Eguesibar
Eguesibar[4] ([eɣues̺iβaɾ]) Nafarroa Garaiko erdialdeko ibar eta udalerri bat da. Iruñerrian dagoen arren, Zangozako merinerriko eta Agoizko epaile-barrutikoa da. 53,28 km2 ditu, eta 19.014 biztanle.
Eguesibar | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Iruñerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Valle de Egüés/Eguesibar | ||
Alkatea | Amaya Larraya (Navarra Suma) | ||
Posta kodea | 31486 | ||
INE kodea | 31086 | ||
Herritarra | eguesibartar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°49′25″N 1°33′26″W / 42.8237222°N 1.5573611°W | ||
Azalera | 53,5 km² | ||
Garaiera | 503 metro | ||
Distantzia | 9 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 22.121 (2023: 326) | ||
Dentsitatea | 171,49 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 45,98 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 102,84 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 86,77 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0,28 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,85 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 10,60 (2018: %2,68) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.valledeegues.com/ |
Ibarreko herriburua Olatz Txipia eta Egues herrien artean txandakatzen zen; geroago Eguesen kokatu zen baina 2011z geroztik udaletxea Sarrigurenen kokatzen da, gaur egun alde haundiz biztanle gehien dituen kontzejuan.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuEguesibar Nafarroa Garaiko erdialdean dago, Iruñerriko ipar-ekialdean, Iruñetik bederatzi kilometrora. Ibarraren hegoaldean, altuera ertaineko hainbat mendi ageri dira, besteak beste Malkaitz eta Tangorri, 811 eta 845 metrokoak.
Udalerriak Arangurenekin egiten du muga hegoaldean, Esteribargo udalerriarekin iparraldean, Lizoainekin ekialdean, eta Uharte, Burlata eta Iruñearekin mendebaldean.
Klima eta landaredia
aldatuEguesibarko klima azpimediterraneoa da, urtero 1.000 eta 1.200mm bitarteko prezipitazioekin. Batez besteko tenperatura 12 °C - 13 °C inguru izaten da, urtean egun euritsuak 100 eta 120 bitarte, eta udan bi hilabete lehor izaten dira.
Udalerriko basorik zabalenetan, zuhaitz koniferoak dira nagusi, 570 hektareatan pinu basati edo jatorrizkoak daude, eta gainontzeko 365 hektareetan, birlandaturiko pinuak.Klima mediterraneoaren ezaugarriei loturiko landaredia (haritzak eta arteak) urriagoa da mendetako birlandaketen ondorioz.
Iruñea-Noain aireportuak, ibar bereko Noain Elortzibar udalerrian dagoena, Espainiako Gobernuaren AEMET meteorologia agentziaren behatokia du. 1975 eta 2000 artean, urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C izan zen, eta prezipitazioak 721 mm izan ziren. Urtero, batez beste, 58 egun oskarbi, 42 izozte eta 2201 eguzki-ordu izan zituen.[5]
Iruñea-Noain aireportuaren datu historikoak (1971-2000)[6] | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1975-2000 | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtean |
Batez besteko tenperatura (°C) | 5,0 | 6,5 | 8,6 | 10,2 | 14,0 | 17,5 | 20,7 | 20,9 | 18,0 | 13,6 | 8,6 | 6,0 | 12,5 |
Batez besteko tenperatura handiena (°C) | 8,9 | 11,1 | 14,0 | 15,5 | 19,8 | 23,9 | 27,6 | 27,8 | 24,4 | 18,7 | 12,8 | 9,7 | 17,8 |
Batez besteko tenperatura txikiena (°C) | 1,2 | 1,9 | 3,3 | 4,9 | 8,2 | 11,2 | 13,7 | 14,0 | 11,7 | 8,4 | 4,3 | 2,4 | 7,1 |
Prezipitazioak (mm) | 63 | 52 | 52 | 77 | 74 | 47 | 40 | 43 | 43 | 74 | 80 | 75 | 721 |
Kontzeptua | Datua | Data |
---|---|---|
Prezipitazio gehien egun batean (l/m²) | ||
Tenperatura handiena (°C) | ||
Tenperatura txikiena (°C) |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Herriak
aldatuOndoko herri hauek osatzen dute udalerria: Altzuza, Ardanatz, Azpa, Badoztain, Egues, Elia, Elkano, Erantsus, Etxalatz, Gorraitz, Ibiriku, Olatz Txipia, Sagaseta, Sarriguren eta Uztarrotz.
