Ambrosio Huitzi

historialari espainiarra

Ambrosio Huitzi Miranda (Burlata, 1880ko apirilaren 20a - Valentzia, 1973ko azaroaren 9a) nafar historialaria eta idazlea izan zen. Arabista handia izan zen (lau urtez bizi izan zen Beiruten). Latineko katedra lortu zuen Baezako Unibertsitatean (Jaen). Valentzian bizi izan zen Espainiako Gerra Zibilaren garaian, eta errepublikaren aldeko idatzi bat ere egin ez zuen arren, gerra ondoren etxea hartu, bipildu, liburu guztiak erre zizkioten eta kartzelara eraman zuten. Han eduki zuten hiru urtez, masoia zela eta. Obra nagusiak: Las grandes batallas de la reconquista durante las invasiones africanas (1956), Historia política del imperio almohade (1957), Colección de crónicas árabes de la Reconquista (lau liburuki, 1963-1969) eta Historia musulmana de Valencia y su religión. Novedades y rectificaciones (hiru liburuki, 1970). Haren lagun Evariste Lévi-Provençal arabista frantsesaren Al-Hulal al-mawsyya izeneko obra itzuli zuen gaztelerara, 1952an. L´Encyclopédie de l´Islam lanean parte hartu zuten Espainiako hiru idazleetako bat izan zen.

Ambrosio Huitzi
Bizitza
JaiotzaUharte1880ko apirilaren 20a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaValentzia1973ko azaroaren 9a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaFacultad de Filosofía y Letras (Universidad de Granada) (en) Itzuli
Unibertsitate Zentrala
Hezkuntza-mailadoktorea
HizkuntzakAndalustar arabiera
arabiera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, Arabista, kazetaria eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Erreferentziak

aldatu