Ameriketako Estatu Batuak (ingelesez United States of America), Ipar Amerikan dagoen 50 estatuz eta barruti batez osaturiko herrialdea da. Hiriburua Washington Hiria da (ingelesez Washington DC).
50 estatu horiek errepublika federal bat osatzen dute. 50 estatu horietatik 48 Kanada eta Mexiko artean daude. Estatu horiei «Estatu Batu Kontinentalak» deitzen zaie. Beste biak Hawaii eta Alaska dira. Halaber, baditu beste zenbait dependentzia eta urruneko uharte.
Munduko hirugarren herrialderik handiena da lur-eremu eta biztanleriari dagokionez. Gaur egun 305 milioi biztanle ditu, 9,83 milioi km²-tan. Gainera, munduko kultur aniztasun gehien eta immigrazio gehien duen herrialdea da, ondorioz, hizkuntza ugari hitz egiten dira bertan.
Oscar Sariak Ameriketako Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzia Akademiak banatzen duen sariak dira. Sariaren benetako izena Merituko Akademia Saria da, baina mundu guztiak Oscar deitzen diote, nahiz eta izen hori nondik datorren inork ez dakien.
Lehenengo Oscar Sarien ekitaldia 1929ko maiatzaren 16an Hollywoodeko Roosevelt Hotelean egin zuten 1927 eta 1928ko filmak saritzeko. Aurkezleak Douglas Fairbanks antzezlea eta William C. DeMille zinema zuzendaria ziren. Anita Page aktorea da ekitaldira joan zirenen artean bizirik dagoen bakarra. 80. Oscar Sarien ekitaldia 2008ko otsailaren 24an egin zuten Hollywoodeko Kodak Antzerkian, Jon Stewart aurkezlea zena.
Artxiboa
Banaketa administratiboaAldatu
|
Herrialdea federazio bat da; 50 estatu eta barruti federal batez osatua.
- Barruti federala (1)
50 estatu eta barruti federalak osatzen duten eremuari Ameriketako Estatu Batuko kontinentalak deritzo, baina hautaz gain bestelako hainbat lurralde eta uhartedi ditu kontrolpean:
Banaketa administratiboa: Estatuak • Columbiako Barrutia • Amerikar Samoa • Guam • Puerto Rico • Iparraldeko Mariana Uharteak • Birjina uharteak • Itsasoz haraindiko uharteak • Konderriak Hiri nagusiak: New York • Los Angeles • Washington Hiria • Chicago • Houston • Anchorage Historia: Amerindiarrak • Independentzia Gerra • Gerra Zibila • Irailaren 11ko atentatuak Gobernua: Presidentea • Etxe Zuria • Estatu Batuetako Kapitolioa • Ordezkarien Etxea • Senatua • Gobernuko Sailak • Fiskal Nagusia Garraioa: Estatuarteko autobideak • Hartsfield-Jackson Nazioarteko Aireportua • Garraiobide Saila Monumentuak: Gune Historikoen Izendegi Nazionala • Yosemite Parke Nazionala • Askatasunaren Estatua • Washington Memoriala • Etxe Zuria • Estatu Batuetako Kapitolioa • Rushmore mendia
|