Egulbati eta Amokain etxeguneak hutsik daude.
Historia
aldatuIbarrean aspaldiko giza arrastoak aurkitu dira, besteak beste, kristoren aurreko 1.500 urte inguruko aizkora bat. Horrek, argi uzten du ibarrean aspalditik bizi izan direla gizakiak. Gainera, Erromatar Inperio garaiko keramika eta altzairuzko arrastoak aurkitu dira Sarrigurengo kontzejuan.
1184. urtean Atarrabiak Iruñatik forua jaso eta hiribildu independente bilakatu zen, Eguesibartik banatuta. Donejakue bidearen garrantziari lotuta, merkataritza areagotu egin zen. 1268. urtean udalerriaren gaur egungo izenaren lehen aipamena agertu zen Errediezmo liburuan. Mende bat geroago, eta Europa guztian gertatu bezala, Izurri Beltzak hondamendia ekarri zuen Eguesibarra, eta biztanleen herena hil ziren.
Eguesibartik ihes egin zuten Joan eta Katalina Albretekoek, Pirinioez hegoaldera ere erreinatu zuten Nafarroako Erresumako azken errege-erreginek, Gaztelako armada inbaditzaileak Nafarroa Garaia Gaztelako erresumara indarrez anexionatu zuenean. Cisneros kardenalaren aginduz, Nafarroa Garaiko jauregi eta eliza guztiak eraisteko agindua eman zen, eta halaxe gertatu zen Eguesibarren ere Elkano eta Ibirikuko elizekin.
1665. urtean Uhartek hiribildu titulua jaso zuen Iruñearen eskutik eta udalerri independente bihurtuta, Eguesibartik banatu zen. XIX. mende hasieran frantsesek gerratea galdu eta Frantziara bueltan zihoazela, herritik igaro eta Elkanoko kofradiako etxea birrindu zuten. Horrez gain, frantsesak Uharten egon ziren bitartean, inguruko herrietako biztanleak ordaintzeraa behartu zituzten. XIX. mende erdialdeko administrazio-erreforma burutu arte, ibarreko kontzeju guztiek diputatu bat aukeratzen zuten, eta horrez gain, kontzeju bakoitzak erregidore bat zeukan. XIX. mendearen erdialdean, batzarrak Olatz eta Eguesen egiten ziren, bi kontzejuak tartekatuz.
Gerrate Karlistetan, karlisten alde agertu zen Eguesibar. XIX. mendearen bigarren erdian, ibarrak hiru eskola zeuzkan. 1911ko apirilaren 23an Iratiko Burdinbideak bere lehen bidaia egin zuen ibarra zeharkatuz, Eguesek burdinbideko geltokia izan zuen. Burbinbide zerbitzuak 44 urte iraun zuen, 1951. urteko abenduaren 31ra arte. 1950eko hamarkadan lehen traktoreak agertu ziren eta nekazaritzan hainbat hobekuntza izan ziren. Horrez gain, Iruñerriko garapen industrialak eraginda,ehunka biztanle joan ziren ibarrera, Burlatako kontzejuan eraiki ziren milaka etxebizitzetara.
Azken urteak
aldatu1970eko hamarkadan Burlata ibarretik banandu zen, udal propioa lortuz. 1975ean Altzuzako Errikotxiki auzunea eraiki zen, eta urtebete geroago Ubarmin Klinika Elkanon. Mendillorriko kontzejuko etxebizitza proiektua 1991n hasi zen garatzen. Kontzejua, historikoki, Eguesibarko beste herri bat izan zen, baina 1998ko ekainaren 8an Eguesibartik banatzea erabaki zuen Iruñearekin batzeko. Hortaz, egun Iruñeko auzoa da. UPN alderdiko alkate ohiak, Ignacio Galipentzuk, bere kargua utzi behar izan zuen 2003. urtean, Gorraizko eskola bat eraikitzekoa zen orube batean Construcciones Flores enpresari hotel bat eraikitzeko baimena emateagatik,komisio bat jasota[8].Azaroan epaileak Galipentzu funtzionario-eroskeri eta prebarikaziogatik zigortu zuen beste bederatzi pertsonarekin batera. 2009ko ekainean, epai berri batean, urtebeteko kartzela zigorra, kargu publikorik ez izateko zortzi urteko debekua eta 31.500 euroko isuna ordaintzera zigortu zuten.2013. urtean, Nafarroa Baiko Alfonso Etxeberria izendatu zuten alkate.
