Arabako Fournier Karta Museoa

Arabako Fournier Karta Museoa

Arabako Fournier Karta Museoa Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen kartei buruzko museo bat da. XV. mendetik gaur egun arte kartek izan duten bilakaeraren inguruko ibilbide historikoa, teknikoa eta tematikoa eskaintzen du. Museoaren bildumak kontinente guztietako karta-sortak ditu.

Arabako Fournier Karta Museoa
Arabako Fournier Karta Museoa, ezkerrean; eta Arabako Arkeologia Museoa, eskuinean. Irudi gehiago eta Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1986
Bibat 2009
WebguneaArabako Fournier Karta Museoa

Museoa Gasteizko Alde Zaharreko Aiztogile kaleko 54. zenbakian dago, Bendaña jauregian. Jauregiari erantsitako eraikinean dagoen Arkeologia museoarekin batera, Bibat museo multzoa osatzen du, 2009. urtean eraikia.

Erakusketa aldatu

 
Fournier Karta Museoko erakusketaren zati bat.
Fitxategi:010 patio.jpg
Museoaren egoitza den Bendaña jauregiko patioa.

Ibilbidea Bendaña jauregiko patioan hasten da, non kartak inprimatzeko teknika ezberdinak aurkeztu eta azaltzen baitira.

Bertan, bildumako karta zaharrenetako batzuk ikus ditzakegu, Proventzako karta-sorta edota Rhin garaiko paper orria kasu, Erdi Arokoak biak, baita Espainian XIX. mendean litografiatutako lehen karta-sortak ere.

Museoan arreta berezia eskaini behar zaio Vitoria-Gasteizen Heraclio Fournier Gonzálezek sortu eta haren iloba Félix Alfaro Fournierek jarraitutako Karta-enpresaren historia eta garapenari. Bigarren hau izan zen museo honen bildumaren sustatzailea.

Bigarren solairuko aretoak gaika antolatuta daude: jokoak, literatura, geografia, musika, magia, tarota...

Eraikina aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bendaña jauregia»

1994az geroztik, Arabako Fournier Karta Museoko egoitza Bendaña jauregian dago. Arrieta-Maestu edo Bendaña jauregia Vitoria-Gasteizko alde zaharraren ekialdean dago. Juan López de Arrietak agindu zuen eraikitzea, 1525ean, Maestuarren Erdi Aroko dorre zaharraren orubean. Haren eraikitzea 1560an bukatu zen.

Hiru solairuko harlanduzko eraikinean Pizkunde bete-beteko antolaketa eta apaingarriak dira nagusi, batez ere, patioko ibilguan. Dena dela, eraikinak gotiko berantiarreko ezaugarri batzuk ere baditu, hala nola: fatxada nagusian dagoen arku zorrozdun atea eta barruko eskaileraren gainean dagoen izar formako ganga oktogonala. Fatxadako dorre zilindrikoa jauregiaren jabeen harrokeriaren sinboloa da.

Arrieta-Maestu jauregia 1886. urtean saldu zuen urte horretan Arrietatarren oinordekotza zuen Bendañako markesak; harrezkero markesaren izenaz ezagutzen da eraikina. Urte batzuk geroago Teodoro de Aguirrek erosi zuen, eta altzarien fabrika eta erakusketarako erabili zuen, harik eta Arabako Foru Aldundiak erosi zuen arte, bai eta zaharberritu eta Fournier Karta Museo bihurtu ere.

Ordutegia aldatu

  • Asteartetik larunbatera: 10:00–14:00 eta 16:00–18:30
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00–14:00
  • Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik)
  • Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita

Ikus, gainera aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz

Kanpo estekak aldatu