Null
Gasteizko armarria Ongi etorri Gasteizko Atarira!
Gasteiz

Gasteiz Arabako hiriburua da; eta, izatez, Euskal Autonomia Erkidegokoa ere bada, 1980tik, egoitza nagusiak Gasteizen baitituzte bai Eusko Jaurlaritzak, bai Eusko Legebiltzarrak. 250,100 biztanle dituelarik, Euskal Herriko hiri jendetsuenetan bigarrena da, eta Euskal Herriko udalerririk luze-zabalenetan bigarrena, 276,81 kilometro koadrorekin. Jendez eta lurraldez Arabako udalerririk handiena da, alde handiz.

Gaztelaniaz Vitoria du izena, eta izen ofizialtzat Vitoria-Gasteiz erabiltzen da.

1025. urteko Donemiliagako goldea agirian, Gastehiz izena ageri da, hamarrenak ordaintzen zituen Arabako herri bat izendatzeko. Bestalde, hiriaren sorrera foruak, 1181ekoak, honela dio: Placuit mihi libenti animo et sana mente populare vos in praefata villa, cui novum nomen imposui, scilicet Victoria, quae antea vocabatur Gasteiz.

Gasteiz hitzaren jatorria azaltzeko hamaika hipotesi eratu dira denboran zehar. Egun hipotesirik onartuena Alfonso Irigoienek plazaraturikoa da. Gaste askotan -a artikulua itsatsita agertzen da agirietan, Gastea forman. Zehaztu gabeko garai batean, antroponimoa toponimo bihurtu zen, latineko genitibotik datorren eta jabegoa adierazten zuen -i(t)z atzizkiaren bidez.

Gastea eta Gartzea (azkena, Gartzia/García abizenaren jatorria) izen beraren bi aldaera lirateke, bata mendebaldeko euskalkietakoa eta bestea ekialdekoetakoa, bertze/beste, bortz/bost edo ortzegun/ostegun izenetan gertatu den bezalaxe.

Euskal Herriko zenbait herritako euskaran —Arratian eta Debagoienean, kasu— Bitturi esaten zaio.


...gehiago irakurri

Gai nagusiak
Nabarmendutako gasteiztar artikulua Nabarmendutako gasteiztarra

Maria Sortzez Garbiaren katedrala edo Katedral Berria Gasteizko katedraletako bat da, erdigunean kokatuta, Lovaina inguruan. XX. mendeko lehen erdian eraiki zuten, estilo neogotikoa jarraituz.

Katedrala antzina Brigiden komentua zegoen solairuan dago, Florida parkearen alboan, eta Luiz Heinz, Cadena y Eleta eta Magdalena kaleen artean. 1907ko abuztuaren 4ean Julian Apraiz Arias eta Javier Luque arkitektoen planoen arabera eta garai hartan Gasteizko apezpikua zen Jose Cadena y Eletaren bultzadaz eraikitzen hasi zen, azken honek diozesiari -ordukoak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barne hartzen zituen- bere eliz-barrutiko beharrei egoki eratzungo zien tenplu-egoitza nahi zuen, Alde Zaharrean dagoen Santa Maria katedral gotiko zaharra ordurako neurriz motz gelditzeaz gain, kontserbazio egoera kaskarra baitzuen.

Lehen harriaren ezartze ekitaldia bikaintasun osoz gauzatu zen, horretarako Alfontso XIII.a Espainiakoa eta Viktoria Eugenia Battenbergoa errege-erreginak, Maria Kristina Austriakoa ama-erregina eta Rinaldi monsionerea eta Vatikanoko nuntzioa, eliz probintziako ordezkariak, Espainiako Gorteetako, nahiz Espainiako Gobernuko eta Araba eta Gasteizko aginte erakundeetako ordezkariak bertaratu ziren.