Bestalde, 1990eko hamarkadaren erdialdean, 2007 arte herriko biztanle gehien zituen kontzeju izandako Gorraitzen urbanizazioaren eraikuntza hasi zen. 2005ean Sarrigurengo kontzejuan eko-hiri bat eraikitzeko asmoarekin, 4.000 etxebizitzaren proiektuari eman zitzaion hasiera. Eguesibarko Udalak 30.000 etxebizitza eraiki nahi ditu hurrengo urteetan ibarrean. Horietako gehienak Sarriguren eta Badoztain kontzejuen artean. Gaur egun Sarriguren da biztanle gehien dituen kontzejua 2007an Gorraitz gainditu ostean.
Segurtasunaren Hiria eta kartzela
aldatuEgunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Nafarroa 2012 plangintzaren arabera, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren Herrizaingo Sailak 1,5 milioi metro koadroko eremua beharko du Iruñeko metropoligunean, kartzela berria eta Foruzaingoaren egoitza berria eraikitzeko. Horrez gain, Nafarroako Foru Erkidegoko larrialdien agentziaren egoitza, segurtasun eskola eta bestelako erakundeak egongo dira hor.
Kokapen zehatzik oraindik ez dagoen arren, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak Eguesibarren, Arangurenen edo Iruñan bertan eraiki nahi du Segurtasunaren Hiria.[9]
Azkenik 2008ko azaro bukaeran, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak proiektua aurkeztu egin zuen. Kokalekua Badoztain eta Iruñerriko ekialdeko ingurabide autobidearen arteko gunea da, Eguesibar, Aranguren eta Iruñeko lurretan.
Ekonomia
aldatuEguesibar biztanleko BPGrik altuena duen Iruñerriko udalerria da.[10] 1990eko hamarkadatik aurrera Nafarroako hiriburuko familia dirudun askok, Gorraitzen egokitu zuten euren bizitokia, bertan ehunka etxebizitza berri eraikita.
Egues kontzejuan, Agoitz eta Iruñea lotzen dituen errepidearen ondoan, "Egues industrialdea" dago.
Demografia
aldatuEguesibarko biztanleria nahiko egonkor ibili zen 1950eko hamarkadara arte. Hortik aurrera, Iruñerri osoak izandako hazkunde demografikoak biztanleria bikoiztu egin zuen urte gutxian. Ibarraren mendebaldeko gune asko azkar batean garatu ziren, (Burlata esaterako). XX. mendearen bigarren erdian, hazkunde demografiko gehieneko kontzeju biak, ibarretik banatu ziren, eta udalerri independente bihurtu zen bata Burlata eta Iruñeko auzo Mendillorri.
1990eko hamarkadaren amaieratik aurrera, hazkundea ibarreko beste kontzeju batzuetara hedatu zen, Gorraitzera hasieran, eta 2000ko hamarkadaren bigarren erdian, Sarrigurenera. Gaur egun, Eguesibarko kontzejurik jendetsuenak horiek dira.
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 490 etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 6,92 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik). Horrez gain, Eguesibar etorkin gutxien dituen Iruñerriko herria da.
Eguesibarko biztanleria |
---|
Politika
aldatuUdaletxea
aldatuNahiz eta historikoki ibarreko udaletxea Egues kontzejuan egon den, gaur egun, Eguesibarko udaletxea gaur egun Sarriguren kontzejuan dago, Eguesibarren biztanle gehien dituen kontzejua baita. Hori dela eta, 2007an alkateak udaletxe berria Sarrigurenen eraikiko zela esan zuen. Eraikinak hiru solairu izango ditu, 4.642 metro koadroko orube batean altxatuko da eta proiektua Juan Miguel Otxotorena arkitektoak egin du.
