Blusa eguna Gasteizen

Uztailaren 25ean, Gasteiz hiriak nesken eta blusen eguna ospatzen du. Egun batzuk beranduago, abuztuaren 4ean, hasiko diren Andre Maria Zuriaren ohorezko jai nagusien atari moduan.

Blusa eguna Gasteizen 2015.

Egun horretan, blusen taldeek lehen joan-etorria egingo dute zezenketara eta bestelako ekintzak bururuko dira, hala nola, nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka, zezenketak, astoen lasterketak, herri kirolak, musika, dantza-plaza,merkatua,etab.

Aipatzekoa da, hiria guztiz animaturik dagoela eta giroa ezin hobea izaten dela.

SANTIAGO EGUNAREN 2012ko EGITARAUA:

-8:00. San Migel eliza. Andre Maria Zuriaren kapera Meza Santua. Antolatzailea: Andre Maria Zuriaren Kofradia

-9:30. Santa Isabeleko hilerria Hilerrira Bisitaldia Antolatzailea: Blusen eta Nesken Batzordea eta Andre Maria Zuriaren Kofradia

-10:00 Unibertsitateen aparkalekua Santiago Bideko Nekazaritza Azoka Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia

-10:30. Zezen Plaza Zezen ikuskizunak handia eta bigantxak

-12:00. Foru plaza Herri kirolak Antolatzailea: Blusen eta Nesken Batzordea

-13:00 Florida parkeko kioskoan Gasteizko Udal Musika Bandaren kontzertua, Blusa baten zuzendaritzapean

-13:00. Arka plaza 2011ko Zintzarritar sarien banaketa Antolatzailea: "Zintzarri" taldea

-17:00. Espainia plazatik, Eduardo Dato eta Florida kaleetan barrena Zezenetara joatea Antolatzailea: Blusen eta Nesken Batzordea

-17:00. Foru plazako pilotalekua Blusa eta Nesken arteko pilota partidak Antolatzailea: Blusen eta Nesken Batzordea

-18:00. Zezen Plaza Abonuko lehen zezenketa Carmen Segoviaren zezenak. Zezenketariak: Saúl Jiménez Fortes, Juan José, Padilla, David Fandilla "El Fandi"

-20:30. Zezen Plazatik Zezenetatik itzultzea Independentzia kalean barrena (1. taldea) Dato kalean barrena (2. taldea) Antolatzailea: Blusen eta Nesken Batzordea

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz