Koldo Gil

txirrindulari nafarra

Koldo Gil Pérez (Burlata, Nafarroa Garaia, 1978ko urtarrilaren 16a) txirrindulari ohia da. 2001 eta 2008 artean izan zen profesionala. Igotzaile gisa nabarmendu zen.

Koldo Gil
Koldo Gil at Giro de Italia 2005.jpg
Bizitza
JaiotzaIruñea1978ko urtarrilaren 16a (43 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Movistar Team 2001-2002
ONCE 2003-2003
ONCE 2004-2005
Saunier Duval-Prodir 2006-2007
Liberty Seguros Continental (en) Itzuli 2008-2008
Movistar Team (ikaslea)2000ko irailaren 1a-2000ko abenduaren 31
 

BizitzaAldatu

Koldo Gil Club Ciclista Villavésen hasi zen lasterketa egiten. Ondoren, Caja Ruralekin lasterketa egin zuen amateur kategorian eta Segoviako Itzulia irabazi zuen. 2000. urtean Banestoren talde amateurrak fitxatu zuen eta 2001ean iBanesto.com talde profesionalerako hartu zuten. 2003an Liberty Seguros taldeak fitxatu zuen, baina 2005ean Saunier Duval-Prodir taldera joan zen.

Lasterketan lortu zuen garaipenik garrantzitsuena 2005eko Italiako Giroko 7. etapa izan zen. Etapa garaipena ez ezik, Mendiko maillot berdea lortu zuen ere. Halere, ezin izan zuen maillota defendatu eta urte horretako Giroa utzi behar izan zuen tendinitis baten erruz.

Hurrengo urtean helduko zitzaion bere garaipenen zerrendako lorpenik handiena: Suitzako Itzulia. Lasterketan, sailkapen nagusiko bigarren amaitu zuen, Jan Ullrich alemaniarraren atzetik; baina Ullrichek dopina egin zuela eta, garaipena kendu zioten, eta Koldo Gili eman.

Kirol lorpenakAldatu

2000

2002

2003

2004

2005

2006

2007

2008

TaldeakAldatu

Kanpo estekakAldatu