Txelui Moreno

politikaria

Txelui Moreno Sagues, ofizialki José Luis Moreno Sagues, (Burlata, Nafarroa Garaia, 1958ko urriarren 29a) politikari nafarra da.

Txelui Moreno
Bizitza
Jaiotza Burlata1958ko urriaren 29a (61 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Sortu

IbilbideaAldatu

Lanbidez ospitaleko langilea da, eta LAB sindikatuko ordezkaria izan zen[1].

Ezker Abertzaleko kidea da. Hiru legealditan Burlatako Herri Batasunako zinegotzi izan zen. 2009tik ezker abertzaleko bozeramale lanetan aritu zen, eta urte horretan atxilotua izan zen Batasunako Mahai Nazionaleko kide izategatik, Bateragune proiektuaren aurka Baltasar Garzon epailearen aginduz egindako polizia operazioan.

2013 urtean Sortu alderdiaren Nafarroako borroka ideologikorako arduradun aukeratua izan zen, eta alderdi honen bozeramale bezela aritu zen[2].

2016an 'Tortura' y 'Aztnugal' zioen margoketa egiteagatik beste pertsona batzuekin batera atxilotua izan zen[3].

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Las nuevas caras de Batasuna» El Correo 2011-01-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-29.
  2. (Gaztelaniaz) Press, -Europa. «Juan Kruz Aldasoro, Bakartxo Ruiz, Gorka Mayo y Txelui Moreno, entre los nombres del Consejo de Sortu en Navarra» www.teinteresa.es . Noiz kontsultatua: 2020-05-29.
  3. (Gaztelaniaz) elEconomista.es. (2016-04-19). «Detenido Txelui Moreno por injurias a la Guardia Civil en Burlada - EcoDiario.es» ecodiario.eleconomista.es . Noiz kontsultatua: 2020-05-29.