Eraikuntza lanetan 5 milioi euro gastatu ziren eta aurrikuspenen arabera, eraikitzen 15 hilabete eman zituzten.[11]
- Eguesibarko udaletxea. HELBIDEA: Garajonai kalea, 1 (Sarriguren kontzejua)
Udal hauteskundeak
aldatuUPN alderdiko alkate ohiak Ignacio Galipentzuk bere kargua utzi behar izan zuen 2003. urtean, Gorraizko eskola bat eraikitzekoa zen orube batean Construcciones Flores enpresari hotel bat eraikitzeko baimena emateagatik, dirutan jasotako komisio baten ondoren. Azaroan epaileak epaiketa utzi eta Galipentzu funtzionario-eroskeriagatik eta prebarikazioagatik zigortu egin zuen, beste bederatzi pertsonarekin batera.
Geroa Baiko (2011ko hauteskundeetan Nafarroa Bai) Alfonso Etxeberriak alkatetza eskuratu zuen 2015eko udal hauteskundeen ondoren. 2011ko emaitzekin alderatuz, Geroa Baik emaitzak hobetu zituen eta ia indar bozkatuena izatera iritsi zen, 6 botorengatik UPN gailendu bazen ere. Alfonso Etxeberriak Euskal Herria Bilduren, Eguesibar Gara herri plataformaren eta Izquierda-Ezkerraren babesa jaso zuen.
Eguesibarko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) | 6 / 17 |
6 / 17 |
|||
Geroa Bai (2015) / Nafarroa Bai (NaBai) (2011) | 5 / 17 |
4 / 17 |
|||
Euskal Herria Bildu | 2 / 17 |
2 / 17 |
|||
Eguesibar Gara | 2 / 17 |
||||
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)) | 1 / 17 |
2 / 17 |
|||
Izquierda-Ezkerra | 1 / 17 |
2 / 17 |
|||
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN) | 0 / 17 |
1 / 17 |
|||
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Eguesibarko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[12] | |
1979 | 1983 | Independenteak | ||
1983 | 1987 | Independenteak | ||
1987 | 1991 | Independenteak | ||
1991 | 1995 | Independenteak | ||
Ignacio Gallipienzo | 1995 | 1999 | Independenteak | |
Ignacio Gallipienzo | 1999 | 2003 | Nafar Herriaren Batasuna | |
2003 | 2003 a | Nafar Herriaren Batasuna | ||
Josetxo Andia Garcia de Olaia | 2003 | 2007 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Josetxo Andia Garcia de Olaia | 2007 | 2011 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Josetxo Andia Garcia de Olaia | 2011 | 2013 b | Nafar Herriaren Batasuna | |
Jose Alfonso Etxeberria Goñi | 2013 | 2015 | Nafarroa Bai 2011 | |
Jose Alfonso Etxeberria Goñi[12] | 2015 | 2019 | Geroa Bai | |
Amaia Larraya Marco[12] | 2019 | Jardunean | Navarra Suma |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Azpiegitura
aldatuHerria Iruñerriaren ekialdean kokatzen da, gune metropolitarreko errepide garrantzitsuenetatik gertu. Horrela, Iruñeko ekialdeko ingurabide autobideak, PA-30a alegia, udalerria zeharkatzen du Sarriguren eta Badoztain parean. Horrez gain, N-135 errepidea Zubiri parean.
Garraioa
aldatuUdalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 5 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Eguesibar | |||||
|
|
Gainera, Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka ibarreko hainbat kontzejutan. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Otsagabia - Ezkaroze - Orontze - Espartza Zaraitzu - Sartze - Gorza - Galoze - Nabaskoze - Irunberri - Artieda - Artaxo - Agoitz - Urrotz - Lizoain - Erantsus - Ibiriku - Egues - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Konpainia berdinaren Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak honako ibilbidea egiten du:
- Orbaizeta - Orbara - Aribe - Garralda - Orotz-Betelu - Artzibar - Agoitz - Urrotz - Lizoainibar - Eguesibar - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko, eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibarrekin, Urrotz eta Lizoainibar zeharkatuta.
Kultura
aldatuJaiak eta ospakizunak
aldatuEguesibarko hiriburuaren jatorrizko jaiak ekaineko azken asteburuan ospatzen dira. Dena den, eraikitako auzo berrietan, bestelako jaiak ere ospatzen dira. Sarrigurenen esaterako irailean eta ekainean ospatzen dira.
Kirolak
aldatu- Gorraizko Golf Kluba, 18 zuloko golf zelaia.
