Atxako aztarnategia

Burdin Aroko eta Erromatar garaiko gotorlekua

Atxako aztarnategia Gasteiz iparraldean, Zadorra ibaiaren gainean, dagoen aztarnategi arkeologikoa da.

Atxako aztarnategiaren egitura markatzen duen parkearen ikuspegia. Zirkulu gorriek aztarna aurre-erromatarrak adierazten dituzte, eta marra ilunek asentamendu erromatarraren mugak.
Aztarnategia GeoEuskadiko[1] bisorean.

Zehazki Zadorra etorbidea eta Wellingtongo dukea kaleen elkargunean. Gaur egun, Zadorrako hiri-inguruko parkearen zati da.[2]

Asentamendu hau leku estrategikoan kokaturik zegoen, Zadorraren gaineko muinotxo batean egonik, Arabako Lautadaren mendebalde osoa begiz menderatzen baitzen bertatik.

Kokalekuaren indusketak 1982tik 1988ra egin ziren. Lan hauetan ikusi zenez, bi asentamendu mota egon ziren:[3] Burdin Aroko herri gotortua eta erromatar garaiko kanpamendua.

Burdin Aroko herri gotortua aldatu

Bertako lehen asentamendua Kristo aurreko IV. eta III. mendeen artekoa izan zen. Ez da ezagutzen segurtasunez zein tributakoak ziren bigarren Burdin Aroko biztanleak, baina indusketetan aurkitutako objektu eta ohituren arabera, eragin zeltiberiko nabarmena zuten. Ikerketa arkeologikoek diotenez, lehen biztanle hauek bertan mende batez bizi ondoren, tokia okupatu gabe geratu zen[4].

Atxako kanpamendu militarra aldatu

Kristo ondoko I. mendean, Flaviotarren dinastiaren garaian, erromatarrek Atxako muinoa okupatu zuten eta gune militarra eraiki zuten, luze iraun ez zuena, agian gotorleku laguntzaile bat[5].

II. mendekoak diren material hauek aurkitu ziren: terra sigillata hispanikoaren materialak, zeramika arrunta, hondoa apaindua duen beirazko botila bat, burdinazko iltzeak eta txapak, berunezko bi pisu, etab.; guzti hori etxe baten inguruan.[6]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. www.geo.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
  2. (Gaztelaniaz) triskelpablo. (2019-02-05). «Arqueología aérea de ATXA. (Vitoria-Gasteiz. Alava).» ARKEOHISTORIA TRISKEL (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
  3. (Gaztelaniaz) Gil, Eliseo. (1984). «Atxa-ko Aztarnategia (Vitoria-Gasteiz)» Arkeoikuska 84: 30-31..
  4. Gil Zubillaga, E. (1995): Atxa. Memoria de las excavaciones arqueológicas 1982-1988. Arabako Foru Aldundia ISBN 84-7821-212-4
  5. Gil Zubillaga, E. (2002): "Testimonios arqueológicos en torno al mundo militar romano en Vasconia/Euskal Herria". Arqueología militar romana en Hispania ISBN 84-86547-64-4, 245-274. orr.
  6. Urkiza, Julen; Uribarren, Patxi. (2022). «Lekukotasun arkeologikoak Araban. Erromatarren presentzia» Karmel 2022-1-(317) Urtarrila-Martxoa: 39-74. ISSN 1132-2357..

Bibliografia gehiago aldatu

Kanpo estekak aldatu