Conchita Bardají

espainiar margolari eta irakaslea

Conchita Bardají (Jaka, 1972) Espainian jaio eta Burlatan lan egiten duen margolari eta margo irakaslea da.

Conchita Bardají

Bizitza
JaiotzaJaka, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Nafarroa
BizilekuaBurlata
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta irakaslea
conchitabardaji.com

Biografia aldatu

Conchita Bardajík txikitatik izan zuen artearekiko interes hori, eta 7 urte zituenetik Zaragozako Olga Rubioren estudiora joaten hasi zen, non bere teknika artisitkoak garatzen aritu zen 12 urtez. Prestakuntza horren ondoren, 1990ean Conchita Bardají Bilbora joan zen Arte Ederrak ikastera Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Eskultura espezialitatean graduatu zen 1995ean. Aipatzekoa da baita 1998. urtean Conchita Baradajík taller bat ireki zuela haren lanak eta beste pertsonen lanak aurrera ateratzeko.

Ikasketak aldatu

Bere ikasketei dagokienez, arestian aipatutako 12 urteez gain, Olga Rubioren estudioan eta Basco Unibertsitateko Arte Ederretako Graduan beste ikasketa azpimarragarri asko egin ditu, hala nola:

 
Conchita Bardají Marrazki eta Pintura Akademia

Irakaskuntza aldatu

Conchita Bardají irakasle gisa hainbat lekutan aritu da lanean. Lehenengoa Biescasko Udaleko pintura tailerrean aritu zen 1996tik 1998ra irakasle lanetan. Lan horrekin batera, Jakako Eskolapioetan 1997tik 1998ra Elastika eta Bisual Hezkuntzako irakaslea izan zen.

Baina irakasle gisa egin duen lanik garrantzitsuena 1998an hasi zen, eta oraindik dirau, lehen aipatu dugun bezala, ordutik Conchita Bardají Marrazketa eta Pintura Tailerra zuzentzen du. Tailer hori Burlatan dago (Nafarroa), eta era guztietako pertsonei ematen dizkie pintura-eskolak.

Lan Artistikoa aldatu

Bere lan artistikoari buruz hitz egiterakoan, aipatzekoa da Conchita Bardajík eragin handia duela naturaren irudietan, bai paisaietan, zuhaitzetan eta baita animaliengan ere. Naturarekiko eragin eta grina hori Conchita Bardajíren honako testu-aipu honetan ikus daiteke: "Zuhaitzek natura izan daitekeen barroko, oroigarri eta ederra irudikatzen dute".[1]

Estiloa aldatu

Bere margotzeko estiloari dagokionez aipatzekoa da hainbat estiloetatik pasatu dela Conchita Bardají, eta aldaketa gehienak bere ikasketa garaian izan zirela Bilbon bizi zen bitartean, lehengoko expresionismotik gerorako abstrakzioraino joanda.

Baina gaur egun bere estiloa askoz errealistagoa da, Conchita Bardajíren hitzetan, "Txikitatik izan naiz margolari errealista, asko gozatzen dut ikusten dudana irudikatzen".[2]

 
Arkatz teknikarekin egindako kuadroa.
 
Oleo-Pintura teknikarekin egindako kuadroa.

Horrez gain aipatzekoa da Conchita Bardajík bi teknika ezberdinen baitan aldatzen du bere estilo errealista, lehenengo teknika arkatzez egindako lanak, zeintzuek marrazki fin eta eleganteak islatzen dituzten. Eta bigarren teknika oleo-pinturekin, teknika honekin ez dira marrazki hain finak ateratzen baian errealismoaren ardatzerkin bi begirada oso ezberdin islatzen ditu Conchita Bardajík.

Erakusketak aldatu

Conchita Bardajík bere ibilbide osoan erakusketa ugari egin ditu, bai bakarka bai taldezkako erakusketak, eta hauek dira horietako batzuk:

Barkarkako erakusketak aldatu

  • Bere lehenengo bakarkako erakusketa, 1992. urtean Jakako Café Ícaron
  • 2006. urtean Arte & Arte Galleryn, Madriden
  • Marula Cafén, Madriden 2013. urtean
  • Eta hainbat erakusketa egin ditu Iruñeako Ormolú Galerian, 2013. urtean "Lo Invisible" izenarekin, 2015. urtean "Black Music" izenarekin, 2017.urtean "Flores" izenarekin eta 2019. urtean "Paisajes izenarekin".

Taldezkako erakusketak aldatu

Taldezkako erakusketei dagokienez bere erakusketa garrantzitsuean azken urteetan izan dira eta hauek dira:

  • 2019an Galeria Ormolú-n egindako "Acompañarte" erakusketa, Ormolú Galeriaren 20. urteurrena ospatzeko.
  • 2020. urtean Iruñeako Zitadelan egindako "Arte y Naturaleza" erakusketan parte hartu zuen.[3]
  • 2020an baita ere Galeria Ormolú-n "Colectiva de Verano" egindako erakusketan parte hartu zuen.[4]
  • Horrez gain 2021. urtetik aurrera Meyer Vogl Galleryren kolaboreadorea da eta Conchita Bardajíren lanak catalogoan ikus eta eros daitezke.[5]
  • Bukatzeko 2022. urtean Conchita Bardají "Out of the Shadows: Light in the Work of Twenty Contemporary Artists" erakusketaren parte izan da CK Contemporany galerian, San Franziskon, Californian.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Paseos de primavera confinada» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Sobre mi/About me» Página web de conchitabardaji (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  3. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Arte y Naturaleza se unen en la Ciudadela de manos de 36 artistas navarros» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  4. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «La galería Ormolú reúne obras de dieciocho artistas en su colectiva de verano» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  5. «Conchita Bardají | Meyer Vogl Gallery» meyervogl.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).

Kanpo estekak aldatu