- Olatz eta Sarriguren kontzejuetan udal-kiroldegi bana dago.
Taldeak
aldatu- Egües Racing Cycling Team
- C.D. Valle de Egüés
Ondasun nabarmenak
aldatuEguesibarrek hamazazpi eliza erromaniko ditu, ibarrak XII. mendean eginiko ahalegin ekonomiko handiaren adierazle. Elizek jatorrizko hainbat elementu dituzte, baina gaur egungo itxura XVI. mendetik aurreko zaharberritzearen ondorio da.
Ibarrean egindako azken eraikina Jorge Oteizaren museoa da, bertan,eskultorearen lan garrantzitsuenak biltzen dira.
- Altzuza: San Esteban eliza, Erdi Aroko jatorriko eraikina, eta Oteiza Museoa.
- Ardanatz: Ardanazko San Bizente eliza, XIII. mendearen hasieran eraikia.
- Azpa: Azpako San Martin eliza, 1200. urtean eraiki eta XVI. mendean berriztutako eraikina.
- Badoztain: San Miguel eliza, XIII. mendearen hasierako parrokia da. Elizaren ezaugarri nagusiak barrokoakdira.XVI. mendean eliza handitu eta berriztatu zen.
- Egues: San Martin eliza, XIII. mende hasierako eliza gotikoa.
- Elkano: Elkanoko parrokia, estilo gotikokoa.
- Elia: Jasokundearen eliza, XIII. mendeko eraikina.
- Erantsus: Salbatorearen eliza XIII. mendekoa.
- Gorraitz: San Esteban eliza, urtetako utzikeria dela eta, gaur egun elizaren zati bat gordetzen da bakarrik.
- Ibiriku: San Joan Batailatzailearen eliza, XIII. mendean eraiki eta 1588. urtean berriztutako eraikina.
- Olatz Txipia: San Pedro eliza, XII. mendearen amaieran eraikitzen hasi zen.
- Sagaseta: Sagasetako parrokia gotikoa.
- Sarriguren: Santa Engrazia eliza, XIII. mendearen hasierako eliza gotikoa, eta 2009an inauguratutako Santa Engrazia eliza berria. Bestalde, Eguesibarko udaletxea ere bertan dago, Sarrigurengo aintziraren alboan.
- Uztarrotz: San Bartolome eliza.
Eguesibartar ospetsuak
aldatu- Manuel Egueskoa (1654-1729), apaiz eta musikagilea.
- Joakin Lizarraga (1748-1835), apaiz eta idazle euskalduna.
- Josefa "Pepita" Uritz Pi (1883-1958) Badoztaingo andereño, pedagogo eta ekintzailea.[13]
- Ignacio Orbaizeta (1923-2011), txirrindulari eta enpresaburua.
- Francisco Javier López Izkue (1956-), txirrindularia.
- Irati Gorostidi Agirretxe (1988-), artista eta zinemagilea.
- Carlos Lumbreras (2005-), futbolaria.
Bibliografia
aldatu- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXVII, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1510-9
- García Gainza, María Concepción (Dir.) (1985): Catálogo Monumental de Navarra, Iruñea: Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Valores climatológicos estación Pamplona-Aeropuerto 1975-2000». Espainiako Meteorologia Agentzia.
- ↑ aemet.es. Registros históricos del observatorio del Aeropuerto de Pamplona (1975-2000). ].
- ↑ aemet.es. Datos climatológicos de valores extremos (Pamplona-Aeropuerto). .
- ↑ Comienza el juicio del «caso Egüés» con la declaración del ex alcalde, ABC egunkariko albistea.
- ↑ Diario de Navarra egunkaria.
- ↑ Nafarroa Foru Erkidegoko Gobernuaren Estatistika Zerbitzua.
- ↑ Los 10.700 habitantes de Egüés tendrán nuevo consistorio en Sarriguren por 5,1 millones Diario de Noticias egunkariko albistea.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-18).
- ↑ Tubia, Iker. (2019-01-30). «Bizitza, borrokari emana» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-30).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Eguesibarko Udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Eguesibarri buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Eguesibarko Egues kontzejuan dagoen San Martin kalearen ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.
- Zuriñe VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE: «Ibilaldiak Euskal Herritik (LXXXIII): Eguesibar»[Betiko hautsitako esteka], Euskonews Gaztea, 216. zenbakia,