus Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
  6. Pedro Lezaun (AIVE) desbanca a Carola Gutiérrez (AIE) en Ezkabarte[Betiko hautsitako esteka], Diario de Navarra, 2011ko ekainaren 12a.
  7. a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  8. (Gaztelaniaz) «Ezcabarte - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).

BibliografiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa