Null
Donostiako armarria Ongi etorri Donostiako Atarira!
Donostia

Donostia (ofizialki Donostia euskaraz eta San Sebastián gaztelaniaz) Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Halaber, Euskal Herriko hiri jendetsuenen artean laugarrena da, 180.179 biztanle baititu, eta Euskal Herriko hiriburuetatik Donostiak du euskaldunen ehunekorik handiena: % 33,5. Haren metropoli eremuak 400.000 bat biztanle ditu. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta Madril-Paris errepide eta trenbide ardatzean. Hainbat auzotan banatua, Donostiak Urgull mendiaren oinetan du bere gune zaharrena, Parte Zaharra izenekoa. XIX. mendearen bukaeran, gune hori ixten zuten harresiak eraitsi eta hiria hegoalderantz zabaltzen hasi zen. Halaxe, erdialdeko zabalgunea osatu zen lehenik, eta geroago GrosUlia mendiaren oinetan eta Urumea ibaia bitartean— eta Amara —erdigunetik hegoaldera— auzo modernoak.

Turismoa hiriaren euskarri ekonomiko nagusietakoa izan da XIX. mendeaz geroztik, Kontxako badiaren edertasuna dela kausa. Gaur egun, mundu osoan du sona handia Donostiako gastronomiak, goi mailako sukaldaritza egiten duten sukaldari eta jatetxe entzutetsuei esker (Arzak, Subijana, Berasategi eta Castillo) eta edonoren eskura dagoen gastronomia egiten duten Parte Zaharreko taberna eta jatetxeetako pintxoei esker. Kulturaren arloan, nazioartearen arreta erakartzen duten hainbat ekitaldi antolatzen dira urtero: Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Jazzaldia eta Musika Hamabostaldia, besteak beste. 2016an Donostia Europako Kultura Hiriburu izango da, Poloniako Wrocław hiriarekin batera. Donostiaren zaindariak San Sebastian eta Koruko Andre Maria dira, eta haien egunetan ospatzen dira hiriko jai nagusiak: San Sebastian eguna (Donostiako Danborrada), urtarrilaren 20an, eta Aste Nagusia, abuztuaren 15eko astean. San Tomas eguneko feria ere jaialdi handia izaten da, abenduaren 21ean.
...gehiago irakurri

Gai nagusiak
Nabarmendutako donostiar artikulua Nabarmendutako donostiarra

Donostiako setioa Espainiako Independentzia Gerra garaian gertatu zen gudua izan zen, 1813ko uztailaren 7 eta irailaren 8 artean hain zuzen ere. Setioa hiriaren arpilatzeaz eta errausteaz amaitu zen.

1813ko ekainaren 21ean Gasteizko guduan garaipena lortu ondoren, Wellingtonen armada mendebaldeko Pirinioetara joan zen Nicolas Soult mariskalaren tropei aurre egiteko. Baina erretagoardian etsairik ez izateko eta baita hornigaiak lortzeko portua izateko, Wellingtonek Donostia setiatzea erabaki zuen.

Orduko Donostiak 9.104 biztanle zituen eta, Gipuzkoa ez bezala, politikoki liberala zen. Hiriko historian frantziar eta gaskoien eragina nabarmena izan zen, izan ere historian gaskoi hizkuntza mintzatu izan da Donostiako kaleetan.

...gehiago irakurri

Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi goitizenaz ezagunagoa (Antigua, Donostia, Gipuzkoa, 1929ko irailaren 27a - 2012ko urtarrilaren 14a), donostiar hizkuntzalari, idazle eta politikaria izan zen. Txillardegi izengoitiaz ezaguna zen arren, Igara, Usako, Harrizkibieta eta Larresoro ezizenak ere erabili izan zituen idazlanetan. Euskera, Euzko-gogoa, Egan, Zutik, Jakin, Tierra Vasca-Eusko Lurra, Herria eta beste aldizkari askotan kolaboratzaile izan zen. Branka aldizkariaren sortzailea. Bat soziolinguistika aldizkariko zuzendaria izan zen, 1992tik 2002ra.

Euskal hizkuntzalaritzaren arloan lan egin zuen batez ere, eta irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herrian eragin handienetakoa izan zuen. Haren eragina hainbat arlotan nabari da.


...gehiago irakurri

Iruditegia
Atal honetan Donostiari buruzko argazki eta irudiak aurkituko dituzu, betiere gaiaren arabera sailkatuak:


Donostiako ArkitekturaArtea DonostianDonostiako eraikinakDonostiako ikuspegiakDonostiako armarriakDonostiako merkataritzaDonostiako kulturaDonostiako ezbeharrak eta istripuakDonostiako kulturaDonostiako ospakizunak eta jaialdiakDonostiako heziketaDonostiako banderaDonostiako lorategiakDonostiako gastronomiaDonostiako geografiaDonostiako graffitiakDonostiako historiaDonostiako paisaiakDonostiako udaltzaingoaDonostiako mapakDonostiako hedabideakDonostiako naturaDonostiako auzoakDonostia gauezDonostiako panoramikakJendea DonostianDonostiarrakDonostiako politikaDonostiako portuaDonostiako herri lanakErlijioa DonostianDonostiako gizarteaDonostiako kirolaDonostiako plazakDonostiako estatistikakDonostiako kaleakDonostiako turismoaDonostiako garraioaDonostiako bideoakDonostiako birziklaketaDonostiako eguraldia



Donostia eta Kontxako pasealekuaren ikuspegia Ondarreta hondartzatik. Hiri gainetik, ezkerretik eskuinera Atotxako dorrea, Artzain Onaren katedrala, Zaragoza Plaza hotela eta San Batolomeko komentuko eraikinak nabarmentzen dira. Atzean, Aiako Harriak ikus daitezke.
Donostiari buruzko artikulu interesgarriak

27 orduAkaba Bera BeraAlderdi EderAnoetako estadioaAranzadi Zientzia ElkarteaJuan Mari ArzakArtzain Onaren katedralaBera Bera Rugby TaldeaMartin BerasategiBoulevardaBilintxCaracasko Gipuzkoar KonpainiaJose Juan CastilloDonostiako Alde ZaharraDonostiako AquariumaDonostiako arraunaDonostiako danborradaDonostiako JazzaldiaDonostiako ZinemaldiaDuncan DhuEhun metroEraikuntza HutsaErrealaEureka! Zientzia MuseoaHaizearen OrraziaKatalina ErausoKristinaeneaKoldo Mitxelena KulturuneaKonstituzio plazaKontxako badiaKontxako BanderaKursaal jauregiaGipuzkoa BasketLa Oreja de Van GoghMiguel OkendoAntonio OkendoPasealeku BerriapintxoSan Bizente elizaSan Telmo museoaSanta Maria basilikaPedro SubijanaTabakaleraTrinitate plazaUntzi MuseoaUrgullgo gaztelua