Eraikuntza lanen lehen fasea abiadura biziz burutu zen, bertan Euskal Herria nahiz atzerriko beharginek lan egin zuten. 1914ean Melo y Alcalde apezpiku berriaren ailegatzearekin batera etenaldia egon zen, hasieran ezarritako 5 milioi pezetako aurrekontua gainditu baitzen, eta oraindik proiektatutako eraikinaren lau bosten altxatzeke baitzeuden. Lehen fase honetan kripta (1911an inauguratua), girola, bere bost nabeetako zutoinen behekaldea (8 metroko garaiera arte) eta kanpoaldeko paramentuen zatirik handienak amaitu ziren, eraikuntza eta apaindura materialak nagusiki Hego Euskal Herriko harrobietatik ateratako harri naturala eta marmola izan ziren.

...gehiago irakurri

Almudena Cid (Gasteiz, Araba, 1980ko ekainaren 15a - ) gimnasta eta modelo arabarra da. 2008ko Olinpiar Jokoetan parte hartu ondoren, bere ibilbide profesionalari agur esan zion.

1996an Atlantako Joko Olinpikoetan parte hartu zuen lehenengo aldiz eta finalera ailegatu zen. Hurrengo bi edizioetan, finalista izaten ere lortu zuen, Sydneyn 2000n eta Atenasen 2004an. Munduko lehen emakume bihurtu zen hiru finaletan jarraian sailkatuz.

Greziako Patrasen egindako 2007ko munduko txapelketan 11. sailkatu zen. Beijingo 2008ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, finaletarako sailkatu zen eta zortzigarren postuan bukatu zuen diploma olinpikoa lortuz.

...gehiago irakurri

Iruditegia
Atal honetan Gasteizi buruzko argazki eta irudiak aurkituko dituzu, betiere gaiaren arabera sailkatuak:


Gasteizko aireko ikuspegiakArtea GasteizenGasteizko zubiakGasteizko eraikinakGasteizko jai eta jaialdiakGasteizko klimaGasteizko ekonomiaGasteiz, 2012ko Europako Hiriburu BerdeaGasteiz eta Arabako Euskal Herriko UnibertsitateaGasteizko historiaGasteizko mapakGasteizko monumentu eta oroitarriakGasteizko museoakGasteizko musikaGasteizko naturaGasteizko auzoakGasteiz gauezGasteizko ikuspegi panoramikokGasteiztarrakGasteizko politikaGasteizko kirolaGasteizko plazakGasteizko kaleakGasteizko garraioaGasteizko herriak



Lehendakaritzaren egoitzaren aireko ikuspegia.
Gasteizi buruzko artikulu interesgarriak

1976ko martxoaren 3ko Gasteizko sarraskiaAjuriaeneaIgnacio AldekoaAndre Maria Zuriaren plazaAndre Maria Zuriaren jaiakAndre Mariaren Jasokundearen elizaArabako Arkeologia museoaArabako Foru AldundiaArabako Natura Zientzien museoaAntso Jakituna FundazioaArabako Arma museoaArabako Biltzar NagusiakArabako Fournier Karta MuseoaArabako Teknologia ParkeaArmentiako basilikaArtium MuseoaAzkena Rock FestivalBlusa eguna GasteizenDato kaleaDeportivo AlavesAlmudena CidKarra ElejaldeEstibalizko Andre Mariaren santutegiaEusko Legebiltzarraren eraikinaFernando Buesa ArenaFlorida parkeaForu plazaGasteizko Alde ZaharraGasteizko autobus geltokiaGasteizko Eraztun BerdeaGasteiz-Foronda aireportuaGasteizko JazzaldiaGasteizko harresiaGasteizko historiaGasteizko setioaGasteizko tranbia‎Gasteizko UdalaÁlvaro González de GaldeanoIgor González de GaldeanoJesus GuridiHala BediHurtado de Andatarren dorreaManuel IradierGorka KnörrLehendakaritzaRamiro MaeztuMendizorrotza estadioaMendoza dorretxeaMontehermoso jauregiaPlaza BerriaRadio VitoriaJose Maria Palacio OgetaOgeta pilotalekuaJuanito OiarzabalOlabide ikastolaOtxanda Andrearen dorreaEneko PouIker PouSalburuaSan Frantzisko Asiskoa elizaSan Prudentzio jaiakSanta Maria katedralaSaski BaskoniaJuanma Bajo UlloaFrantzisko VitoriaZabalguneaZadorraZaramagaZeledon...